'Un violador en tu camino' abestiaren sortzaileak salatu dituzte Txilen, "polizien kontrako indarkeria" sustatzea leporatuta

  • Txileko Las Tesis kolektibo feministaren bideo batean oinarrituta jarri dute salaketa, "fuego a los pacos" (poliziei sua) diotelako.


2020ko ekainaren 19an - 12:30

20 minutos hedabidearen arabera, Txileko Carabineroek Las Tesis taldearen aurka salaketa jarri dute, Un violador en tu camino munduan oso ezaguna egin den abestiaren sortzaileen kontra. Euren sare sozialetara igotako bideo batek “polizien aurka indarkeriaz oldartzera” bultzatzen duela argudiatu du Txileko Poliziak.

Pakoei sua", zion maiatzaren 27an YouTube plataformara igotako bideo batean Las Tesis taldeak. “Pako” delako adiera Txilen Carabineroak izendatzeko erabiltzen den mespretxuzko forma da.

Indar polizialek salaketan argudiatzen dutenez, "kezkagarria” da kolektibo horren jarduerak poilizien eta haien “langileen” aurka “bortxazko” erreakzioak eragin ahal izatea. Gertakari isolatua izatetik urrun, “2019ko urriaren 18tik aurrera ohiko ekintza” bihurtu dela arrazoitu du Poliziak.

Data horietan Txilen “eztanda sozial” deiturikoa hasi zen. Berdintasun soziala aldarrikatzen zuten manifestaldi masiboak egin ziren herrialde osoan. Txileko indar armatuen erantzuna oso bortitza izan zen.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


2023-10-30 | ARGIA
Valtònyc rap kantaria Mallorcara itzuli da bost urtez erbestean egon ondoren

Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]


2023-07-17 | Ilargi Manzanares
Sutan dagoen Ertzaintzaren furgonetaren argazkia "iraingarria" dela dio Jaurlaritzak

Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]


Eguneraketa berriak daude