Donald Trump bihurtu da kargu kriminalei aurre egingo dien AEBetako lehen presidente ohi

  • Pornografian aritzen den Stormy Daniels aktoreari 120.000 euro ordaintzeagatik auzipetu du Donald Trump New Yorkeko epaimahai batek. Ustez, emakumearekin harremanak izan zituela ez zabaltzearen truke egin zuen ordainketa. Salaketaren xehetasunak ez dira argitaratu, baina Trump asteartean atxilotu dezaketela zabaldu dute.

2020an egindako manifestazio batean zabaldutako pankarta. Argazkia: The Washington Post.

2023ko martxoaren 31n - 11:44
Azken eguneraketa: 12:55

New Yorkeko epaimahai batek Donald Trump akusatu du Stormy Daniels pornografia aktoreari 120.000 euro inguru ordaintzeagatik, The Guardianek informatu duenez. Lehen aldiz AEBtako presidente ohi bat auzipetua izan da kargu kriminalekin. 

2016ko presidentetzarako hauteskunde kanpainarekin lotuta dago akusazioa. Trumpek ez du onartu bestelako harremanik izan zuela Danielsekin, baina bai orduan Trumpen abokatua zen Michael Cohenen bitartez ordainketa egin zuela. Ustez, aktorearekin harremanak izan zituela ez zabaltzearen truke.

Estatuburu ohiaren aurkako salaketaren xehetasunak oraindik ez dira argitaratu, baina Manhattan barrutiko fiskalak, Alvin Bragg-ek, komunikatua zabaldu du zitazioa baieztatzeko. Izan ere, Trump New Yorken aurkeztu beharko da formalki atxilotzeko eta epailearen aurren lehen aldiz agertzeko. Zehaztu gabe dago, baina asteartean izatea zabaldu dute, apirilaren 4an.

Trumpen aliatu errepublikano nagusiek ostegunean salatu dute Estatu Batuetako presidente ohiaren aurkako akusazio penala, 2024rako Etxe Zurirako kandidatura berria desitxuratu nahi dutela argudiatu dute. Kevin McCarthyk eta beste zenbait buruzagi errepublikanok Bragg fiskalaren aurka jo dute.

Trumpek adierazpenak egin ditu albistea jakin bezain laster. "Historiako hauteskunde interferentziarik handiena" dela adierazi du eta "jazarpen politikoa" salatu. Bestalde, Stephanie Cliffordek, aktore bezela Stormy Daniels ezizena darabilena, esker ona adierazi du Trumpek ustez eragindako eroskeriagatik azken hilabeteetan jasotako "laguntza eta maitasuna" dela eta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donald Trump
Trump atxilotu dute, hauteskundeetako emaitzak faltsutzea eta talde kriminala osatzea egotzita

New Yerseytik Georgiako Fulton espetxera hegazkin pribatuan iritsi, fitxa poliziala egin eta 200.000 dolarreko fiantza ordainduta 20 minuturen bueltan kanpoan zen berriro. Ikusmira handia sortu du fitxa polizialak.


Hauteskunde emaitzak faltsutzeagatik inputatu dute Trump

Ez da lehen aldia Donald Trump AEBetako presidente ohia epaitzen dutena. Oraingoan, ordea, lau kargu leporatuta inputatu dute. Horien artean, 2020ko hauteskundeen emaitzak faltsutzea eta 2021eko Kapitolioko erasoa sustatzea. Gaur pasako da epailearen aurretik.


Beste behin epaitu dute Trump, oraingoan dokumentu konfidentzialak gordetzea egotzita

Etxe Zuria utzi ostean gobernuko dokumentu konfidentzialak gordetzea egotzi diote AEBetako lehendakari ohiari. Lehen aldia da bertako lehendakari ohi bat federalki epaitzen dutena.


Donald Trump inputatu dute etxean zituen agiri sekretuen auzia medio

AEBetako lehendakariak Mar-A-Lago-ko Floridako bere etxean hainbat agiri sekretu ofizial gorde zituen bere agintaldian eta hori dela eta zazpi delitu egozten dizkiote.


Eguneraketa berriak daude