Tuvisako txoferraren jarrera defendatu du Urtaranek

  • Bidaiari batek bota zituen mehatxu arrazistak "onartezinak" direla esan du Gasteizko alkateak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urtarrilaren 11n - 10:37
Argazkia: @ArabakoALEA
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak Tuvisako 7. lineako txoferraren jarrera defendatu du gaur. "Araudiaren arabera jokatu zuen –esan du–; agian ez zuen asmatu modurik egokienean azaltzen, baina hori ez da arau-hauste bat; eta ez du ekarriko zigorrik". Gertatutakoak, alkatearen irudikoz, ez du auzitan jartzen Tuvisako langileen profesionaltasuna. "Arauak betetzeko daude" gogoratu du Urtaranek.

"Onartezina" iruditu zaio, berriz, alkateari autobus horretan emakumearen eta bere alabaren kontra mehatxuak bota zituen gizonaren jarrera –"militarra naiz eta eta hogei urte daramatzat zu bezalako jendea hiltzen", esan zien–. Jarrera horren atzean  "gorroto delitua" egon daitekeela adierazi du Urtaranek. Alta, alkateak argitu du Udalak ez duela bidaiari horren kontrako inolako ekinbiderik zabalduko.

Sare sozialetan zabaldutako bideo batean salatu dute emakume beltz baten eta bere alabaren kontra Tuvisako 7. lineako autobusean, asteazkenean arratsaldean, jazotako eraso arrazista. Salaketaren harira, Tuvisak iragarri zuen gertatutakoa ikertuko zuela, eta Gasteizko alkateak azalpenak eman ditu gaur bertan, prentsaurreko batean.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2025-09-29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Eguneraketa berriak daude