Urkullu lehendakariak “terrorismoaren biktima guztiak” omendu ditu Bilbon

  • Biktimen Europako Egunaren bezperan, igandean, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria “terrorismoaren biktima guztiei” mintzatu zaie. ETAren, GALen, Batallon Vasco Españolen eta M-11ko atentatuen 50 biktima inguru bildu dira Bilboko Indautxu plazan Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekitaldian.

Iñigo Urkullo Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Bilbon antolatutako ekitaldian (Arg: Mikel Segovia)

2018ko martxoaren 12an - 12:24
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bidegabea izan zen. Gizartea eta biktimak, elkarrekin oraina eta etorkizuna eraikiz. Lelo horrekin omendu ditu Urkulluk Bilboko Indautxu plazan bildutako 50 biktimak. “Ez daude bi parte, batetik biktimak eta bestetik gizartea. Elkarrekin gaude”, esan du lehendakariak.

Biktima guztiak omendu bai, baina Urkulluk ETArengan begirada zorrotzagoa jarri du, “aparteko balorazioa” behar duela esanez, “Trantsizioaren, Amnistiaren eta Gernikako Estatutuaren ondoren ere betikotzeagatik”. ETAk “laguntza soziopolitikoa” duela ere esan du.

Bestalde, GAL eta Batallon Vasco Españolen biktimek aitortzarik ez dutela jaso esan du Urkulluk, eta kasu batzuk ikertu gabe geratu direla. Autokritika ere egin du EAJko buruak: “Gaizki egin genuen terrorismoa jasan zuten biktimei behar beste kasurik ez genielako egin; batez ere, 1970eko eta 80ko hamarkadetan”.

EH Bildu kritiko azaldu da ekitaldiaren leloarekin, eta Jaurlaritza “alderdi interesetan”  geratzen dela iritzita, ekitaldira ez agertzeko erabakia hartu zuen. Hala ere, Pello Urizar Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak ordezkatu zuen koalizioa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Biktimak
Eguneraketa berriak daude