Donald Trumpen gobernuko Segurtasun Nazionaleko aholkulari ohi John Boltonek onartu du munduko beste herrialde batzuetan estatu kolpeak antolatzen lagundu dutela. Hala, AEBek beste nazio batzuetako herritarren bizitzetan etengabe egindako esku-sartzea salatzen dutenei arrazoia eman die Boltonek.
“Estatu kolpeak planifikatzen lagundu duen norbait izanik, ez hemen, baizik eta beste leku batzuetan, badakit lan asko egin behar dela”, adierazi du Donald Trumpen gobernuko aholkulari ohi John Boltonek CNN telebista kateko elkarrizketa batean. Boltonek Segurtasun Nazionaleko aholkulari gisa jardun zuen 2018 eta 2019 artean, harik eta Trumpek kargutik kendu arte, ustez Venezuelarekiko politikaren inguruan desadostasunak tarteko. Bolton ezaguna da sionismoaren aldeko bere jarrerengatik, baina bereziki Saddam Hussein boteretik kentzeko Irakeko 2003ko gerraren sortzaileetako bat izan zelako, suntsipen handiko armen gezurra haizatu zuenetako bat izan baitzen. Bolton, George W. Bushen agintaldian NBEn enbaxadore ere izan zen 2005etik 2006ra.
Trump kaltetu eta mediatikoki protagonismoa lortzeko helburu argiarekin, Boltonek elkarrizketa eskaini dio CNNko kazetari ezagunetako bati. Boltonek uko egin dio, estatu kolpeez galdetuta, kasu edo leku zehatzen berri emateari, baina 2019ko Venezuelako krisi politikoa aipatu du, oraindik Segurtasun Nazionaleko aholkulari zela gertatutakoa. Urte horietan AEBetako gobernua izan zen Juan Guaidóren figuraren sortzaile eta sustatzaile nagusia. AEBek emandako nazioarteko babesari esker, Guaidók bere burua aldarrikatu zuen Venezuelako presidente gisa, hautestontzietatik igaro gabe. Herritarrek aukeratutako Venezuelako gobernuaren aurkako kolpe horrek porrot egin zuela onartu du Boltonek elkarrizketan.
Boltonen adierazpenek zalaparta handia eta erreakzio ugari eragin dituzte. Evo Morales Boliviako presidente ohiak adierazi du AEBak "demokraziaren eta bizitzaren etsairik okerrena" direla. Twitterreko bere kontuan honakoa nabarmendu du: "AEBetako ultraeskuinaren ezaugarri den zinismoarekin, herrialde subiranoetan estatu-kolpeak planifikatzen lagundu izana onartu du John Boltonek".
Kapitolioaren aurkako erasoa
2021eko urtarrilaren 6an AEBetako Kapitolioari egindako erasoaz hitz egitea izan da elkarrizketaren arrazoi nagusia. Izan ere, azken asteotan jakitera eman dute Trump eskuin muturreko taldeekin harremanetan jarri zela erasoaren aurreko egunetan. Boltonek iradoki du Donald Trump presidente ohiak ez zuela behar besteko gaitasunik kontu handiz planifikatutako estatu kolpe bat gauzatzeko. Gaineratu duenez, kapitolioaren kontrako erasoa "ez zen gure demokraziaren aurkako erasoa izan. Donald Trump da, Donald Trump zaintzen. Azkenean, berak bandaloak askatu zituen Kapitolioan, ez dago zalantzarik. Baina ez Konstituzioa boteretik kentzeko, berarentzat denbora erosteko baizik".
Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]
Etxe Zuriko maizterrak larunbatean iragarri zuen EB Europako Batasunaren esportazioei %30eko muga zergak ezarriko dizkiela abuztuaren 1etik aurrera, biak merkataritza akordio batera ez iritsiz gero. Horren aurrean, AEBei muga zergak igotzeko prest dagoela adierazi du EBk... [+]
AEBek Francesca Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore berezia zigortu dute genozidioari buruzko txostena argitaratu eta egun gutxira. Albanesek sare sozialetan azaldu duenez, “boteregabeen alde hitz egiten dutenak boteretsuek zigortzea ez da indar... [+]
Ondasunak blokeatu eta trantsakzio ekonomikoak egitea debekatu dio Washingtonek Frances Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore bereziari. Nazioarteko Zigor Auzitegian "Israel eta AEBetako herritarrak ikertzeko ekimenetan zuzenean kolaboratzea" leporatu... [+]
Errealitatea da dirua ez dela nahikoa ontziolak nahieran sortu eta itsasontziak nahi ahala egiteko. Kokapenak, azpiegiturak, laneskua, lehengaiak, talentua, eskarmentua… gauza asko behar dira, diruaz gain. Ontziolak erauztea oso “erraza” izan zen AEBentzat;... [+]
Hamasek jakinarazi du Palestinako erresistentziako beste taldeekin hitz egin duela AEBek, Egiptok eta Qatarrek proposaturiko meniaz, eta "pozik" hartu dutela. 60 eguneko su-etenaz gain, akordioak barne hartuko luke Hamasek Gazan dituen hamar bahitu israeldar askatzea,... [+]
BRICS+ taldeak hamazazpigarren gailurra egin berri du Rio de Janeiron, eta herrialde parte hartzaileek oharra argitaratu dute Trumpen muga zergak eta Iranen aurka eginiko erasoak gaitzetsiz. Erantzun gisa, AEBetako presidenteak mehatxu egin die "Amerikaren aurkako... [+]
Hagan ekainaren 25ean NATOk egindako goi-bileran, gastu militarra herrialde bakoitzaren BPGaren %5 izateko konpromisoa hartu dute Aliantza Atlantikoko Itunaren Erakundeko kide diren estatuek. Horretarako hamar urteko epea izango dute, 2035 arte. Erabaki horrekin, 2014an... [+]
Duela astebete Hagan egindako NATOren goi bilera historia handian gogoratu beharko da –batez ere egitasmoa egikaritzen bada– “BPGaren ehuneko 5aren bilkura” izan delako.
Hamar urteko epea dute NATOko estatu-kideek helburu hori lortzeko. Espainiak ere sinatu du akordioa, baina, aldi berean, Mark Rutte aliantza atlantikoko idazkari nagusiaren gutun bat eskuratu du Pedro Sánchezek, ustez "malgutasuna" emango liokeena. Donald Trumpek... [+]
Asteazkenean bozkatuko dute NATOra bideratutako diru kopurua, eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak kuoten igoeran lortutako salbuespenak haserrea piztu du AEBetako eta Europako zenbait herrialdetako gobernuetan.
Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.
Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]
Irango hiru gune nuklearrei eraso diete AEBek pasa den asteburuan. Donald Trump eta aiatolaren arteko pultsuan eta Netanyahuren rolean zentratu dira hedabideak albistea ematerakoan, ez ordea bertoko zein diasporako herritarren larritasunean: Teheranetik ihes egiteko bultzakada,... [+]
AEBetako Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten batek dio gune nuklearrei eginiko erasoek ez dutela Irango gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Etxe Zuriko bozeramaile Karoline Leavitt-ek leporatu... [+]