"Oraindik korapiloa askatzeko" dagoela gogoratzeko eta Txik ieta Otaegiren fusilatzeen 50. urteurrena kari, Sortuk bi pankarta handi eskegi ditu Cuelgamuroseko monumentuko arku batetik. 1975ean bertan lurperatu zuten Francisco Franco diktadorearen gorpua, 1936ko gerran hildako milaka errepublikarrenarekin batera.
Sortuk ekintza ikusgarria egin du ostegun honetan Madrilgo Cuelgamurosen, frankismoak Erorien Harana gisa izendatu eta milaka langile-esklabo errepublikarrek egindako monumentu erraldoian. Bi pankarta handi eskegi ditu teilatutik behera eraikinaren sarreratik gertu.
Ni pudisteis, ni podéis, ni podréis (Ezin izan zenuten, ezin duzue, eta ezin izango duzue) irakur daiteke horietako batean, eta jarraian hizki handitan "Gora Euskal Herria Askatuta!" aldarria. Beste pankartan, berriz, bi guardia zibil ageri dira pertsona bat fusilatzen, 1936 eta 1975 urteak goian dituztela.
Irailaren 27an beteko dira 50 urte erregimen frankistak Txiki eta Otaegi eta FRAPeko hiru kide fusilatu zituela eta hori gogoratzeko egindako irudi ugarietako bat aukeratu du Sortuk Cuelgamurosen zabaltzeko.
Tokia ez da kasualitatea, Francok eraikitzea agindu eta erregimenaren erreferentziazko toki bihurtu zen Erorien Harana; gaur egun ere elkarte faxisten bilgune bilakatu ohi da sarritan. Bertan lurperatu zituzten 1936ko kolpe militar faxistaren ondotik hildako milaka errepublikarren gorpuak, haien senideen baimenik gabe. Franco bera 1975ean toki horretan ehortzi zuten, Txiki eta Otaegi hil eta bi hilabete eskasera. 2019an atera zituzten diktadorearen gorpuzkinak.
Sortuk sare sozialetan zabaldu duenez, "Frankismotik lotutako korapiloa askatzeke dago oraindik, eta horretarako unea da orain". Bere esanetan, frankismoaren "sinbolo" den toki horretara "Euskal Herriaren izaera nazionala eta autodeterminazio eskubidea errespetatzeko" aldarrika eraman nahi izan dute.
Nafarroako Gobernuan ondare historikoaz arduratzen den erakundea da Vianako Printzea, eta Iruñeko Udala haren zain zegoen birgaitze prozesuarekin aurrera jarraitzeko. Datozen asteetan, beraz, obrarako lehiaketa irekiko da.
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Pedro Sánchezek adierazi zuen martxoan desinformazioa “mehatxu nagusia” zela demokraziarentzat. Baina, nola egiten dio horri aurre Espainiako Gobernuak? Dirudienez, gardentasunarekin eta argitasunarekin baino, ez-ikusiarena egiten.
Aldundiak aurtengo Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio abenduan Lourdes Iriondo Mujikari (Donostia, 1937-Urnieta, 2005) bere heriotzaren 20. urteurrenean. Aintzatespen horrekin, euskaren biziberritzean eta euskal kulturaren suspertzean Iriondok egindako “lan mamitsu eta... [+]
Ia ehun Ministro Kontseilutan genozidioaren kolaboratzaile zuzenen ondoan eserita egon ondoren, IU haserre-plantak egiten ari da eta mahaia uzteko mehatxua egin du.
Iratzar eta Olaso Dorrea fundazioek antolatu duten erakusketa ibiltaria ezin izango da Zarauzko areto publikoetan ikusi. Udalak argudiatu du errelato "partziala" eta "ideologizatua" eskaintzen duela. EH Bilduren lokalean paratuko dute azkenean.
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Duela mende erdi frankismo gotorrenak bere aurkako ahotsak isilarazi nahi izan zituen ETAko eta FRAPeko bost militante hiltzen. 1975a zen, eta irailak 27 zituen. Baina alderantzizkoa lortu zuen, eta zenbaitek nahi luketenaren kontrara, askatasunaren aldeko borrokalari gisa... [+]
Total Refusal izena du bere buruari “gerrilla mediatiko” deitzen dion talde austriarrak: bideo-joko ezagunen irudiak lapurtzen ditu, eta akats minimoak egiten ditu irudien diseinuan, legearen aurrean eskuak ez harrapatzeko. Zinea egiten dute irudiekin. Filmin... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Nafarroako Gobernuak azken urteotako esleipen publikoen gaineko txostenak eskatu dizkio ustelkeriaren kontrako bulegoari Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordeak aginduta. Belateko txostenean, esleipena erabakitzerako orduan arau haustea ikusi du bulegoak.
Ertzaingai izandako baten helegitearen ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia hautaketa prozesuko balizko anomaliak ari da ikertzen. El Correo egunkariak hitz egin du berarekin, eta hark dioenez, hautaketa prozesua “kutsatuta” dago eta berdintasun,... [+]
Auzitegi Gorenak 27 urte eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio Jair Bolsonarori, Latinoamerikako ultraeskuindarren erreferenteari, Lularen aurka hauteskundeak galdu ostean, 2022an estatu-kolpe saiakera baten buru izateagatik.
Militante eta borrokagune ugari salatu ditu 2022az geroztik, onura administratiboen truke.