Informazio gabeziari aurre egin nahi dio Eraikiz-ek

Aitziber Bañuelos (Eraikiz): "Familia zaurgarritasun espazioa da, batez ere euren eskubideak defendatzeko zailtasunak dituzten kolektiboentzat. Eta ahulenak umeak dira zentzu horretan".

2016ko abenduaren 26an - 11:33
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Umeen aurkako indarkeria ezkutuan geratzen da gehienetan, ez da detektatzen, are gutxiago salatu", esan zigun Aitziber Bañuelosek aipatu elkarrizketan: "Trapu zikinak norberaren etxean garbitzen dira, besteren etxeetan sartzeko eskubiderik ez dugula pentsatzen dugu. Gainera, besteren familiak ispilu dira guretzako. Ikusten dugunean auzokoenean zerbait txarra gertatzen ari dela, sentitzen dugu gurean ere gerta daitekeela, eta beldurra ematen digu. Beldur horrek, gurean ere biktimak edota erasotzaileak aurkitzeari, besteren etxeetan muturra ez sartzera bultzatzen gaitu".

"Sexu erasoei dagokienez, patriarkalak dira sexistak baino gehiago", zioen. "Neska eta mutilak baitira biktimak, baina erasotzaile ia denak gizonezkoak dira, eta hurbilekoak, aita, aitona, osaba... Egia da datuen arabera biktimen artean gehiago direla neskak, baina diferentziak ez dira nahikoa handiak umeen generoa arrisku faktorea dela baieztatzeko. Plazaratutako ikerketek diotenez, umeen lehendabiziko urteetan zazpi mutiletik batek pairatzen ditu sexu abusuak, eta bost neskatik batek. Adinez aurrera egin ahala neskak dira gehiago".

Tratamendu zaileko fenomenoa

"Fenomeno konplexu baten aurrean gaude, tratamendu zailekoa", dio tostenqk. Gaiaren inguruan informazio oso gutxiago dagoela nabarmendu du txostenean biktimekin zuzenean lan egiten duen Eraikiz elkarteak, eta horrek zaildu egiten duela azterketa zehatza egitea. Txostenaren xedeetako bat hori da: Etorkizunean eman daitezkeen ikerketetarako oinarri bat ezartzea. Sexu erasoen errealitatea ikusaratzea, arazoaren ulermenerako argumentario baten sorrerean aurrera egitea eta eremu desberdinetan ari diren profesionalentzako laguntza eskaintzea dira beste helburuak.

Irakurri txostena osorik: Haurrenganako Sexu Abusuak. Indarkeriak ikusaraziz (pdf)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Haurren eskubideak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!