Unai Paroten etxeratzea sustatzeko ekimena aurkeztu du Arrasateko Sarek

  • Dinamika iraunkorra dela adierazi dute, Unai Parot zein harekin atxilotutako Ion Kepa Parot eta Jakes Esnal aske utzi artekoa. Lehen hitzordua igandean jarri dute: manifestazioa egingo dute Arrasaten.

(Argazkia: Sare Arrasate)

2021eko martxoaren 24an - 11:26
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Astearte arratsaldean egindako agerraldian, Sare Arrasatek Unai Parot euskal preso arrasatearraren etxeratzea sustatzeko abiatu duen dinami aurkeztu zuen. Parot 1990ean atxilotu zuten Sevillan, eta ordutik espetxean da; egun, Cádizeko Puerto III kartzelan dago preso. "Legeak gehienez ezarri zion 30 urteko zigorra nahikoa ez, espetxe onurak ukatu eta beste 11 urteko kondena erantsi zioten", gogorarazi zuten dinamikaren antolatzaileek.

"Estatu ankerkeria" horri erantzuteko abiatu dute dinamika, eta berorrekin interpelatu nahi dituzte instituzioak, alderdi politikoak eta eragileak: "'Bidea gara' diogunean herri edo komunitate oso baten indarrari dei egiten diogu. Denon beharra baitugu Unai etxeratzeko. Elkarbizitza, bakea zein konponbide erdiesteko". Adierazi dutenez, martxan jarritako dinamikak iraunkorra izan asmo du, harik eta aske uzten dituzten arte bai Unai Parot bera, zein berekin batera atxilotu zituzten Ion Kepa Parot eta Jakes Esnal.

Dinamikaren lehen hitzordua igandean izango da. "Unai etxeratzeko bidean gara!" lelopean manifestazioa egingo dute, eta 12:30etan abiatuko da Arrasateko herriko plazatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude