Peru Abarrategi Sarrionandia da aurtengo txapelduna, Manex Agirrerekin buruz burukoa kantatu ondoren. Peruri Serapio Lópezek jantzi dio txapela. 450 lagun elkartu dira Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.
Larunbat arratsaldean, Gasteizen jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako finala. Eszenatokian, Arabako bertsolaritzaren bidea irudikatzen duen harri-pila eta se finalistak:
Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio)
Oihane Perea Perez de Mendiola (Zalduondo)
Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio)
Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuko)
Paula Amilburu Izargarai (Aramaio)
Arantxa Sobrino aurkezle eta Aintzane Irazusta gai-emaileren eskutik sei bertsolariek ariketa puntuagarriak bukatuta, Manex Agirre eta Peru Abarrategi pasatu ziren buruz-burukora. Azken ariketak bien artean jokatu ondoren, Abarrategi nagusitu zen eta beraz 2022ko Arabako txapelduna da.
Finaleko epaimahaia bost epaileekin osatuta egon zen: Fernando Sopelana, Aitor Jiménez, Ekaitz Elorriaga, Manex Garaio eta Mikel Fernández de Arroiabe. Idazkari lanetan Endika Jimenez aritu zen. Horrela puntuatu zituzten 6 bertsolariak:
Peru Abarrategi Sarrionandia 608 puntu
Manex Agirre Arriolabengoa, 602,5 puntu
Oihane Perea Perez de Mendiola 413,5 puntu
Iñaki Viñaspre Simon, 410,5 puntu
Xabi Igoa Eriz, 402 puntu
Paula Amilburu Izargarai: 384 puntu
Serapio Lópezek jantzi dio txapela txapeldunari. Arabako bertsolaritzan ibilbidea duena 1982tik, Arabako lehen bertso eskolen sortzaileetako bat. Ordutik egundaino bertsolari, irakasle eta antolatzaile moduan aritua. 2017ko finalean kantatu zuen azken aldiz Arabako Bertsolari Txapelketan. Bere ibilbidea eskertu nahi izan dio Arabako Bertsozale Elkarteak.
2022ko Arabako Bertsolari Txapelketako sari banatzaileak Araban euskara eta kultura bultzatzen duten eta bertsolaritzaren inguruan nolabaiteko elkarlana egiten duten eragileak izan ziren, beraien lana eskertzeko asmoz: Arabako ALEA komunikazio taldea, Legutioko Gazte Asanblada, Ttiki Ttaka Arabako Errioxako Euskaldunon Elkartea, Aiaraldea Ekintzen Faktoria, Zalduondoko Kultur Elkartea eta Mendialdeko AEK.
Oroigarria, Olatz Perea Perez de Mendiolak egindako artelana izan zen.
Eskerrak luzatu nahi dizkiegu, txapelketan parte hartu duten bertsolari, gai-jartzaile eta epaileei, hala nola, txapelketa osoan zehar laguntzaile izan ditugun bertsozaleei, bertso-eskolei, txapelketa hartu duten udalei, babesle, laguntzaile zein hedabideei…
Bertsolari bakoitzak ariketa ezberdinetan lortutako puntuazioak eta argazkiak hemen ikusgai daude.
Txapeldunaren bukaerako agurra:
Eskakizun txikitxo bat
aterako dut plazara
nahiz Aramaioxo ta Oion
ez den berdin beharbada
probintzi txiki honek du
bere-berea euskara
batzuek ahaztu arren
gu ere euskaldun gara
beraz konplexu guztiak
doazela pikutara
ama berdinak erditu
baditu zazpi alaba
merezi duen moduan
zaindu ezazue Araba
24 bertsolarirekin ekingo dio bideari Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Auritzen izango da, urriaren 4an; eta, lehen aldiz, Nafarroa Arenan izango da finala, azaroaren 29an. Saio guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko, Bertso Sarrerak atarian.
Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentazio bilketan sakontzeko aurrerapausoak eman ditu: Bertsozale Elkarteko egitasmoen bilketa prozesuak berrikusi dira eta tokian tokiko eragileekin harremanetan jarrita, eremu horretako jarduna aztertu eta hobekuntzak bideratu... [+]
Ekainaren 12an, 64 urte zituela hil zen Tomasita Quiala Kubako izar handia. Azkeneko aldiz, 2018an etorri zen Tomasita Quiala repentista Euskal Herrira, Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazioaren nazioarteko topaketa batzuen bidez. Dena hartzen zuen gogoan eta denari... [+]
“Urrats kuantitatibo eta kualitatiboa” eman du antolakuntzak, finala lekuz aldatuko du, inoizko finalik “handiena” egiteko. Zortzi saiok osatuko dute txapelketa. Sarrerak udazkenean jarriko dituzte salgai.
Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.
Bertsozalea zen, eta hamarkada luzeetan aritu da bertsoaren plazako zereginetan: epaile eta gai-jartzaile lanetan, saio antolaketetan eta Bertsularien Lagunak elkartearen betebeharretan ere bai. Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1967an, eta ohorezko 2014an.
Señora Sariketaren V. edizioa izan da 2025ekoa, benetan berezia: aurtengo bertsolari parte-hartzaileak plazak utziak zituzten andre eta genero disidenteak izan dira. Binaka egin dute plazara itzulera, saioetarako giro goxo eta xamurra lagun.
Hamahiru urtean lehen aldiz, finalaren kokagunea aldatu du txapelketak, arrazoi koiunturalak medio: Bilbao Arenatik Casillara. Azken bi txapelketetako txapeldunak, Nerea Ibarzabalek, ez du parte hartuko aurtengo edizioan.
Iruñean eginen da lehen saioa, maiatzaren 23an, eta Jauntsaratsen bigarrena, maiatzaren 30ean. 12 bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara.
Hamabi bertsoko sorta dotorea jarri du pilotariak, galtzeari eta irabazteari buruz. Inspirazioa 2024an Larrun aldizkarirako egindako mahai-inguruak piztu zion, Jokin Altunarekin gai horri buruz aritu baitzen gogoetan. Bertso sorta musikatuta entzun daiteke Bertso Ikasgela... [+]
Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]
Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]