Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegik euskarari egindako ekarpena goretsi nahi izan dute AEK-Korrikak, EHUk eta Jakinek. Hala, larunbatean, hilak 9, omendaldia eskainiko diote Donostian, Musikene ikastegian. Txillardegiren klika dokumentala eta hizkuntzalariaren gaineko hiru liburu antologiko eta biografia aurkeztuko dituzte bertan.
"Txillardegi aitzindaria izan zen hainbat arlotan: euskaltzaletasuna ulertzeko modu berri bat ekarri zuen, euskararen batasunaren eragile eta bultzatzaile nagusietako bat izan zen, euskarazko kultura moderno eta garaikidearen oinarriak jarri zituen eta soziolinguistikan ikuspegi berritzailea txertatu ere egin zuen", diote sustatzaileek. "Politikan jardun zuen gaztetatik, eta euskararen aldeko eskubideen eragile garrantzitsua izan zen, hala nola Euskal Herrian Euskaraz taldearekin".
Korrikako koordinatzaile Asier Amondoren hitzetan, "gorazarre egiteko hainbat arrazoi izanagatik ere, bereziki euskara batuaren aldeko lana aitortzeko eta eskertzeko".
Aipatu eragileekin batera, Txillardegi Liburutegia Herri-ekimeneko kideek ere hartuko dute parte omenaldi-ekitaldian, Txillardegiren gustuko ziren piano-piezek lagunduta. Era berean, oroigarria jasoko du Txillardegiren familiak, egindako ekarpen guztiaren esker onez. Amaitzeko, Kote Camachok osatutako Txillardegiren Klika ikus-entzunezkoa proiektatuko da.
Bestalde, Enparantzaren gaineko Dabilen pentsamendua liburu bildumako aurreneko saila aurkeztuko dute. Hiru liburu antologikok eta biografiak osatzen dute sail hori.
Hamahiru urte beteko dira asteartean, hilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta hura gogoan, ekitaldi jendetsua egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Urteroko legez, Txillardegiren senideak, lagunak eta euskaltzaleak elkartu dira bertan, Eta non du... [+]
Euskaltzalearen ekarpena nabarmendu eta Udal Liburutegia 'Txillardegiren izenean jartzeko' eskatu dute omenaldian.
Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenak, urtero bezala, aitortze ekitaldia egingo dio Donostiako politikari, hizkuntzalari eta idazleari. Beste behin eskatuko dute Donostiako Udal Liburutegi Nagusiari bere izena jartzea.
Ikusgela proiektuko bideo baten aurka jo du Covitek. Argudiatu du Txillardegiren irudia “zuritzen” duela, eta ETAk eragindako biktimak “iraintzen” dituela bideoan bera “euskal kulturaren salbatzaile” gisa aurkezteak.
Urte berriarekin batera, Txillardegi Udal Liburutegia herri egitasmoak tradizio bihurtu du Txillardegi bera omentzeko eguna. Haren heriotzaren XI. urteurrena gogoratzeko ekitaldia hilaren 14an egingo dute, 12:00etan, Txillardegi plazan –Antiguako Gaskonia plazan–... [+]
2013an abiatu zuten Donostiako Liburutegi nagusiari Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazlearen izena jartzeko prozesua. Eskakizuna udalari luzatu zioten hainbat idazlek. Ia hamar urtez "horma handi batekin topo" eginik, xedea baztertzea erabaki dute... [+]
Jose Luis Alvarez Txillardegi hil zela hamar urte bete dira. Efemerideek ematen dute aitzakia biltzeko, eta ekimenak sortzeko. Donostiar euskaltzale eta ekintzailearen gogoa omentzeko, zer hoberik liburuak baino. Zelulosa eta tinta ekarpen erraldoia utzi baitzuen atzean.
Txillardegiren heriotzaren 10. urteurrena izan da gaur, eta ohi bezala, haren omenezko ekitaldia egin dute Txillardegi plazan (Gaskonia) Txillardegi Udal Liburutegia herri ekimeneko kideek. 2018an inauguratu zen horma-irudia berritu du Mikel Herrero Sesmak. Material hobea... [+]
Ostegun honetan aurkeztuko dute Jose Luis Alvarez Txillardegi-k prentsan argitaratutako kronikak biltzen dituen liburua. Donostiako idazle eta pentsalaria hil zenetik hamar urte bete dira aurten eta efemeridearekin bat eginez, haren ibilbidea hobeto ezagutzeko bidea izango da... [+]
Urtarrilaren 14an hamar urte beteko dira Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela. Omenaldi gisa zenbait ekimen prestatu dituzte datorren urtarrilerako, "Txillardegiri zor zaion aitortza publikoa aldarrikatuz eta izenik ez duen Donostiako Udal Liburutegi zentralari... [+]