Txinako presoen esklabo lanak erosten dituzte British Airways eta Emirates hegazkin konpainiek

  • Txinako Dongguan hiriko kartzelan egindako entzungailuak erabiltzen dituzte British Airways eta Emirates hegazkin enpresek, beste batzuen artean, Australian Financial Review egunkariak argitaratu duenez. Kartzela horretako presoek ekoizpen helburuak betetzen ez badituzte jipoiak eta bakartzeak jasaten dituztela nabarmendu dute.


2013ko ekainaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Dongguango kartzelan ekoiztutako entzungailuak.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Danny Cancian Zeelanda Berriko herritarra da egunkari australiarraren iturria. Dongguango kartzelan egon zen eta iaz atera zen kalera. Kontatu duenez, erabili eta botatzeko entzungailuak egin zituen Qantas airelinea australiarrarentzat, baita Emirates eta British Airways konpainia handientzat ere.

Txinako kartzelan ekoiztutako produktuak saltzen ditu Electrolux enpresa suediarrak ere, Cancianek dioenez.

Australian Financial Reviewk aipatutako enpresen ordezkariekin hitz egin du eta ukatu egin dute salaketa. Baina Dongguaneko presoen lanaz baliatzen den Joystar Electronic Co. enpresako ordezkari batekin hitz egin ondoren, Qantasek entzungailuak erosi zituela baieztatu du.

Presoak ekoizpen industrialerako erabiltzea ez dago debekaturik Txinan eta kartzelak ekonomikoki buruaskiak izan behar dutenez, baldintza oso txarretan lan egitera behartzen dituzte kondena betetzen ari diren pertsonak. Cancianek azaldu duenez, astean 70 orduz lan egiten dute Dongguango presoek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Esklabotza
Eguneraketa berriak daude