Uruguaiko langileak telebista komunitarioa sortzear

  • Uruguaiko mugimendu sindikalak telebista katea sortzeko proiektua aurkeztu du seinale digitala eskuratzeko lehiaketa publikora. Errepublikako Unibertsitateak eta estatuko gizarte-eragile nagusiek proiektuaren eraketan hartu dute parte. Merkataritza eta Industria Ganberek aurkeztutako proposamenarekin lehiatu beharko du seinalea erdiesteko.


2013ko abuztuaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
(Argazkia: bp.blogspot.com) (Argazkia: bp.blogspot.com)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gabriel Molina sindikatuen bozeramailearen hitzetan, ‘Mi Canal’ izena hartuko duen telebista kateak herritar eta langile guztientzako moduko edukiak eskainiko ditu. “Gizarte berdinzale eta solidario baterako bidean, eduki eta mezu propioak zabaltzen lagunduko digun tresna izango da”. Albistegiaz gain, balio didaktikoa duten haurrentzako saioak eta Uruguaien ekoitzitako telesailak eskainiko ditu langileen telebista kateak.

Mi Canal irabazi asmorik gabeko telebista izango da, baina epe ertainean “autofinantziatzeko gai” izango dela espero dute. 100 mila dolarreko inbertsioa beharko du martxan jartzeko eta 90 lanpostu sortuko ditu, Molinaren arabera.

Aurkezpenerako prestatu duten ikus-entzunezkoan aldarrikatu dutenez, “langileei esker” funtzionatzen dute telebista guztiek. “Editoreak, produktoreak, programatzaileak, makilatzaileak, kazetariak, aktoreak... gu izan gara beti telebista egin dugunak”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2025eko azaroaren 5
Gorka Perez de Mendiola. Lorezaina sei hilabetez greban
"Grebaren amaiera bidearen hasiera besterik ez da"

Eguneraketa berriak daude