Pentsiodunen Mugimendua omenduko dute Donostiako Piratek

  • Abuztuaren 9tik 17ra izango da Piraten Aste Nagusia, eta aurten "Auzolanari tiraka!" ariko direla adierazi dute. Abordatzea abuztuaren 11n izango da, eta Piraten Egun "berezia", hilaren 15ean.


2025eko uztailaren 16an - 08:12
Donostiako Piratek agerraldia egin dute kaian, aurtengo egitaraua eta beste aurkezteko Inaxio Esnaola
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hilabete baino gutxiago falta da Donostiako Piraten Aste Nagusirako. Hori dela eta, gaur goizean agerraldia egin dute kaian, aurtengo egitarauaren eta bestelakoen berri emateko. Auzolanari tiraka! lelopean, abuztuaren 9tik 17ra elkartuko dira Flamenka gunean, eta hiriko beste hainbat txokotan. Zortzi eguneko egitaraua hemen ikus dezakezue.

Inge Ugartek eta Aitor Egañak eman dituzte xehetasun guztiak. “Abant goaz, haizeen kontra sigi-saga, dotore, urteetako bidaia luze honetan ezinbesteko bidelagun izan ditugun Ezkila Kapitaina eta Matti adiskideen laguntzarekin. Beti bezala, Mattik aldarri bat eramango du besapean, gure baloreekin bat datorren lana egiten duen mugimendu, elkarte edo talde batek ordezkatuta”, adierazi dute.

Hain zuzen ere, Donostiako Pentsiodunen Mugimendua izango da aurtengo Matti. Haiek omentzeko arrazoiak azaldu dituzte: “Pertsona guztiak zahartuko gara eta, inoiz baino gehiago, beharko dugu duintasunez eta zaintzaz lagunduta bizitzeko testuingurua. Horretarako, ezinbestekoa da sarea eraikitzea, soziala, noski, belaunaldi arteko elkartasunean oinarriturikoa, baina, baita ekonomikoa ere: publikoa eta kalitatezkoa. Eta horren aldeko borroka bizian ari dira haiek, pentsiodunak. 2018az geroztik daude antolatuta Hego Euskal Herrian, eta baita Donostia mailan ere”.

Horrekin batera, urtetan egindako lana aitortu nahi diete. “Urteetako ibilbidean zehar, askotariko aldarriak izan dituzte. Hala nola, pentsioen balioa Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera eguneratu zezatela, edo gutxieneko pentsioa igo dezatela. Gaur egun ere, gutxieneko pentsioa igotzeko borrokan dihardute mugimenduko kideek, baina aldatu egin dute aldarria: gutxieneko pentsioa gutxieneko soldatarekin pareka dezatela eskatzen dute”, gaineratu dute.

Beraz, Donostiako Pentsiodunen Mugimendua azken urteotan omendu dituzten eragileen zerrendara batuko da: Martuteneko Auzo Elkartea, Etxe Kaleratzeen Aurkako kolektiboa, Irutxuloko Hitza komunikabidea, Aborto Eskubidearen Aldeko Mugimendua, Altsasuko Gurasoak, NAIZEN elkartea, Euskal Herriko Bilgune Feminista edo Kaleko Afari Solidarioak.

Zortzi eguneko egitaraua

Aurten ere, zortzi eguneko egitaraua prestatu dute. Egunean zehar askotariko ekintzak izango dituzte Flamenkan zein Donostiako beste zenbait txokotan: bertso saioak, kalejirak, kuadrillen arteko jolasak, playback lehiaketa, azoka, herri bazkariak…

Noski, Abordatzea ere ez da faltako. “Hilaren 11n, baltsak uretara bota eta edozer dugula posible aldarrikatuko dugu”, adierazi dute. Era berean, abuztuaren 15ean, ostiralarekin, “egun osoko egitarau berezi eta bateratuarekin” ospatuko dute Piraten Eguna. Haurrentzako jokoak, hockey tailerra, abordatze txikia eta beste ere antolatu dituzte.

Musika eskaintza, bi gunetan

Flamenka eta Trinitate plaza izango dira piraten musika eskaintzaren bi guneak, beste behin ere. “Urtero egin ohi dugun bezala, tokiko musikariei lehentasuna emanaz, programazio anitza, euskalduna eta feminista osatu dugu”, nabarmendu dute. Flamenkako programazioa dagoeneko aurreratu zuten. Orekka erromeria, Izaki Gardenak, Olatz Salvador, La Txama, Goxua’n Salsa, Hofe, Labar, Eusko Princess, Bengo, Merina Gris, Añube, Sukena, Marte Lasarte, Indabe eta Lukiek talde eta bakarlariak ariko dira kaiko oholtzan.

Trinitate plazan, berriz, “proposamen txikiagoen zale diren piraton gozamenera bideraturiko” egitaraua prestatu dute: Revolutionary Brothers, Peppermint Sextet, Andoni Ollokiegi, Larre, Badmintones, ON, Ekiza & Xak, Pelax eta La Jodedera.

Autodefentsa eta transfeminismoa

Aurten ere Piraten Lantalde Feminista martxan dela jakinarazi dute, eta aurreko urtean hartutako lan ildoetan sakontzen jarraituko dute. “Bide horretan, kai gunean erasoak salatzeko puntu morea jarriko dugu eta, bertan salaketa egiteaz gain, behar lukeenari, Bulebarreko artatze gunera akonpainamendua egingo zaio. Izan ere, kontziente gara artatzeak pertsona profesionalek egin behar dituztela, eta, horretarako, udalak, Emagin elkarteak kudeatutako artatze gunea jarriko du Bulebarrean behar duenari lehen arreta emateko”, esan dute.

Hala ere, Donostiako Piraten lantalde feministatik garbi ikusten dute ez dela nahikoa hiri guztiko erasoak puntu bakar batean artatzearekin, eta hirian zehar puntu gehiago jartzeko eskatzen ari dira: “Piratok gure jai gunean gertatzen diren eraso anitzetan begirada fintzen jarraitzen dugu eta, norabide horretan gure protokoloetan sakontzen jarraitu dugu”.

Gainera, erasoen aurrean autodefentsa feministaz erantzungo dutela argi uzteko kaleak hartuko dituzte, abuztuaren 16an, 19:30ean. “Agerraldi honetan parte hartzera dei egiten dizuegu. Erasoek jarraitzen duten bitartean aurrean egongo garelako, eta hauei aurre egitea denon ardura delako”, adierazi dute.

Azkenik, Sardiñeren kofradiarekin elkarlanean, abuztuaren 12ko, astearteko, egitaraua “jantzi” dutela gogorarazi nahi izan dute: “Kalejira Transfeminista aldarrikatzailean parte-hartzeko gonbita luzatu, eta baita ondorengo Maruxaken show- era eta gaueko Lumatza festara! Errebeldia transfeministaz jantziko ditugu Donostiako kaleak, eta bertan behar zaituztegu denak!”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako Piratak
“Txosnak eta herri jaiak defendatzeko” ekimena egingo dute maiatzaren 31n Bilbon

Bilboko, Gasteizko eta Donostiako herri jaietako ordezkariek agerraldi bateratua egin dute maiatzaren 8 honetan, txosnei jarritako zailtasunak salatzeko eta jai eredu herrikoa "desagertzeko arriskuan" dagoela ohartarazteko.

 

 


Kaleko Afari Solidarioak taldeak botako du txupina Donostiako Aste Nagusi Piratan

'Jalgi belak mastara, eta euskara plazara!' lelopean ospatuko dute Donostiako Aste Nagusi Pirata, abuztuaren 10etik 18ra. 


2023-07-19 | Ilargi Manzanares
Aste Nagusi Pirataren bulkada eroa, abuztuaren 12tik 20ra

Aurtengo Aste Nagusi Pirata abuztuaren 12tik 20ra egingo da, eta jai herrikoi eta parte-hartzaileak aldarrikatuko ditu. Abordaia 14an egingo dute.


Hainbat kontzertu eta su artififzialak bertan behera utzi behar izan dituzte Donostiako Aste Nagusian

Donostiako Udalak eta Donostiako Piratak mugimenduak sare sozialen bidez jakinarazi zuten asteazken gaueko hainbat kontzertu eta su artifizialak bertan behera geratuko zirela. Haize-bolada indartsuengatik hartu zuten erabakia, herritarren segurtasuna bermatzeko. Zarauzko Udalak... [+]


Donostiako Piratek Abordatze jendetsua egin dute, hiru urteren ondoren

Bi urtez abordatze sinbolikoa egin ondoren, Abordatzea egin dute berriro ere Donostiako Piratek. Mugimenduak 20 urte bete ditu aurten eta hemeretzi joan dira lehen Abordatzetik. 2003ko abuztuaren 11n lehen aldiz itsasoratu eta espazio publikoaren erabilera komunitario eta librea... [+]


2022-07-21 | Irutxuloko Hitza
Zer kontzertu egongo dira Donostiako Piratetan?

Bi urteren ostean kontzertu egitarau indartsua prestatu dute Donostiako Piratek, Flamenka gunean. Erreferentziako gune bihurtu da musikazale eta festazaleentzat, eta, aurten ere, aukera zabala izango da, gustu guztientzako estiloekin, euskaraz eta parekidetasuna bermatzen... [+]


2022-07-14 | ARGIA
Donostiako Piraten kantu berria, 20. urteurrena ospatzeko

2003an abiatu zuten Piraten mugimendua Donostian, Aste Nagusiaren eredua ezbaian jarri eta jai herrikoiak aldarrikatzeko helburuz. Bi hamarkada geroago, berriz nabarmendu dute "jaia eraldaketa sozialerako tresnatzat" dutela, eta aurtengo ospakizunaren leloa ere horri... [+]


Donostiako Piraten 20. urteurrena ospatzen hasiko dira, argazki erakusketa batekin Korrikaren amaiera festan

Hogei urte beteko dira aurten abuztuan Donostiako Piratek lehen aldiz abordatzea egin zutenetik. Ordutik hiriko jaien esparruan erreferentzialtasun nagusia eskuratu du mugimenduak. Aurten hogeigarren urteurrena ospatuko dute, eta ospakizun horiek hasiko dira igande honetan,... [+]


2020-08-07 | Irutxuloko Hitza
Pirata Setioa antolatu dute Donostiako Piratek, ohiko Aste Nagusiaren alternatiba gisa

Gaur egungo egoeraren aurrean eta zailtasunak zailtasun, Pirata Setioa antolatuko dute Donostiako Piratek abuztuaren 10ean. Egun osoko egitaraua prestatu dute egun horretarako, Trinitate plazan.


2020-08-04 | Irutxuloko Hitza
Jai herrikoiak aldarrikatzeko manifestazioa egingo dute Donostiako Piratek larunbatean

Donostiako Piratek, auzoetako hainbat jai batzorderekin batera, manifestazioa egingo dute abuztuaren 8an, larunbatean, jai herrikoiak aldarrikatzeko. Piraten ustez, Donostiako Udalak ez du prestutasunik erakutsi auzoetako jaiak antolatzeko, eta jaiak antolatzeko herritarren... [+]


Jai herrikoi berrituen uda

Pandemiak gogor kolpatu gaitu eta ondorioz, domino fitxen antzera, herriz herri udalek jai ofizialak bertan behera utzi dituzte. Komunitate bat izango bada, ordea, ospakizun kolektiboa beharrezkoa da. Eta hor, jai herrikoien mugimenduak badu zeresanik, are gehiago, Hego Euskal... [+]


2020-05-19 | ARGIA
Erakundeek jai herrikoiak baztertu dituztela salatu dute Hegoaldeko lau hiriburuetako kolektiboek

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako jai herrikoien antolatzaileek ohar bateratua argitaratu dute. COVID-19arekin lotuta hartu diren erabakiak beraiekin hitz egin gabe hartu direla salatu dute eta Euskal Herri osoko jai batzordeei dei egin diete festa eredu horren alde... [+]


Donostiako sexu erasoak salatzeko kalejira feministak talka egin du Gaztelubide elkartearekin

Ama Birjin bezperako afaria kontrako eztarritik bidali diete mugimendu feministak eta Donostiako Piratek Gaztelubide elkarteko zenbait kideri, asteartean izandako hamaika sexu erasoek –bi bortxaketa barne– eragindako haserrearen ondorioz. Urtero abuztuaren 14ko... [+]


Eguneraketa berriak daude