Omenaldia egin diote Txillardegiri, haren heriotzaren hamahirugarren urteurrenean

  • Hamahiru urte beteko dira asteartean, hilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta hura gogoan, ekitaldi jendetsua egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Urteroko legez, Txillardegiren senideak, lagunak eta euskaltzaleak elkartu dira bertan, Eta non du Txillardegik liburutegia? galdera daraman pankarta baten aurrean egin duten ekitaldian.


2025eko urtarrilaren 13an - 07:42
Azken eguneraketa: 13:09
Sara Ibarguren
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hamahiru urte beteko dira asteartean, hilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta hura gogoan, ekitaldi jendetsua egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Urteroko legez, Txillardegiren senideak, lagunak eta euskaltzaleak elkartu dira bertan, Eta non du Txillardegik liburutegia? galdera daraman pankarta baten aurrean egin duten ekitaldian.

Izan ere, hamahiru urte dira dagoeneko Txillardegi hil zela, eta Txillardegi udal liburutegia ekimeneko kideek deitoratu dute oraindik zain jarraitzen dutela Donostiako Udal Liburutegiari donostiar hizkuntzalari, politikari eta idazlearen izena jartzeko. Hori dela eta, Badok amairu izena jarri diote gaurko ekitaldiari, Fito Rodriguezek idatzitako izen bereko artikuluan oinarrituta: “Dakigunez, Resureccion Maria Azkuek jasotako San Martinen estutasuna herri ipuina Ez dok amairu esaldiarekin amaitzen zen. Esaldi horrek esan nahi du madarikazioa, amairua, gainditu dela; hamahiru zenbakiak duen malefizioa hautsi egin dela, alegia. Baina Txillardegiren kasuan, pentsamendu laburreko gogamenen ondorioz, madarikazioak, zoritxarrez, bere horretan dirau oraingoz. Ez digu axola; datorren urtea, hamalaua, izango da Jose Luis hil zenetik, eta hamahirua gaindituko dugulakoan nago”, azaldu dute ekimeneko kideek. Horren aurrean, “ez dutelako etsiko” nabarmendu dute.

Rodriguezek berak ere hartu du hitza, eta “malefizioak” irauten duela salatu du: “Baduk/n amairu. Malefizioak irauten du. Txillardegi ez dute oraindik onartu behar bezala”.

Adierazpen horiez gain, Janitz Enparantza txistulariaren laguntzaz, ohorezko aurreskua egin du Sua Enparantza dantzariak. Gainera, urteroko legez, txilar landareak landatu dituzte, eta kantuan bukatu dute omenaldia, Unai eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek herri ekimenarentzat sortutako bertsoarekin.

 

Txillardegi pastorala sortu dute

Jakes Lafitte (Tolosa Okzitania, 1947) ingeniari eta idazleak Txillardegi pastorala argitaratu du, hiru hilabeteko lanaren ostean. Ekitaldian izan da Lafitte, eta azaldu du berak ondutako lana Maiatz literatura aldizkarian argitaratu dutela, 2024eko bigarren alean, hain zuzen ere. Lafittek gertutik ezagutu zuen Txillardegi, izan ere, euskara eskolak eman zizkion Baionako Euskal Museoan. “Klase mamitsuak ziren, etxeko ariketak ematen zizkigun, eta han ziren batzuek euskalgintzan bide luze eta aberatsa egin zuten gero. Klaseak bukatu ondoren, Baionako antzokiko ostatuan biltzen ginen, edarien inguruan, solas mamitsuak eginez”, oroitu du Lafittek.

Pastorala idazteko, Txillardegiren Huntaz eta hartaz liburua izan du oinarri Lafittek, eta Txillardegiren alargun Jone Forcadarekin ere hitz egin du pastorala osatzeko: “Pastoral guztietan ezkontza bat dago, eta Jonerekin hitz egin nuen beraien ezkontza nola ospatu zuten jakiteko”, azaldu du. Pastorala idatzita badago ere, plazaratzea falta da orain, eta Lafitteri Donostian estreinatzea gustatuko litzaioke. Horretarako, ordea, 100 laguneko antzerki talde bat behar da gutxienez, eta aurkituz gero, Donostian bertan estreinatzea berarentzako “plazera” izango litzatekeela nabarmendu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebista gaztelerazko filmak ematen hasi dela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


2025-08-12 | ARGIA
GOMENDIOAK | Hiru disko fresko, gozatzeko

Goizegi Hiltzeko 
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.

Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Sendo eta dotore

Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.

-------------------------

Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]


AEBn euskararen irakaskuntza bultzatzeko akordioa sinatu dute Etxepare Euskal Institutuak eta NABOk

Euskal diasporaren Boiseko Jaialdiaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak eta AEBetako euskal erakunde NABOk euskararen irakaskuntza sustatzeko akordioa sinatu dute. Hori horrela, AEBetako Euskal Etxeek euskara "sustatuko eta trinkotuko" dute, eta Jaurlaritzak... [+]


Eguneraketa berriak daude