Ukrainan hamazazpi alderdi politiko legez kanpo utzi dituzte azken zortzi urteetan

  • Alderdi Sozialista debekatu zuten urrian, beste 11 alderdirekin batera. Botere judizialak "errusiazaletasuna" egozten die gobernuaren gerra-politikarekin desadostasunak dituzten alderdiei. Indar politiko horien ohiko jarduerak debekatuta zeuden otsailaren 24ko lege martzialaz geroztik. Izendegi komunista zuten alderdien aurkako debekua, berriz, 2014an hasi zen.

ARGAZKIA / NATO
Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko azaroaren 08an - 11:05

Ukrainako auzitegi batek Ukrainako Alderdi Sozialista (UAS) eta beste 11 alderdi legez kanpo utzi ditu behin betiko, "errusiazaletasunaren" eta "segurtasun nazionalaren aurkako mehatxuaren" akusaziopean. Dena den, erakunde horien jarduerak etenda zeuden 2022ko otsailaren 24ko lege martziala indarrean sartu zenetik.

Zerrenda horretan sartzen diren beste 11 alderdiak honakoak dira: Oposizioaren Blokea, Sozialistak, Justizia eta Garapena Alderdia, Nashi, Estatua, Vladimir Saldoaren Blokea, Ezkerreko Oposizioa, Sharia Alderdia, Ezkerreko Indarren Batasuna, Bizitzaren Aldeko Oposizioaren Plataforma eta Ukrainako Alderdi Sozialista Aurrerakoia. Aurreko gehienak liberalak, sozialdemokratak edota kontserbadore moderatuak izanda, Ukrainako parlamentuan geratzen diren legezko alderdi gehienak ultraeskuindarrak edota faxistak dira.

"Deskomunizazioa"

Beste hainbat alderdi askoz ere lehenago desegin zituzten; gehienak, izendegi komunistakoak. Rada Gorenak 2015ean abiatutako "deskomunizazio" prozesuaren erdian, Ukrainako Alderdi Komunista, Ukrainako Alderdi Komunista Berritua nahiz Langile eta Nekazarien Alderdi Komunista debekatu zituzten dekretu bidez. Horren aurretik, pertsona ugari jazarri eta erail zituzten komunista izatearen akusaziopean, sinbologia komunista oro debekatzearekin batera. 2014an, Euromaidana eta estatu-kolpea gauzatu eta berehala, Bloke Errusiarra eta Batasun Errusiarra izan ziren legez kanpo utzi zituzten lehenak.

Kokonovitx anaiak

Volodimir Zelenskiren gobernuak Mikhail eta Aleksander Kokonovitx anaiak atxilotu eta torturatu zituen martxoan, Ukrainako Gaztedi Komunista Leninista erakundeko militanteak izateagatik. Uztailean izan zen haien aurkako epaiketa, defentsarako eskubidea eta bestelako oinarrizko berme prozesalak urratuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukraina
2024-04-28 | Axier Lopez
Propagandarako tresna berria Ukrainan

Ukrainako gerraren benetako izar bihurtu dira droneak, baina ez hainbeste ohiko gudu-zelaian, baizik eta gudari ere badagokion baina oso bestelakoa den eremu batean: gerra-propaganda. Moskuk eta Kievek erabiltzen dituzte tripulaziorik gabeko hegazkinek grabatutako bideoak beren... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Europak armak erosiko ditu, zuri pentsioa kenduta

Badator gerra handi bat. Gastu militar ziztrin horiekin ez goaz inora. Trumpek bakarrik utziko gaitu oraingoan. Herritarrek prest egon behar dute Putinen aurrean... Europar Batasuneko agintarien artean nagusitzen ari den diskurtso hori, hitz bakarrean laburbiltzen da:... [+]


Pablo Gonzalez "berehala" askatzea exijitu dute Gernikan eta nazioartean

Bi urte Polonian preso daraman kazetaria "berehala" askatzeko exijitu dute ehunka lagunek Gernikan. Madrilen, Espainiako Kongresuaren aurrean elkarretaratu dira alderdi ugaritako diputatuak; Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresen esanetan, kazetariaren... [+]


Eguneraketa berriak daude