Senatuak errugabe jo du Trump

  • AEBetako presidente ohia Kapitolioko erasoaren antolatzailea izan zenik ez du onartu AEBetako Senatuak haren aurkako impeachment-ean. Trump zigortzeko 67 aldeko bozka ziren beharrezkoak baina 57 senatarik soilik eman dute, tartean Alderdi Errepublikarreko zazpik.


2021eko otsailaren 15an - 15:10

Larunbatean itxi zen Donald Trump AEBetako presidente ohiaren aurka abiatutako bigarren impeachment-a, eta aurrekoan bezala oraingoan ere errugabe jo du Senatuak. Onartua izateko senatarien bi herenek eman behar dute aldeko bozka, 67k. Zenbaki horretara heltzeko hamazazpi senatari errepublikarrek egin behar zuten Trumpen aurka. Ikusmina zegoen horrela gertatuko ote zen, baina azkenean zazpi izan dira soilik beren alderdiko buruaren aurka agertu direnak. 57 senatarik bozkatu dute impeachment-a onartzearen alde, eta 43k kontra.

Epaiketan, akusazioak defendatu du Kapitolioko erasoa bospasei hilabete lehenago hasi zela prestatzen, eta prestaketa horren buru izan zela Trump. Defentsak, aldiz, adierazpen askatasunaren barnean kokatu du presidente ohiaren jarduera.

Azken orduko testigantza

Epaiketako azken saioan ezusteko testigantza bat eskatu dute senatari demokrata guztiek eta bost errepublikanok: Jaime Herrera Beutler kongresukide errepublikarrarena. Herrera Beutlerrek adierazi du AEBetako Kongresuko errepublikanoan buru Kevin McCarthyk eta Trumpek telefono elkarrizketa bat izan zutela eraso bitartean. Lekukotasun horren arabera, Trumpek baztertu egin zuen erasotzaileei atzera egin zezaten eskatzea. “Badirudi hauteskundeengatik zu baino haserreago daudela”, esan omen zion Trumpek MvCarthyri. Herrera Beutlerrek adierazi du McCarthyk berak eman ziola Trumpekin izandako elkarrizketa horren berri. Edonola dela, testigantza hori ere ez da nahikoa izan Trump errugabe jotzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donald Trump
Trump atxilotu dute, hauteskundeetako emaitzak faltsutzea eta talde kriminala osatzea egotzita

New Yerseytik Georgiako Fulton espetxera hegazkin pribatuan iritsi, fitxa poliziala egin eta 200.000 dolarreko fiantza ordainduta 20 minuturen bueltan kanpoan zen berriro. Ikusmira handia sortu du fitxa polizialak.


Hauteskunde emaitzak faltsutzeagatik inputatu dute Trump

Ez da lehen aldia Donald Trump AEBetako presidente ohia epaitzen dutena. Oraingoan, ordea, lau kargu leporatuta inputatu dute. Horien artean, 2020ko hauteskundeen emaitzak faltsutzea eta 2021eko Kapitolioko erasoa sustatzea. Gaur pasako da epailearen aurretik.


Beste behin epaitu dute Trump, oraingoan dokumentu konfidentzialak gordetzea egotzita

Etxe Zuria utzi ostean gobernuko dokumentu konfidentzialak gordetzea egotzi diote AEBetako lehendakari ohiari. Lehen aldia da bertako lehendakari ohi bat federalki epaitzen dutena.


Donald Trump inputatu dute etxean zituen agiri sekretuen auzia medio

AEBetako lehendakariak Mar-A-Lago-ko Floridako bere etxean hainbat agiri sekretu ofizial gorde zituen bere agintaldian eta hori dela eta zazpi delitu egozten dizkiote.


Eguneraketa berriak daude