Turista geroz eta gehiago EAEn, Eustat-en arabera

  • 2023an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hotel-establezimenduetako sarrerek (turista kopuruak) %10,4 eta gaualdiek %12 egin dute gora, iazko datuekin alderatuta. Orotara 3.687.240 pertsonak igaro zuten gutxienez gau bat EAEko ostatuetako batean; 7.214.545 gau igaro zituzten orotara, Eustat-ek emandako datuen arabera.


2024ko urtarrilaren 24an - 06:30
Azken eguneraketa: 13:18

Turista kopurua Bizkaian igo da gehien (%11,2); hango hoteletan 1.688.130 turista izan dira (EAEko guztizkoaren %45). Araban %11,2 igo dira sarrerak (503.596 turista, % 13,7); eta Gipuzkoan %8,8 (1.495.514 turista, % 40,6).

Igoera hiru hiriburuetan sumatu da bereziki. Esaterako, turista kopurua %14,8 hazi da Gasteizen (orotara 385.087), %11,3 Donostian (960.282) eta %10,9 Bilbon (1.151.352).

Bestalde, hotelen okupazio tasa %57,8koa izan da batez beste (2022an baino baino ia %4 handiagoa). Eta eguneko batez besteko tarifa 108 eurokoa izan da 2023an, 2022koa baino 9,52 euro garestiagoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismoa
Hauteskunde kanpainan isildutako makroproiektuei buruzko eztabaidak

Igande honetan egingo dira hauteskundeak Katalunian, maiatzaren 12an. Procésaren ondorenak eta Carles Puigdemonten balizko itzulerak estali ditu zenbait mintzagai. Baina abian dira bi proiektu erraldoi eta esanguratsu, biak ala biak turismoari estuki lotuak: Hard Rock... [+]


25 lagunetara murriztuko dute turista taldeetako gehieneko pertsona kopurua Donostian

Donostia Turismoak apirilaren 10etik aurrera jarriko du neurria indarrean, eta derrigorrez bete beharko da, bestela isunekin zigortuko dutelako gidari turistikoa.


Lau donostiarretatik hiruk uste dute turismoak kalte “handia” egiten diela

Turismoari buruzko pertzepzioaz galdetu die EHUk donostiarrei, eta ondorioztatu du herritarren erdiak baino gehiagok “frustrazioa” sentitzen duela. Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dute ikerketa.


2024-03-01 | Uriola.eus
Hotel bihurtuko da Bilboko Olabarri Jauregia

Bericato enpresak erosi du duela 70 urte baino gehiagoz Bilboko Portuko Agintaritzaren egoitza izan den eraikina.


Eguneraketa berriak daude