Argazkia: 'Laughing men drink from a public drinking fountain', Simpleinsomnia, CC BY 2.0

2023ko abenduaren 18an - 07:26
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

James C. Scott politologoa eta antropologoa da eta, besteak beste, espezialista erresistentzia-era subalternoetan. Egunotan, bere liburu bat irakurtzen ari naiz, Los dominados y el arte de la resistencia (“Menderatuak eta erresistentziaren artea”, Txalaparta, 2003). Diskurtso publikoaren eta diskurtso ezkutuaren arteko ezberdintasunari buruz egiten du hitz. Diskurtso publikoa hegemoniatik egiten den hori dela diosku, eta diskurtso ezkutua, berriz, talde subalternoek beraien artean erabiltzen duten hori. Bata leku publikoetan egiten da, agerian dago, mundu guztiak ezagutzen du, hala goikoek nola behekoek; bestea, ordea, goikoek, agintean daudenek, ez dute ezagutzen.

Adibidez, gizarte esklabista batean, kalean eta jabearen aurrean esaten dena diskurtso publikoa da. Esklaboen etxoletan, aldiz, lasaitasunez hitz egin daiteke eta, jabearen aurrean inoiz esaten ez dena, han esaten da. Sumindura eta haserreak askatzeko lekuak dira. Irudika ezina da esklabo batek bere jabeari zera esatea, "neure eskuekin hilko zintuzket". Horrelako egiazaletasunak, publikoki adierazia izanez gero, ekarriko lituzkeen ondorioen gordintasuna jasangaitza da. Noski, batzuetan osasun-kordoia apurtzen da, eta hitz ezkutuak agerian azaltzen dira. Baina, gehienetan, talde zapalduek, publikoan ari direnean, hitzak oso ondo neurtzen dituzte, euste-ariketa zailak burutuz. J.C. Scottek dioen bezala: "Historiako zapaldu gehienentzat, (...) bizirauteko trikimailua, ?ezin baita esan beti hutsezina izan denik? behazuna irenstea izan da, eta amorruaren eta indarkeria fisikoaren bulkada erreprimitzea”. Lege ezkutu horren arabera moldeatu ditugu gure diskurtsoak.

Europako herri gutxituok ere baditugu gure txistetxoak. Baina grazia egin diezazuten gure kodeak jakin behar dituzu

Beste adibide bat, ez hain bortitza, ez hain muturrekoa. Ate berriak jarri genituen etxean. Lantaldea hegoamerikarra zen; ketxuak, hain zuzen. Nirekin hitz egiteko manerak oso neurtuak ziren. Komeni zitzaien informazioa emateko teknika araztua zuten. Beraien autonomia eta lanaren kontrola mantentzeko egiten zuten, seguru asko. Diskurtso ezkutuaren zantzuak nabaritu nituen langilearen hizkeran; baina, berak bakarrik ez, beste zapalkuntza ardatz batean, nik ere emakumea izateagatik nire hitzak moldeatzen ditut. Nire posizioa mantentzeko eta nire hitzak kontuan hartuak izateko teknika ez oso kontzienteak erabiltzen ditut. Horregatik, ia konturatu gabe, ziurtasunik ez banu bezala hitz egitea gustatzen zait. Eta makulu-hitzak erabiltzen ditut, maiz: “ezta?, horrelako zerbait, omen, beharbada, agian, diotenez...”. Nire ideiak saltzeko nire teknika, bestearen onespena bilatzea da. Horri buruz Scottek dio emakumeek maizago erabiltzen dutela euren adierazpenetan hizkuntzalariek etiketa-galdera deitzen dutena: "ez al da horrela?"; edo bestela ahots tonuaren modulazioa, hau da, "hau horrela dela uste dut" ahoskatzea, baina "’hau ez al da horrela?’ galdetuko balute intonatzea, onespena eskatuz ariko balira bezala".

Diskurtso ezkutuaren beste adar bati Scottek "mozorroaren politika" deitzen dio: ipuinak, txisteak, abestiak, eufemismoak, eta abar, kultura herrikoietatik sortutakoak dira, eta oso erabilgarriak dira, besteak beste, egileen identitatea babesten dutelako. Gainera, nik gehituko nuke erredentoreak direla, askatzaileak. Europako herri gutxituok ere baditugu gure txistetxoak. Baina grazia egin diezazuten gure kodeak jakin behar dituzu, eta, batez ere, elebiduna izan behar duzula abisatu behar dizut:

"Badakizue nola esaten zaion hiru hizkuntza hitz egiten duenari?”; “’Hirueledun’ esaten zaio, edo bestela ‘eleaniztun’: “Eta bi hizkuntza hitz egiten duenari?”; “Elebidun”; “Eta bakarra hitz egiten duenari?”, “Frantses". (Txantxak ondo funtzionatzen du ‘espainiar’ jartzen baduzu ere)

Bada beste bat, katalanez ohikoa, baina duela gutxi euskaraz ere entzun dudana: "Bazen behin gizon bat iturri batetik edateko prest. Pasa da herritar bat aldamenetik eta esan dio: “Ez edan iturri honetatik, ur kaltegarria da eta”. Eta besteak: “¡Háblame en crisitano!” (hitz egidazu kristau hizkuntzan!). Orduan, herritarrak: Nada, nada, que beba despacito, que es agua muy buena" (Ezer ez, ezer ez, gutxika edateko, ur oso ona da eta).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Estaturik gabeko nazioak
Mizgin Ronak
“Turkierak hautsi zuen nire pertsona”

Egungo kurduerazko idazle esanguratsuenetakoa da Mizgin Ronak. Zortzi liburu ditu idatzita, bost eleberri eta hiru olerki liburu. 16 urte zituenean ihesera jo zuen, eta urte eta erdiren ondoren haren jaioterrian atxilotu zuten, Diyarbakirren. 1992an, 18 urte besterik ez zituela,... [+]


Ey, ey... Turismo kolonialaren bonba lehertu duela bad Bunnyk

Reggaetonarekin eta antzekoekin, musika estilo bat ez ezik, Puerto Ricok beste ideia bat zabaldu du mundu osora: turistifikazioaren eta iragan kolonialaren artean dagoen lotura estua. Milioika jarraitzaile dituen Bad Bunny artista da mezu horren bozgorailu. Azken diskoan Jorell... [+]


2025-06-25 | Rafael Poch | CTXT
Mendebaldea bere mundu-gerra eskalatzen ari da

Gaza izan zen iragarpena, Ukraina tanteoa, Iran eskalada, baina Errusia eta Txina dira traka eta azken helburua. Europar Batasunak "Israelek bere burua defendatzeko duen eskubidea" baieztatzen jarraitzen du, eta bere lehen potentziaren buruak aitortzen du "Israel lan... [+]


Israeli boikota musika jaialdietan ere

El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren... [+]


Israelek beste 33 palestinar hil ditu Gazan, eta Mahmud Khali ikaslea aske utzi dute AEBetan

Israelek 33 palestinar hil ditu Gazan igandetik astelehenera bitartean, horietatik sei janari bila zihoazela. Israelgo armadak jakinarazi du Gazan bahituta zituzten hiru israeldarren gorpuak berreskuratu dituela. Bestetik, Mahmud Khali AEBetako Columbia Unibertsitateko ikaslea... [+]


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


2025-06-19 | Axier Lopez
Banco Santanderrek armagintzan eta genozidioan duen parte-hartzea salatzeko ekintza egin dute Azpeitian

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.


Dagoeneko 400 gazatar hil dituzte Israelgo soldaduek, laguntza humanitarioa jasotzera bidean

3.000 zauritu ere utzi dituzte Israelgo armadaren erasoek. Maiatzaren bukaeran berrekin zioten laguntza humanitarioari, GHF fundazio estatubatuarraren eskutik; eta ordutik, bertaratutakoei tiro egin diete soldadu israeldarrek.


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


Israelen okupazioaren konplizeak
Apartheid isilaren geltokiak

Mundu guztia Gazari begira ari da orain. Baina Palestina ez da lur hori bakarrik. Bada beste lurralde bat, izen bera duena, ostutako lurren atzean, moztutako gorputz adarra nola begiratzen diona galdutako lurrari: Zisjordania, eta, egoera are bereziagoan, Jerusalem. Lurralde... [+]


2025-06-18 | Mati Iturralde
Gizatasunaren amaiera

Duela urtebete, toki honetan bertan, existitzen ez zen herri bati buruz idatzi nuen, eta existitzen ez den herri horrek Palestinako genozidioa geldiarazten lagunduko zuela amestu nuen. Argi dago ez dugula lortu. Urtebete geroago, oraindik ere, haurren hilketa masiboak eta herri... [+]


Gazara Martxako Euskal Herriko ordezkaritzaren komunikatua Egiptotik
Okupazioa dagoen bitartean, erresistentzia egongo da

Euskal Herriko ordezkaritza gara Gazara Martxan. Egiptora etorri gara mezu argi batekin: genozidioa salatzeko, blokeoarekin amaitzeko eta Israel estatu genozidarekin harreman guztiak eteteko exijitzeko.

Gure elkartasun ekintzaren aurrean, aginte sionistaren eta... [+]


Egiptok Gazarako martxaren aurkako errepresioa gogortu du, ekimena amaitutzat eman badute ere

Antolakuntzak salatu du Poliziak jarraitzen duela martxako partaideak atxilotzen eta tratu txarrak ematen. Kezka berezia agertu du Saif Abukeshek martxako presidentekidearen egoeragatik: astelehen arratsaldean atxilotu zuten, tratu txar “larriak” eman... [+]


Eguneraketa berriak daude