Euskaraz idazten diren txioak hautematen eta lantzen ditu Umap.eu webguneak. Euskal komunitatea osatu du 3.180 erabiltzaileekin, eta haien jarduna jarraitzeaz gain, euren joerak (edo Trending Topic-ak) bildu eta denen arteko ranking bat egiten du. Astero aldatuko da rankinga eta momentuz, ARGIA lehen postuan da.
2010ean hasi zen Umap, baina sistemak zituen mugak zirela eta, 2012ko udan webgunea itxi eta tresna berritzeari ekin zioten. CodeSyntax elkarteak garatutako produktua da eta beren blogean azaldu dutenez, “azpiegitura hobetuta eta aurpegia garbituta”, berriz jarri dute martxan.
Hiru atal nagusi bereizi daitezke webgunean:
- Txio jarioak Umapek jarraitzen dituen tuiterlarien euskarazko txioak azaltzen ditu.
- Joerak atalak azken orduetako Trending Topic-ak jasotzen ditu. Twitterrek zonaldeka egin ohi du bereizketa, eta tresna honek hizkuntza jakin batean idazten diren joerak jarraitzean, berrikuntza garrantzitsua gehitu dio sare sozialari.
- Rankingak, berriz, sailkapen bat osatu du jarraitzaile kopuruan, jasotako bertxioetan, euskaraz idatzitako txioen interesean eta bestelako irizpidetan oinarrituta.
Sortzaileek diotenez, euskarazko txioak hautemateko sistema guztiz fidagarria ez izan arren, “oso ona” da. Gehienbat, horretan eman dituzte azken hilabeteak, eta emaitzarekin pozik daude. Halaber, mezu elebidunak antzematearen zailtasuna nabarmendu dute.
ARGIA rankingeko lehen postuan dago eta webguneko arduradunek azaldu dutenez, datuak astero eguneratuko dira. Hedabideak izan gabe, pertsonei dagokien erabiltzaileei begiratuz gero, Gorka Bereziartua ARGIAko kazetaria lehena da, eta bosgarren dago sailkapen orokorrean.
Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.
Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikasturte honetan... [+]
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]
Udako Euskal Unibertsitateak hogei jardunaldi eta topaketa antolatu ditu ekainaren 11tik hasita hilabete batez, hausnarketari bide emateko eta "arnasgune akademikoa" izateko helburuarekin. Inguma datu-base berrituan unibertsitate mailako jakintza alor ugaritako ia 50.000... [+]
Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]
Erdaraz hitz egiten duzu, Francok nahi zuen bezala’ kamiseta dut gogoan egunotan, OlaXonMario Galiziako sortzaile digital kuir eta independentistaren diseinua.
Gogora ekarri dut, lehenengo, Isabel Díaz Ayusok alde egin duenean Imanol Pradales lehendakariak... [+]
Euskararen Erabilera Biziberritzeko Biltzarra iragarri dute 2027rako. Irail honetan hasiko dute bidea. Hainbat arlotako 270 lagun bildu dira ekitaldian, eta herritar guztiei luzatu die gonbita Imanol Pradales lehendakariak: "Asmoa da bi urteko epean lanketa zabala eta... [+]
Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei.
Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez, Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]
Talentua garai honetan zaindu, babestu eta erakarri beharreko altxorra ei da. Horregatik, Kutxabankeko lehendakari Anton Arriolak hezkuntzan ingelesari garrantzi handiagoa eman behar zaiola adierazi du, eta euskara horretarako oztopo izan daitekeela Poloniatik etor litezkeen... [+]
Osasungintzako 501 langilek bat egin dute zortzi eskaera zehatz dituen manifestuarekin. Helburua, osasun arreta euskaraz eskaini, eman eta bermatzea, “edonon eta edonoiz, maila guztietan eta ahoz zein idatzizko harremanetan”.