Eneko Goiak Donostiako alkate izateari utziko dio: “Nire zikloa amaitu da”

  • Donostiako alkateak ostegunean egin duen agerraldian azaldu du urriaren 16an egongo den politika orokorreko udal plenoa izango dela azkena alkate moduan, dimisioa emango baitu. Kargua uzteko "momentu egokia" dela esan du eta aspaldi hartutako erabakia dela. Ez du argitu zeinek hartuko dion erreleboa: "Hori nire alderdiari [EAJ] dagokio".

EiTB

2025eko urriaren 02an - 10:59
Azken eguneraketa: 12:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eneko Goia ez da alkate izango urriaren 16tik aurrera. Politika orokorreko udal plenoa igarotzean dimisioa emango duela azaldu du ostegun honetan, Donostiako udaletxean prentsaren aurrean egindako agerraldian.

"Aspalditik" hartutako erabakia dela esan du eta bere alderdi EAJrekin partekatutakoa. "Uste dut ona dela hasiera eta amaiera duten zikloak izatea, eta nire zikloa amaitu da", esan du. Azaldu duenez, horretaz jabetu zen kazetari batek galdetu zionean alkate "eternoa" izateko asmoa ote zuen: "Orduan jarri nion nire buruari hamar urteko muga alkate gisa".

Erabakia arrazoi pertsonalengatik edo politikoengatik hartu ote duen galdetuta, esan du "gauzak ikusteko" bere moduagatik hartu duela. Bosgarren legegintzaldi bat ez zuela egingo argi zuen Goiak: "Arriskua egon daiteke hiria pertsonarekin konfunditzeko, burua hotz eduki behar da".

Hemendik aurrera Donostiako alkate zein izango den ez du argitu Goiak: "Hori ez dagokit niri, erabakia nire alderdiak hartuko du", esan du". Nolanahi ere, talde "oso ona" uzten duela nabarmendu nahi izan du. EiTB-ek zabaldu duenez, gaur egun alkateorde eta Kultura, Kirol eta Turismo zinegotzia den Jon Insausti izan daiteke ordezkoa. 

Bere agintaldian egindakoen eta egitekoen artean, Topoa eta AHTren geltokia izan ditu aipagai, besteak beste. Topoari dagokionez onartu du obrak "oso deserosoak" izan direla, baina hala ere defendatu egin du proiektua, hiria "atzean ez geratzeko".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
2025-10-03 | ARGIA
Jon Insaustik ordezkatuko du Eneko Goia Donostiako alkatetzan

Gipuzko Buru Batzarrak (GBB) ostiral goizean eman du izendapenaren berri. Orain arte Kultura, Euskara eta Turismo zinegotzia izan da Donostiako Udalean eta urriaren 16tik aurrera –Goiaren dimisioa gauzatuko den eguna– alkate izango da.


2025-10-03 | ARGIA
Euskal udalekuen aurka eskuinak abiatutako lintxamendua salatu du mugimendu transfeministak

Mugimendu transfeministaren ustez, Bernedoko udalekuen inguruko gezurrak hedatu dituzte eskuin muturrak eta sektore erreakzionarioek. “Lintxamendu kanpaina” eta “eraso antolatua” olatu erreakzionario orokorrago baten markoan kokatu dituzte. Sexu-genero... [+]


Bidaia bat 50 urte atzera, aurrera egiteko
MULTIMEDIA - dokumentala

50 urte bete dira Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenetik. Urteurrenaren harira, BERRIAk lan hau ekoiztu.

«Txikiren anaia bat kalean ikusi nuen behin, Zarautzen [Gipuzkoa], eta pentsatu nuen: '50 urte igaro dira fusilamenduaz geroztik. Zer pentsatuko du berak? Nola... [+]


2025-10-03 | Sustatu
Zerk hartu duen euskal eremua Twitterren (spoiler: ultraeskuina da)

Lander Arretxea komunikatzaile eta iritzigileak hausnarketa egin du Twitterren (orain X deritzo) Bernedoko gertaeren inguruko eztabaiden ondorenean, Twitterreko Euskal Herriko eztabaiden giro politiko zerk hartu duen. Xenofobiak eta transfobiak, irain ultraeskuindarrek, labur... [+]


2025-10-01 | Karmelo Landa
Asimilazio estrategiak

Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.

Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]


Protestak piztu dira Marokon
"Ez dugu Munduko Koparik nahi; osasuna eta hezkuntza hobea nahi ditugu"

Deialdiak eta asanbladak sare sozialen bidez eginda, protesta jendetsuak ari dira izaten Marokon, hala nola Rabat hiriburuan eta Casablanca eta Tanger hirietan. "Egiturazko erreformak" eskatzen dizkiote gobernuari.


Chivitek Senatuan esan du Cerdanen espetxeratzeak ez duela "loturarik" Belateko tuneleko lanekin

Belateko tunelen adjudikazioan ez zela irregulartasunik egon esan du Nafarroako lehendakari Maria Chivitek. Espainiako Senatuan egin du agerraldia, Koldo auzia ikertzeko batzordean.


2025-09-29 | Jon Torner Zabala
Txiki eta Otaegi kriminalizatzea egungo faxismoari “alfonbra gorria jartzea da”, Sorturen hitzetan

Frankistek Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urte bete direnean, ekitaldi jendetsua egin du Sortuk Iruñeko Anaitasuna pabiloian. “Bakarren batzuk haien memoria kriminalitzatzen eta jazartzen jarraitzen dute”, esan du alderdiko idazkari nagusi Arkaitz... [+]


Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Irailaren 21eko goizaldean, herritar bat labankadaz hil zuten Bilboko Solokoetxen. Hurrengo egunetan luze jorratu zuen gertaera El Correo egunkariak. “Matxetez” egindako borroka baten ondorio izan zen heriotza aurrenik; labankada bakar baten ondorio gero. Bi talderen... [+]


2025-09-26 | Gedar
Mañuetako oroigarri frankista seinalatu dute hainbat gaztek

"Frankismoaren adierazpen zehatzen" eta "faxismoaren berrindartzearen kontra mobilizatzera eta antolatzera" deitu dute.


Javier Buces
"Frankismoa zuritzen duen errebisionismo historikoaren aurrean, beharrezkoa da historia osoa kontatzea"

Frankismoaren azken exekuzioak hartu ditu hizpide Javier Buces historialariak, Askatasun Haizea (Txalaparta) liburuan. Estatuak eragindako biktimak, "bigarren mailako biktima" izaten jarraitzen dutela uste du Bucesek.


GALek Monbar hotelean hildakoek aitortza zabala jaso dute Baionan

1985eko irailaren 25ean Inaxio Asteasuinzarra hernaniarra, Sabin Etxaide zestoarra, Agustin Irazustabarrena astigarragarra eta Jose Mari Etxaniz urretxuarra hil zituen GALek Baionan. 40 urte geroago omenaldia egin diete Monbar Hotelaren aurrean, hil zituzten lekuan.


2025-09-25 | ARGIA
Txiki eta Otaegiren fusilatzeen urteurrenean Guardia Zibilak Bilbon erakustaldi militarra egingo du

Guardia Zibilak "jardunaldi irekiak" antolatu ditu irailaren 27an Bilboko Ramon de la Sota moilan, Karola garabi ezagunaren ondoan, eta armak eta ibilgailuak erakutsiko dituzte, besteak beste. Naiz-ek argitaratu duenez, erakustaldia egiteko Bilboko Udalaren baimena dauka... [+]


Bost urteko kartzela zigorra Sarkozy Frantziako presidente ohiari

Gaizkile elkarte baten parte izateagatik jarri diote kartzela zigorra; haatik, bestalde leporatzen zitzaionarentzat errugabetu du Pariseko Auzitegi Korrekzionalak. Frantziako presidentetzarako 2007ko kanpaina finantzatzeko Muammar Gaddafi Libiako diktadore zenarengandik... [+]


Eguneraketa berriak daude