Haur eta gazteen osasun mentalaren alde mobilizatu dira herritarrak

  • Psikiatria zerbitzua Bidasoatik Donostiako ospitalera lekualdatu dute. Hori salatzeko, 'Osakidetza entzun: osasun mentalik gabe ez dago etorkizunik' lemapean manifestazioa egin dute 12:00etan.


2025eko martxoaren 23an - 18:36
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Psikiatria zerbitzua Bidasoko ospitaletik Donostiakora lekualdatzeak haserrea piztu du pazienteen familien artean, eta erabaki horri aurre egiteko Martxoak 8 plazan elkartu dira larunbatean, 12:00etan.

Paziente baten familiak hartu du hitza, eta haien alabaren alde borrokatzeaz harago, haur eta gazte guztien osasun mentalerako baliabideen alde borrokatuko dutela azpimarratu du. Izan ere, 100.000 biztanleko 20 psikologo egon behar diren arren, sei besterik ez daudela salatu du senideak. Gainera, Bidasoko ospitalean orain arte lanean egon den psikiatria dagoeneko ez dagoela, eta ordezkorik ez dutela jarriko jakin dute.

Herritarren zergak gazteen osasun mentalerako baliabideak indartzeko izan daitezen eskatu dute, “gazteak etorkizuna baitira”. “Ezin da izan psikologorik ez egotea eta psikiatrara bideratzea. Eta psikiatrak zer egiten du? Pilulak, pilulak eta pilulak” salatu dute. Osasun mentalerako bitartekoak eskatzeko Hondarribiko anbulatorioan psikologia zerbitzuaren eskaera egitera deitu dituzte herritarrak.

Manifestazioari ekin aurretik, esker on hitzak adierazi nahi izan ditu senideak, harro baitago “denengandik jasotzen ari diren maitasunagatik”, bereziki herriko gazteengandik. Sinadura bilketa abiatu dute, eta izenpetzera deitu ditu manifestariak.

Martxoak 8 plazatik abiatu eta Gipuzkoa plazara arte egin dute manifestazioa dozenaka herritarrek, ‘Osakidetza entzun: osasun mentalik gabe ez dago etorkizunik’ aldarriaren atzean. Hala ere, gaurko manifestazioa ez dela bukaera argi utzi, eta “borrokan eta zarata asko egiten” jarraituko dutela jakinarazi dute. “Entzunak izan daitezen” indarrak batzeko deia luzatu dute, “familia batek bakarrik ezin baitu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: osasun mentala
Gazteak protestan Marokon: "Ez dugu Munduko Koparik nahi; osasuna eta hezkuntza hobea nahi ditugu"

Deialdiak eta asanbladak sare sozialen bidez eginda, protesta jendetsuak ari dira izaten Marokon, hala nola Rabat hiriburuan eta Casablanca eta Tanger hirietan. "Egiturazko erreformak" eskatzen dizkiote gobernuari.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!