Txetxu Barrios euskal preso politikoaren etxeratze prozesua azkartzeko dinamika berria jarri dute martxan Atarrabian

  • Euskal preso politiko honek 24 urte daramatza espetxean, eta ezarritako zigorraren hiru laurdenak beteak izan arren, baimenetarako eskubidea ukatu diote, eta hirugarren gradura pasatzea ere oztopatzen dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Ondorioz, ezin du baldintzapeko askatasuna eskuratu. Bere gurasoen adina kontutan hartuz, Zaballako espetxera eramatea eskatu du presoak, baina hori ere ukatu diote.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2022ko martxoaren 30ean - 09:05
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Urruntze politikaren amaieraren atarian gaudela sinetsita, salbuespen legedia atzean utzi eta legedi arruntera saltoa egiteko unea dela uste dute Sare Herritarrak martxan jarri duen dinamikarekin bat egin duten Atarrabiako herritarrek. "Aldaketa honek, ordea, kontrako jarrerak ere hauspotu ditu, eta badira oraindik ere etxerako bidean oztopo izaten ari diren gertaerak", salatu dute. Horren adibidea da Txetxu Barriosen egoera. "Txetxuk 24 urte daramatza espetxean, eta egun Zuerako espetxean aurkitzen da. Zigorraren hiru laurdenak beteak ditu, gurasoak adinekoak ditu eta Zueratik Zaballara espetxe aldaketa eskatu du. Zuerako Tratamendu Batzarrak lekualdaketa onartu arren, Espainiako Auzitegi Nazionalak atzera bota du. Euskal Herrira leku aldaketa ez ezik, Txetxuri baimenetarako eskubidea ere ukatu zaio, nahiz eta horretarako baldintzak betetzen dituen; bigarren graduan egotea eta hiru laurdenak beteak izatea. Era berean, hirugarren gradura progresiorako baldintzak ere betetzen ditu, baina ez diote horretarako aukerarik eskaini", salatu dute.

"Txetxuk Euskal Herrian egon beharko luke, baimenekin eta hirugarren gradura igarotzeko aukerarekin, hala jasoa baitago espetxe legedian", azpimarratu dute kaleratutako idatzian. "Espainiako Audientzia Nazionaletik ezarri dioten ukazioa, beste behin ere, salbuespenean eta mendekuan oinarritua dago", uste dute. Egoera hau salatu, eta Txetxu Barriosek "etxerako prozesua garatu dezan", Atarrabiako Sarek “etxerako bidean oztoporik ez!” lelopean dinamika berri bat martxan jarriko du, herritar orori ez ezik, herriko eragile sozial, politiko, sindikal, zein kulturalei honekin bat egin dezaten deia luzatuz.

"Denbora luzean blokeatua egon den egoera latz hau aldatzeko aukera zabaldu da. Kontrako jarrera eta oztopoen aurrean, herri honek aurrera egiteko eta elkarrekin bizitzeko nahia duela erakutsi behar dugu. Guztion ardura da salbuespenezko egoera hau atzean utzi eta etxeratze prozesua ahalbidetzea. Izan gaitezen aktibo elkarbizitzarako, bakerako eta etxerako bidean", gehitu dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Jesus Maria Gomez Ezkerro preso iruindarra aske geratu da zigor osoa beteta

Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da. 


“Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea”

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Ongietorrien auziko akordioak “borrokaren zilegitasuna” ezbaian jartzen duela salatu dute zenbait presok eta preso ohik

"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian. 


Txetxu Barrios Atarrabiako presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.


2025-06-12 | Gedar
2022tik hona, gutxienez 68 preso izan dituzte uhalekin loturik EAEko espetxeetan

Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]


Iruñeko espetxeko presoek tratu txarrak, birgizarteratzeko baliabide falta eta generoaren araberako desorekak sufritzen dituztela dio Salhaketak

Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.


2025-06-05 | ARGIA
Sorzabalen absoluzioari helegitea jarri dio fiskalak, eta bere kontrako epaiketa errepikatzea eskatu du

Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


Ekainak 7an Amnistia Egunera batzeko deia luzatu du Askek

Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte. 


Sarek ‘Puzzlea osatu arte’ ekimena antolatu du, asteburuan 29 herri zeharkatuko dituena

Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Eguneraketa berriak daude