Uxue Barkos izanen da lehendakarigaia eta Itziar Gomez alkategaia

  • Nafarroako Gobernuan presidentegai izateko aurkeztutako hautagai bakarra izan da Uxue Barkosena. Iruñeko Udalerako ere hautagai bakarra izan da Itziar Gomez. Primariak itxi dituzte Geroa Bai alderdiaren barruan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko irailaren 17an - 09:07
Uxue Barkos eta Itziar Gomez (Argazkia: Zabaltzen)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Errepikatu eginen dute Geroa Bairen bi hautagaiek: Uxue Barkos izanen da Nafarroako Gobernurako lehendakarigaia eta Itziar Gomez berriz Iruñeko Udalerako alkategaia. Larunbatean amaitu zen epea alderdiaren primarietan hautagaiak aurkezteko eta bi horiek baino ez zituzten aurkeztu. Bihar emanen dio zerrenden batzordeak oniritzia bi hautagaiei eta ondoren jarraimendu batzordeak berretsi beharko du. 

Gobernurako hautagaitzen kasuan beharrezkoa zen EAJ, Atarrabia Taldea, Zabaltzen edota atxikitako taldeetako baten babesa izan behar zuen gutxienez, herriguneena edo 15 Geroa Baiko kideen babesa. Elebiduna behar du izan hautagaitza aurkezten duen horrek. Iruñeko Udalerako hautagaien kasuan, koaliozioa osatzen duten lau taldeen babesa ezinbestekoa du izan eta hiriguneko 10 kiderena gutxienez. Ezinbestekoa da kasu horretan ere hautagaia den pertsonak euskara eta gaztelania jakitea. 

Gobernurako eta Iruñeko Udalerako hautagaiak ezagututa orain gainerako herri eta hirietakoak ezagutaraziko dituzte: Eguesibar, Altsasu, Zizur Nagusia eta bestelakoak, esaterako.

Albiste hau Euskalerria Irratiak -k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

 


Geroa Bai kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.