Zure onurarako da

  • Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.


2025eko maiatzaren 09an - 07:00
Azken eguneraketa: 2025-05-12 09:22
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ah, haurrak… zenbat maite ditugun! Politak, muñuñuak, goxoak, argiak dira… Bueno. helduen artean gara eta behar bada zintzoki mintzatzen ahalko ginatekeela, ezta? Nork ez ote du bere pazientzia galdu umeak negu gorrian, goizeko zazpietan udako zapatak eman nahi dituelarik? Treinan oihu egiten duelarik eta bere burasoek denetan korrika egiten uzten dutelarik, ez ote duzu ufatu, zuk? Ez ote dituzu begiak zerura altxatu bakea behar duzulako? Haurrak ez ote dira batzuetan, zinez aspergarriak? Nork ez ote du pentsatu batzuetan gure zainekin jostatzen direla? Gu probokatzen saiatzen direla eta gure mugak lanjeroski ukitzen dituztela?

Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela: “Zure txikia zigortu eta ez du inoiz gehiago krisirik jasan beharko!”, “Utz ezazu negar egiten bere xokoan, hurrengorako ulertuko du ez duela dena erabakitzeko eskubiderik”, “Inposatutako legeak errespetatu ditzan, hasieratik zorrotza izan behar zara”. Ez zenuke nahi zure humano kuttuna punk ñimiño bat bilakatzea eta ordrea ez errespetatzea, hala ere? Ez baldin bada zuzen aitzinatzen mundu laxista honetan, zure falta izango da. Beraz, xokoan eman ezazu, belarriak tiratu, inarrosi, mehatxatu, bere onurarako da.

Bai, noski kreatura txiki horiek maite ditugula. Baina menpe direlarik eta jarrera egokia dutelarik, hots, mutuak egoten direlarik. Haien agresibitatea mantentzeko gure bortizkeria inposatzen diegu. Adibidez, adinpekoak baztertzen dituzten guneak sortzen ditugu, baina hori ez da segregazioa. Ulertu behar da batzuek ez dituztela umeak maite, bakea behar dutela. Haur guztiak ez maitatzea diskriminazioa da? Injustizia bat da? Berdin zaigu, ez dira ohartzen jendartean gehien zapalduan diren talde soziala direla. Badirudi helduen plazera boterean oinarritzen dela eta indar hori ahulagoen borreroa izatean adierazten dela. Aitak ama zapaltzen duen bezala, denok alaba-semeak lehertzen ditugu.

Baietz, txikitxoak maite ditugula, baina zuzendu behar dira. Haien izaerak hautsi behar ditugu berreraikitzeko, beldurtu behar ditugu. Haien onurarako da

Oraindik uste duzu adinpekoak errespetatzen ditugula? Alta, nazioarteko emaitzek alderantzizkoa azaltzen dute: eraso sexualen biktimen %57 haiek dira. Frantses lurraldean adingabeko bat hiru minutu guztiz bortxatua da eta bost egun guztiz bat bere burasoen kolpeen ondorioz hiltzen da. Lur planetan, 5 urte peko 400 milioi pertsonak erregularki bortizkeria fisikoak eta psikologikoak pairatzen dituzte.

Baietz, txikitxoak maite ditugula, baina zuzendu behar dira. Haien izaerak hautsi behar ditugu berreraikitzeko, beldurtu behar ditugu. Haien onurarako da. Enpatia ez diegu erakutsi behar eta zartako bat biltzen baldin badute, zer pasako da? Guk ere jadanik jaso ditugu, oraindik bizirik gara! Haien onurarako da, bere onurarako da!

Eta ni, perfektua ote naiz? Noski ezetz, eta ez naiz inoiz izango. Baina hobetu nahi dut. Haurra izan naiz eta helduen heziketaren fruitua naiz. Garrasiak, mehatxuak, mesprezua, normaltzat hartu ditut. Ez dut horrelakorik birsortu nahi ama, hezitzaile edo handi bezala. Oihu egiteaz eta izua erabiltzeaz errespetatua izateko aspertua naiz. Hobetu nahi baldin badugu, lehenik, helduon jarreren eraginak ulertu eta onartu behar ditugu.

Gero, ume batekiko lotsa sentitzen baldin badugu, hari barkamenak eskatzeko momentua dela uste dut. Erruak aitortzeko garaia etorri da. Gure onurarako da, zure onurarako da.

Idoia Rodriguez Mondragon, genero pedagogoa

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#3
Maddi Ane Txoperena Iribarren  |  Pikara Magazine
#4
Manuel Casal Lodeiro
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Eguneraketa berriak daude