Turkiak PKKren kanpamentuak bonbardatuz erantzun dio Ankarako erasoari

  • Asteazkenean bonba-auto bat leherrarazi zuten militarren autobus batzuen aurka Turkiako hiriburuan. 28 hildako eta 60 zauritu baino gehiago eragin ditu erasoak.


2016ko otsailaren 18an - 12:54
Tropa turkiarrak etengabe eraso egiten ari dira Siriako ipar ekialdean dauden milizia kurduen aurka.

Recep Tayyp Erdogan presidentearen erantzuna argia izan da: "Ez gara lotsatuko gure burua defendatzeko eskubidea erabiltzeaz, edozein unetan eta edozein tokitan". Ustez PKKrenak diren kanpamenduak bonbardatu ditu armadak Iraken menpeko Kurdistanen, ostegun goizaldean.

Turkiako lehen ministroak, Ahmet Davutogluk, YPG eta PKK miliziei egotzi die Ankarako erasoa. Davutogluk adierazi du autoritateek lortu dutela erasoaren egileak identifikatzea: lehen ministroaren arabera, YPGko kide bat da erantzule zuzena, baina PKK-k ere parte hartu du.

PKK-ko goi karguetako batek, Cemil Bayik, adierazi du ez dakiela ezer erasoari buruz, baina azaldu du "Turkia Kurdistanen egiten ari den sarraskiaren erantzuna izan daitekeela”. HDP koalizioak eta Kurdistango beste eragileek salatu dute azken asteotan armadak gogortu egin duela errepresioa. Adierazgarria da Cizre barrutian gertatutakoa; Firat agentziak jaso duenez, hamaika gorpu aurkitu dituzte asteazkenean, eta guztira 242 pertsona hil dituzte barruti horretan azken bi hilabeteotan. 

YPGk ofizialki ukatu du atentatuarekin zerikusirik eduki izana, Firat agentzia kurduak zabaldu duenez. YPGko arduradunetako batek, Salé Muslimek, ukatu egin du beraiek Turkiara “bala bakar bat” ere bota izana, eta baieztatu du Turkiako Gobernuak bere “erasoaldia areagotu” nahi duela Siriaren menpeko Kurdistanen. Siriako mugan dauden tropa turkiarrak etengabe erasotzen ari dira Siriako ipar ekialdean dauden milizia kurduak.

Eraso ugari Turkian ere

Asteazken goizean bigarren atentatu bat izan zen Turkian, Amed eta Bingol probintziak banatzen dituen autobidean. Lehergailu bat zartarazi zuten konboi militar baten aurka, eta zazpi soldadu hil ziren, Firat agentzia kurduaren arabera. Era berean, asteazken iluntzean leherketa handi bat izan zen Ankara erdialdean; bost pertsona hil ziren, eta hamar zauritu. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kurdistan
2024-03-20 | Aitor Aspuru Saez
Ibrahim Bilmez
"Öcalanen aurkako sistema garatu du Turkiak Imraliko espetxean eta beste preso politikoen aurka baliatu du"

Ibrahim Bilmez abokatua da eta Abdullah Öcalan buruzagi kurdua da bere bezeroa. Bere isolamendua salatu du Euskal Herrian otsailean, Turkiako errepresio eta inpunitate mekanismoak azalduta.


2024-02-15 | El Salto-Hordago
Ocalan, 25 urte preso eta erabat isolaturik, Espainia eta Europar Batasunaren oniritziarekin

1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]


2024-01-29 | Aitor Aspuru Saez
Lara Vilanova
"Estatu Islamikoko emakumeekin zubiak eraiki genituen elkarrizketarako, baina zintzoak izan behar ginen eta gezurretan ez erori"

Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.


Urtzi Urrutikoetxea
"Ohorezko krimenen ondorioz eraildako emakumeen hilkutxak emakumeek eurek eramateak sekulako eragina izan du Kurdistanen"

Urtzi Urrutikoetxea nazioarteko kazetariarekin mintzatu gara Radio Kobanen, iaz idatzitako Kurdistan-Argi bat ekialde hurbilean liburuari buruz. Testuak azken urteetako gertakizunei erreparatzen die, eta atzerago ere begiratzen du herri kurduaren egoera politikoa eta... [+]


Eguneraketa berriak daude