Umeen kontrako abusuak salatzen segituko du Getxoko mugimendu feministak

  • Astelehena, azaroaren 19a, Adin Txikienganako Sexu-abusuen eta Tratu Txarren Prebentziorako Nazioarteko Eguna. Getxoko mugimendu feministak babestu egin ditu umeen sexu-abusuak salatzeagatik ikerketapean dauden militanteak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko azaroaren 20an - 09:58
Umeen kontrako sexu-indarkeria zigor barik gera ez dadin eskatu zuten 800 pertsonak Algortan, joan den ekainean (Argazkia: Hiruka.eus)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Datorren urteko martxoaren 8an beste emakume-greba bat egiteko lanak hasita dauzka Getxoko mugimendu feministak. Aurreko ikasturteak utzitako irakaspenetatik eta ondorioetatik landuko dute, eta datorren aste-akabuan abiatuko dituzte hainbat ildo.

Hiru pertsona ikerketapean

Ildoetako bat da epaiketa-bidean egon daitezkeen hiru pertsonaren kasua azaltzea. Hiru pertsona horiek hurbilekoak direla eta ikerketapean daudela jakinarazi dute Haurren Kontrako Indarkeriarik Ez! plataformak, Algortako Bilgune Feministak eta Haziak Algortako Emakume Gazte Feministen Taldeak. Ez dakite euren kontrako auzi bat zabalduko den ala ez. Zabaldu dutenez, hirurek lan publikoa egin dute pederastia eta umeenganako sexu-abusuak salatu eta mahai gainean ipintzeko. Lan horren adibide bat da joan den ekainaren 24an Algortan egin zen manifestazio jendetsua, "Haurren kontrako sexu-indarkeriaren aurrean zigorgabetasunik ez!" goiburu pean. Hiru eragileek azaldu dutenez, Algortan aita bat epaitu eta absolbitu zuten horrelako afera batean. Elkarteek landu zuten gaia, umea eta sendia identifikagarria egin zitekeen inolako informaziorik eman barik. Gogorra egin zitzaien kasua ezagutzea, "gureetako bat zela jakitea sinestezina zelako. Gure ezagun bat edo horrelako ezkerreko pertsona mitiko, iraultzaile eta borrokalaria edo nire lehengusu bat, edo zure anaia, edo kuadrillako guaiena... ezagunak direnean, nola egiten zaio aurre?". Euren berbetan, "isilik geratzea oso garesti ordainduko dugu gizarte modura. Ausardia ez da beldurrik ez sentitzea, beldur izan arren erantzutea baizik".

Euren ustean, "Manada"-koak edo ezezagunak salatzea "oso erraza" da, baina arazoa paraje denean ez omen da samur egiten: "Batzuentzat errazena da esatea: hori etxean konpontzen da, hori familien kontua da, gu ez gara sartuko, ez naiz posizionatuko; eta guk pentsatzen genuen hori ez dela horrela konpontzen den kontu bat. Posizionatzea eskatzen du, borroka egitea, egoera horretan zoritxarrez ume piloa dagoelako. Zenbat jende dago, oraingoa lantzen hasi garenean, gogoratu dena txikitan jasandako erasoakaz, orain ausartu dena berbak ipintzen horri!", nabarmendu dute.

Onartzen dute "betidanik" egon den gaia dela, baina eragile horiei "lehertu egin zitzaien eskuartean". Azaldu dutenez, "erabaki genuen ezin genuela beste alde batera begiratu, ikusita gainera ume bat zegoela hor". Ume horretaz gainera, kontziente dira arazoa globala dela eta Euskal Herrian  milaka neska-mutili eragiten diola, 13 urte azpikoen %20ri, Europako Kontseiluaren ikerketen arabera. Hala, arazo hori "beste borroka-zelai bat" dela ulertu eta bertara sartu ziren plataforma, Haziak, Bilgune eta beste hogei bat elkarte feminista. Denek hartu zuten jarrera argi bat: "Esan genuen nori sinisten diogun: umeei, kasu horretan ere". Horrek hausturak sortu zituen eragile horietako hainbat militanteren eta euren betiko lagunen artean. Euren ustean, "errazagoa da esatea: ez, gezurra da, esajeratzen dabiltza... Baina sinesten baduzu, zer edo zer egin behar duzu; horrelako kontu baten aurrean posizionatzeak berak eskatzen dizu lanketa bat egitea", kaleetan zein auzi-prozesuan.

Bigarren arloan, ikusi dute "justizia matxista zelango ankerra den, zelango injustua den". Justizia eredu horrek ez die balio: "Ez dago formazio feministarik epaitegietan". Zerrenda luzea egin dute "epaileek esaten dituzten astakeriakaz", "Manada"-ko auzia, Juana Rivasena eta beste hamaika aipatuta. Hori dela eta, azaroaren 25ean justizia kristau eta patriarkala salatuko dute. Data hori hur dagoela, Bilgune Feministak gogorarazi du indarkeria ez dela soilik fisikoa edo psikikoa: "Politikariak kanpainan ipiniko dira berriro, eta eskatu beharko diegu, pasatu dugun urte beltzagaz, erakundeak morez bete ditzatela; ezin ditugu aukerak galdu politika feministak lantzeko eta aldarrikatzeko, politikarien agendetan goi-goian egon daitezen: aurrekontuan, hirigintzan... Gaur egun dena dago lotuta emakumeen kontrako indarkeriagaz: puntu beltzak, non ipintzen dituzten autobusak, non plazak, zer zaintza-eredua gura dugun, lanaren behin-behinekotasuna... Getxon, etxeko langileen mundu ikusiezina mahai gainera ekarri behar dugu".

Datuak

4tik 1. Lau neskatilatik batek sexu-abusuak jasaten ditu 13 urte bete aurretik, eta egoera bera bizi dute zazpi mutikotik batek, Haurren Kontrako Indarkeriarik Ez plataformaren arabera.

6 urte. Sei urte bitarteko umeen testigantzak ezin dira kontuan hartu legeen arabera,  Haziak taldeak gogorarazi duenez: "Ez omen da objektiboa ezta erreala ere; legea ez dago prest eta gizartea eta epailea ere ez".

Getxoko mugimendu feministaren egitaraua

Azaroak 23, barikua

19:00 "Deskontrolatua antzezlana", Itzubaltzetako Ibar nagusien etxean, Itzubaltzetako Emakumeen Asanbladak antolatuta.

Azaroak 24, zapatua

13:00 Umeen kontrako indarkeriari aurre egiten dutenei ez isiltzeko agerraldia, Algortako Telletxe plazan.

Azaroak 25, domeka

13:00 Justizia matxista salatzeko elkarretaratzea, San Nikolas plazan.

Martxoaren 8ko grebaren arrakasta errepikatu gura dute datorren urtean

Euskal Herriko Mugimendu Feministak joan den irailaren 22an erabaki zuen datorren urtean ere emakumeen* greba egitea, martxoaren 8an. Horren prestaketa hasteko, bilera irekia antolatu zuten Haziak eta Bilgune Feminista taldeek joan den urriaren 26a, Algortan. Azaldu dutenez, martxoaren 8an kaleak betetzeko asmoa daukate datorren urtean ere. Hori dela eta aurtengo ereduari jarraituko diote, antolakuntza horizontala erabiltzen eta lana sareetan egiten. "Iaz Bilgune Feministakook batzar hori planteatu genuenean, ikusten genuen bazegoela indarra, eta gaur egun ere badago, gazteen, pentsionisten eta alargunen aldetik, mugimendu feministagaz batera. Hemen, Algortan eta Itzubaltzetan ere bagara eragile feminista asko, bakoitza gure arloan gabiltzana".

Sindikalismotik ere ibili ziren greba antolatzen, "ahal genuen moduan", eta lehenengo bileran aretoa gainezka ikusi zutenean, argi izan zuten «badagoela indarra eta borrokarako gogoa". Orduan azaldu zuten 24 orduko greba feministarako deita eginda zegoela martxoaren 8rako, eta lantzen eta indarrak biltzen hasi ziren. "Apustu bat egin genuen: egingo dugu. Horretarako, gazteei, pentsionistei, Algortako mugimenduari... deitu genien, Itzubaltzetak beste dinamika bat daroalako". Algortan 25 bat emakume elkartu ziren, eta diagnostikoa konpartitu zuten.

"Batzuk gazteagoak ziren, beste batzuk nagusiagoak, baina zer batzen gaitu? Emakumeak* garela. Berdin zaigu zer adin edo zer kolore edo zer klase sozial izan, emakume izate hutsagatik sistema matxistaren indarkeria pairatzen dugu egunero. Pentsionistak, alargunak, etxeko langileak, gazteak, ikasleak, langileak... Denok jasaten dugu indarkeria-motaren bat". Euren ustean, "hemen oso naturalizatuta dago gu garela ahulak, eta horrela sozializatu gara. Horrelakoak konpartitu genituen, batzen gaituztelako. Gero bakoitzak gure ideologiak edo gure esparruak izan arren badago oinarri hori, batzen gaituena". Datorren grebako antolakuntzan parte hartu gura duenak badu datozen ekimenetara hurreratzea.

Albiste hau hiruka.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Artziniegako Mugimendu Feministak salatu du aurreko asteburuko ospakizunetan eraso matxista ugari gertatu zirela

Atzo egindako agerraldi publikoan adingabeei egindako iruzkin matxistei eta emakume helduek pairatutako ukituei dagokizkien garrantzia eman nahi izan zieten.


Sexu erasoak "kopuruz eta intentsitatez handitu" dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Zizur Nagusian emaztea hil zuen gizonak behin-behineko espetxealdia etxean beteko du

85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.


Hainbat pertsona atxilotu dituzte eraso sexistak leporatuta Bilboko Aste Nagusiko lehenengo bi egunetan

Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako "eraso larri" bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


"Intentsitate altuko" bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Bakioko jaietako gau bateko egitaraua bertan behera utzi dute, sexu erasoen eta borroken gorakadagatik

Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


71 urteko espetxe zigorra ezarri diote Hondarribiko surf irakasle bati, 11 adin txikikori sexu abusuak egitea egotzita

2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]


Algortan izandako taldeko sexu-eraso baten ustezko egileetako bat atxilotzeko agindua eman dute

Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]


Laura Macaya
"Indarkerian esku hartzeko marko hegemonikoek ez diete onik egiten emakumeak suspertzeko prozesuei"

Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]


Nagusikeria

Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]


"Intentsitate handiko" bi sexu eraso erregistratu dituzte Iruñeko sanferminetan

Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]


2025-07-14 | ARGIA
Sanferminak “nahi bezala gozatzeko eskubidea” aldarrikatu dute Iruñean, ostiraleko sexu erasoa eta gero

Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]


Eguneraketa berriak daude