Ukrainako gerra egunetik egunera aldatzen doa. 2014an independentzia aldarrikatu baina linboan geratu ziren Donetsk eta Luhanskeko herri errepubliken independentziak onartu eta guda hasi zuen Errusiak. Mendebaldeak zigor ekonomikoen bidez erantzun du Ukraina ekialdeko errepubliken independentzia aitortzari.
Atzo itxitako jarraipenera lotura hemen duzu.
Arratsaldean Moskuko agintariek prentsaurrean esan ostean Zelenski presidenteak herrialdea utzi eta Poloniara joan dela, hau gezurtatzera atera dira Ukrainako legebiltzarkideak.
Errusiaren informazioei aurre eginez, adierazi dute Zelenskik ez duela Poloniara ihes egin eta Kieven jarraitzen duela.
NATOko herrialdeetako atzerri ministroek bilkura izan dute gaur, eta Ukrainako gerraz mintzatu dira. Jens Stoltenberg idazkari orokorrak bilkura ostean egindako adierazpenetan esan du NATO "defentsarako" aliantza dela, eta parte diren estatuak salbu mantentzea dela bere egitekoa. "Ez gara gatazka honen parte, eta gehiagora joan ez dadin eta Ukraina gaindi ez dezan erantzukizuna gurea da".
Ukraina gaineko aire-espazioa ixteaz mintzatu badira ere, erabaki horrek Europan gerra zabaltzea ekarriko lukeela-eta baztertu dutela azaldu du Stoltenbergek. Era berean, adierazi du NATOren hegazkinak ez direla Ukrainako aire-espazioan sartuko, ezta topak Ukrainako lurraldean ere.
Viatxeslav Volodin Errusiako Dumako lehendakariak iragarri du Ukrainako presidente Zelenski Poloniara joan dela, Ukraina utzita.
Errusiako TASS berri agentziak konfirmatu du.
Errusiak Ukrainan egindako balizko giza eskubideen urraketak eta gerra krimenak ikertzeko komisioa eratuko du Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluak. Errusiar Federazioak eta Eritreak soilik bozkatu dute proposamenaren aurka, 13 herrialdek abstentzioa eman dute eta 32k baiezkoa.
Yurii Sheliazhenko Ukrainako Mugimendu Bakezaleko idazkari nagusi eta Kontzientzia Eragozpenerako Europako Bulegoko batzordekide da. Kieven dago, eta Errusia Ukrainako hiriburua hartzeko saiakera betean den bitartean egina da elkarrizketa hau. Kultura gerrazalea indartsu sumatzen den garaiotan, egoeraz egiten duen irakurketa bakezaleak apenas duen lekurik hedabideetan. Oso kritiko da Zelenski presidentearekin, baita Putinetin, NATOrekin eta AEBekin ere, militarismoan sakondu besterik ez dutela egiten, bere hitzetan.
Irakurri hemen osorik Democracy Now hedabideko Amy Goodmanek eta Juan Gonzálezek egindako elkarrizketa.
Ukraina hego-ekialdeko zentral nuklear handi baten kontrola eskuratu dute Errusiako indar militarrek, eskualdeko agintariek iragarri dutenez. The Guardianek eman du informazioa.
Goizeko ordu txikietan sua piztu da zentral nuklearrean, Errusiarren bonbardaketa baten ondorioz. Sua itzaltzea lortu dutela adierazi dute Ukrainako larrialdi zerbitzuek, eta erreaktore nuklearrak arriskuan ez daudela ziurtatu dute.
Zaporizhiako zentral nuklearra da Europako handiena eta munduko hamar handienetarikoa. Bere 6 erreaktoreekin sortzen du Ukrainak kontsumitzen duen argindar guztiaren laurdena, energia atomikoz ekoiztuaren erdia. Zenbait informazioren arabera, erreaktoreetako bi itzalita zeuzkan azken aldian.
Gonzalo Boye abokatuak Twitterren azaldu duenez, espioitza delitua leporatu diote Pablo González kazetari bizkaitarrari. Behin behinean kartzelan sartu dute. Otsailaren 28an atxilotu zuten, Ukrainako gerrari buruz informatzen ari zenean.
Negoziazioak amaitu dira eta lehen akordio batzuk lortu dituzte, Inna Afinogenova kazetari errusiarrak jakinarazi duenez:
Korridore humanitarioak antolatzea adostu dute. Korridoreak gatazka guneetan antolatzen dira zibilak ebakuatu ahal izateko eta lehengaiak sartzeko inguratuta egon ohi diren guneetan.
Zibilak ebakuatzeko eremuetan aldi baterako su-etenak adostu dituzte.
Gatazka guneetara produktu eta medikamentuak garraiatzea.
Datarik zehaztu ez duten arren, hirugarren bilera bat egitea ere adostu dute. Azken puntu hau Reuters agentziak ere zabaldu du.
Ukrainako gerraren benetako izar bihurtu dira droneak, baina ez hainbeste ohiko gudu-zelaian, baizik eta gudari ere badagokion baina oso bestelakoa den eremu batean: gerra-propaganda. Moskuk eta Kievek erabiltzen dituzte tripulaziorik gabeko hegazkinek grabatutako bideoak beren... [+]
Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]
Badator gerra handi bat. Gastu militar ziztrin horiekin ez goaz inora. Trumpek bakarrik utziko gaitu oraingoan. Herritarrek prest egon behar dute Putinen aurrean... Europar Batasuneko agintarien artean nagusitzen ari den diskurtso hori, hitz bakarrean laburbiltzen da:... [+]
Bi urte Polonian preso daraman kazetaria "berehala" askatzeko exijitu dute ehunka lagunek Gernikan. Madrilen, Espainiako Kongresuaren aurrean elkarretaratu dira alderdi ugaritako diputatuak; Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresen esanetan, kazetariaren... [+]