Zortzi pertsona hil eta dozena bat zauritu ziren asteartean New Yorken izaniko atentatuan. Donald Trump AEBtako presidenteak erasotzailearentzat heriotza zigorra eskatu du.
New Yorken 2001eko irailaren 11tik orain arteko erasorik bortitzena izan zen asteartekoa. Sayfullo Saipov da ustezko erasotzailea eta FBIaren arabera Estatu Islamikoaren aldeko ekintzailea da.
Asteazkenean eraman zuten epailearen Aurrera Saipov, FBIk jarritako kereilari erantzuteko. Zalaparta ordea Donald Trump AEBtako presidentearen adierazpenek sortu dute. Twitterreko mezu baten bidez heriotza zigorra eskatu baitzuen Saipoventzat. AEBtan heriotza zigorraren auzia estatu bakoitzak erabakitzen du.
NYC terrorist was happy as he asked to hang ISIS flag in his hospital room. He killed 8 people, badly injured 12. SHOULD GET DEATH PENALTY!
— Donald J. Trump (@realDonaldTrump) 2 de noviembre de 2017
2016. urtean 1.032 pertsona hil zituzten heriotza zigorra aplikatuta munduko 23 estatutan. Aurreneko aldiz 2006. urtetik, AEBak exekuzio gehien egiten dituzten bost estatuetatik kanpo geratu dira. Iaz 20 pertsona hil zituzten AEBtan heriotza zigorra aplikatua Amnisita Internacional erakundeak osatu duen informearen arabera.