Donostiako Udalak Loiolako kuartela eta Martuteneko kartzela lekualdatzeko negoziaketa berrartu nahi du

  • Madrilen gobernu berria osatzen bada, orain arte Espainiako Defentsa ministerioak blokeatu duen negoziaketan aurrera egiten saiatuko direla adierazi du Eneko Goiak.

Argazkia: Wikipedia
Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko urtarrilaren 3an - 15:13
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Madrilen negoziaketak oraindik airean dauden arren, PSOEk eta Unidas Podemosek Espainian gobernu bat osatzea lortzen badute, udalak Loiolako kuartelaren eta Martuteneko kartzelaren lekualdaketaren gaia berrartuko duela adierazi du Eneko Goiak. Izan ere, alkateak azaldu duenez, “orain arteko baldintzek gaia jorratzea galarazi dute, Madrilen jarduneko gobernu bat izateak gauzak zaildu egiten zituelako”.

Orain, ordea, balizko gobernu berriarekin, aukera berri bat zabalduko litzatekeela uste du Goiak: “Ikusiko dugu zer gertatuko den, baina gobernua normaltasunaren bidetik badoa, gaia utzi genuen puntuan berrartuko dugu”.

Azaldu duenez, udalak bi alditan jorratu du lekualdaketaren gaia egungo Espainiako Defentsa ministerioarekin, baina, bi kasuetan, harremanak ez du jarraitutasunik izan, “baldintzak ematen ez zirelako”, Goiaren arabera.

Kartzelari dagokionez, prozesua aurreratuagoa dagoela azaldu du alkateak, eta hor laster Txomineko bigarren fasea garatzeko aukera izatea espero du. Kuartelari dagokionez, berriz, gauzak zailagoak direla adierazi du Goiak, hor, negoziazioa zailtzen duten pare bat kontu daudelako: batetik, armada kuartelaren jabe da, erosi egin zuelako, eta, bestetik, Espainiako Defentsa ministerioak lurraldean instalazio militar bat mantentzeko borondatea dauka. Hala ere, baldintza horiek gainditzeko aukerak daudela azpimarratu du alkateak, eta irtenbideak topatzeko itxaropentsu agertu da.


Donostia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...