Txomin Artola musikariak ez omen du Wikipedian agertu nahi

  • Txomin Artola musikariaren Wikipediako orrian, ustez kantariak berak jarritako mezu batekin agertu zen lehengoan, Wikipediatik bere orria kendu dezaten eskatuz. Editoreek mezua "eztabaida orrira" eraman dute, eta badirudi Artolaren orriak bere tokian jarraituko duela.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko apirilaren 12an - 16:18

Hauxe da ustez Artolak utzitako mezua:

***

Txomin Artola naiz.

 

 

Ez dakit zerbaiterako balioko duen hemen nere kexa idaztea, norbaitek irakurriko duen..., ikusiko dugu.

 

Neri buruzko zuen orri hori erabat ezabatzea da nere nahia. Inolako baimenik gabe hasi zineten idazten neri buruz: Amuitz, Aitorembe, Lainobeltz... izengoitiaz, eta den denak beraien benetako izenak izkutuan gordetzen. Harria bota eta eskua gorde.

 

Erabat desbabestuta sentitu izan naiz eta nahi ez dudan modu batera tratatua ere, txotxongillo bat bezela, eta hori gorrotatzen dut.

 

Ez dut modu honetan Wikipedian agertu nahi. Edonork, izkutuan, nahi duena idazteko babeste duen Wikipedian. Pakean utzi eta nitaz ahaztutzea eskatzen dut. Besterik ez.

 

Bitan saiatu naiz orria ezabatzen baina bitan, Xabier Cañas delako batek zentsuratu ditu, taliban-inkisidore baten modura. Ni ez naiz bandalo bat. Izatekotan, zu zara bandaloa, Xabier Cañas.

 

Sartu nazazue betirako zuen zerrenda beltzean. Lasaitu ederra hartuko dut.

 

Je vous emmerde.

Txomin Artola

***

Kexatzen da bere orria idatzi dutenak anonimoak direla (Wikipediako erabiltzaileen orriak), baina gero izen-deiturekin lan egiten duen wikipedista ezagun bati bandalo deitzen dio (Xabier Cañasi), orria ezabatu ondoren berreskuratu egin duelako.

Bere biografian okerrik edo gaizki-ulerturik ote dagoen, ez dakigu. Ahanztura eskubidea aldarrikatzen du? besterik gabe, ez agertzea? Horixe ematen du. Editoreren batek iradokitzen du agian biografiako datuak erreferentziekin hornitu beharko direla, zehatzagoak izan daitezen. Hemen jarraituko duelakoan...

Albiste hau Sustatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Wikipedia
'Denbora geldirik dagoen lekua': Wiki Loves Monuments 2023 lehiaketaren irabazleak

2023ko Wiki Loves Monuments argazki lehiaketako hamabost irabazleak iragarri dituzte. Wikipediaren atzean dagoen Wikimedia Fundazioak urtero antolatzen du eta munduko argazki lehiaketa handiena da. Iaz 46 herrialdetako 4.700 argazkilarik parte hartu zuten, lizentzia libreak... [+]


2024-02-02 | Sustatu
Wikiflex: Wikipediaren filmoteka, streaming modura

Wikiflex da Wikipediako Netflix moduko bat. Entziklopedia libre globalaren multimedia atalean, Wikimedia Commons-en, hainbat ikus-entzunezko material daude, eskubidez libre izatera pasatu diren film asko barne. Programatzaile batek, Magnus Manke alemanak, horien... [+]


2023-10-11 | Sustatu
Euskal ondarea airetik drone bidez, Wikipediarako irudi libreak

Euskal Herria airetik... Helikopteroz lehenago eta dronez oraintsuago egindako bideoak ezagutzen ditugu, ETBn saioak egon ziren, gaur egunean sustapen bideoetan ohikoak dira. Baina berritasun interesgarri bat oraingoan: Xabier Cañas wikilariaren eskutik, eta Euskal... [+]


2023-03-09 | Sustatu
Euskarazko Wikipedian emakumezkoen 15.000 biografia (oso aurrerapen nabarmena da)

Euskarazko Wikipediak jakinarazi du, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean, emakumezkoen biografien kopuruak 15.000 pertsonen langa gainditu berri duela. Duela urte eta erdi gainditu zen 10.000 emakumezkoen marka, eta hazkundea nabarmena da, baita portzentaian ere; %20tik... [+]


Eguneraketa berriak daude