AEB

Trump vs. Biden: Estatu zalantzatietan dago garaipenaren giltza

  • Asteartean egingo dituzte Amerikako Estatu Batuetako hauteskunde presidentzialak. Ipar ekialde industrializatuko langileriaren botoak berriz ere erabakigarriak izan daitezke. Michigan, Pennsylvania edo Floridan egon liteke garaipenaren giltza.

Alderdi Demokratako Joe Biden eta Alderdi Errepublikarreko Donald Trump leihatuko dira presidente kargurako.

2020ko urriaren 30ean - 12:54
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azaroaren 3an jakingo dugu Donald Trumpek Etxe Zurian jarraituko duen edo ez. AEBtako hautesleek presidentea hautatzeko ardura duten 538 ordezkari aukeratu beharko dituzte. Estatu bakoitzean ordezkari kopuru jakin bat aukeratu ohi da. Demokrata zein errepublikanoek gutxienez 270 ordezkari batu beharko dituzte Joe Biden edo Donald Trump presidente izendatzeko.

Sistema elektoralak estatu bakoitzean garaile ateratzen den hautagaiari ematen dizkio estatu horretako ordezkari guztiak (Maine eta Nebraskan izan ezik). Boto kopuruan baino ordezkari kopuruan dago gakoa. Biztanleriaren araberako ordezkari kopurua aukeratzen da estatu bakoitzean. Irabazteko beraz historikoki demokratak (ipar-ekialdea eta mendebaldeko kosta) edo errepublikanoak (barnealdea eta hegoaldea) diren estatuetan irabazteaz gain, tradizio argirik ez duten swing states edo estatu zalantzati deituriko batzuetan gailendu beharra dago 270 ordezkariren langa gainditzeko.

Non irabaziko luke bakoitzak?

Zein dira 2020ko hauteskunde presidentzialetako estatu zalantzatiak?

Michigan eta Wisconsin (26 ordezkari):

Herrialdearen gerriko industrialaren adibide 2008tik ezarri den krisialdi kronikoa eta NAFTA (Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Ituna) bezalako itun komertzialek eragindako deslokalizazioek nabarmen pobreturiko lurraldeak dira. Steve Banonen estrategia komunikatiboa eta Frantziako Marine La Penek erabilitako diskurtso nazional-protekzionista lagun, langileriaren sektore asko erakarri ostean 2016an Trumpek hauteskundeak irabazi zituen bi estatu hauetan.

2016tik hona herrialdea bizitzen ari zen indartze ekonomikoaren arduradun, Trump indartsu ageri zein inkestetan. Testuinguru horretan burutu zuen Reaganen garaitik ezagutzen ez den zerga erreformarik handiena. Baina COVID-19aren etorrerak eta poliziak George Floyd eta Jacob Blake erail ostean guztia aldatu da.

Floyd eta Blake-en hilketen aurrean Trumpek erakutsitako jarrerak beronen kontrako protestak sortzea ekarri du. Istiluak tarteko Black Lives Matter aldarriaren pean milioika izan dira kalera atera diren herritarrak. Abuztuaren amaieran istiluak gogortu egin ziren Wisconsinen, ultraeskuindar batek Jacob Blake-en aldeko manifestazio batean bi aktibista tiroz hil ostean. Gertakari hauek polarizatu egin dute gizartea eta taula elektorala.

Gertakari hauen aurrean Trump ez da 2016an bezain eroso ikusten. Michigango herri milizia ultraeskuindarrekiko agerturiko abegikortasunak hautsak harrotu ditu azken asteetan. Oldarraldi guzti honen uzta Joe Bidenek bildu dezake eta oraingoz 6 puntu aurretik da lider demokrata.

Florida, Arizona eta Ipar Karolinaz gain, Ipar ekialdeko estaturen bat beharko luke Trumpek
Florida (27 ordezkari):

Urteetan errepublikanoen harribitxia. New York, Kalifornia eta Texasekin batera, hauteskundeetan pisu gehien duen estatua da Florida 27 ordezkarirekin. Immigrazio kubatarraren sinbolo Kubak AEBekin duen harremana da kanpainan bi hautagaiek kudeatu behar izaten duten gai nagusietako bat. Historikoki jatorri kubatarra duten herritarrek Kubako gobernuaren aurkako neurriak ezartzeko errepublikanoen hautagaitzak babestu izan dituzte, maiz garaipenaren giltza izan dutelarik. Joera hau aldatzen ari da ordea Miamiko Litle Habanan, 2008 eta 2012ko hauteskundeetan Obamak jasotako boto kopurua horren adibide.

COVID-19aren agerpena oso kolpe gogorra izan da zerbitzuen sektorea nagusi den ekonomian. Krisi ekonomikoari estatuak bizi duen osasun krisia gehitu behar. Aste honetan CNN katean Cris King 2018an Floridako gobernadoreordetzara aurkeztu zen hautagai demokrata ohiak salatu duenez milaka herritar artatu gabe geratu dira COVID-19aren aurrean gobernu errepublikanoak osasun zerbitzuak indartzeari uko egin ostean.

Bidenek errepublikanoen kudeaketa kaxkarraren aurkako bozka aktibatzen dihardu Obamaren laguntzarekin. Kontrara, esan behar da Floridan oso ohikoa dela jardunean dagoen presidenteari bozka ematea, Trumpek alde du bere bizitokia  Palm Beach-en (Floridako luxuzko auzune bat) ezarri izana. Floridako enpresa-gizon eta zenbait lobby-k bere eskuetan dagoen guztia egingo dute hautagai errepublikanoak irabaz dezan. Floridako iparralde kontserbadorean bere indarra mantentzen badu, berdinketa teknikoa hautsiko duen faktorea  immigrazio latinoamerikarraren bozka izango da. Ez dago batere argi bozka hori Bidenek kapitalizatuko duen.

Pennsylvania (20 ordezkari):

Floridarekin batera estatu zalantzatien artean ordezkari gehien dituen estatua da. Meatzaritza industriak sufritzen duen krisiari aurre egiteko zenbait neurri  proposatu ostean, 2016an Michigan eta Wisconsinen bezala garaile irten zen Trump. Aurten orduan bezala Cambriako gune meatzarian zentratu du lider kontserbadoreak bere kanpaina. Zin egindako mirari ekonomikoaren zantzurik ez da ageri ordea. Ikusteke dago sektoreari lotutako langileen hautua zein izango den.

Beste aldean Filadelfia, Pittsburgh eta Scranton bezalako hiriguneetan indartsu ageri da Biden. Hemen ere azken asteetako arrazismoaren aurkako mobilizazioen ostean ugaritu egin dira Trumpen aurkako ahotsak, batez ere komunitate afroamerikarrean. Nate Silver politologo estatubatuarraren arabera zail izango du Trumpek Bidenek ateratzen dion 6 puntutako aldea gainditzea.

Arizona (10 ordezkari):

Duela aste batzuk inkestek Bidenen garaipen argia iragartzen bazuten ere, azken asteotan bi hautagaien arteko aldea nabarmen murriztu da. Kontserbadorea den estatu honetan jatorri hispanoa duten herritarrak gero eta gehiago dira. Estatu Batuetarako sarbide, Trumpek martxan jarritako etorkinen aurkako politikek eta 2016tik ona sarbidea ixteko harresiaren mamuak etorkin jatorria duten milaka herritar izutu ditu. Beraiekin batera estatuko zenbait elkarte progresistek botoa eskatzeko etxez etxeko kanpaina jarri duten hautagai demokrataren alde. Errepublikanoen kasuan, 2018an hil zen John McCain-ekin Trumpek edukitako gaizki-ulertuek eragina izan dezakete. Zatiketa handia ez bada ere McCainen jarraitzaileetako batzuk etxean gera litezke. Demokratentzat inoiz erraza izan ez den estatu batean irabazteko aukerak ugaritu egin dira, Bidenen esku dago aukera horiek probestea.

Ipar Karolina (15 ordezkari):

Reuters agentziaren arabera berdinketa teknikoan da Ipar Karolinako lehia. Pennsylvanian gertatu ohi den bezala, estatuko hiriguneetan demokratak nagusitu ohi dira. Bertan boto demokrata indartsu aktibatzea lortzen ez bada Trumpek landa zonaldeetan duen hegemoniak hauteskundeak beronek irabaztea ekar lezake 2016an gertuta bezala.

Azken lasterketa:

Trumpek hauteskundeak irabazteko Florida, Arizona eta Ipar Karolina bereganatzeaz gain, 2016an irabazi zuen Ipar ekialdeko estaturen bat (Michigan,  Pennsylvania, Wisconsin, Minesota) mantendu beharko luke. Bidenek Kalifornia eta New York poltsikoan Ipar ekialdeko estaturen bat berreskuratu eta Floridan irabaztearekin nahikoa luke. Aukera gehiago ditu lider demokratak baina 2016an gertatu bezala ipar ekialdeko langileriaren botoa erabakigarria izango da. Bertan isilpeko boto errepublikanoaren fenomenoa indartsua izan daiteke. Oraindik ematen duena baino irekiago dago Etxe Zurirako lasterketa.

Obama vs. Romney (2012)
Trump vs. Clinton (2016)

Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
Antifa mugimendua terroristatzat izendatuko du Trumpek

Truth Social bere sare sozialean eman du berria Erresuma Batuan egin duen bisitaldian, eta adierazi du mugimendua erakunde terrorista izendatuko duela. Legelari askok, ordea, laster azpimarratu dute hori egiteko AEBetako presidenteak izango dituen arazoak.


Bolsonaroren erorketa: zigor historiko baten gakoak

Auzitegi Gorenak 27 urte eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio Jair Bolsonarori, Latinoamerikako ultraeskuindarren erreferenteari, Lularen aurka hauteskundeak galdu ostean, 2022an estatu-kolpe saiakera baten buru izateagatik.


Ihes eginda jarraitzen du Charlie Kirk eskuin muturreko influencerra hil duen pertsonak

Utahko Unibertsitatean, 3.000 entzuleren aitzinean diskurtsoa zabaltzen ari zela gertatu da hilketa asteazkenean. Donald Trumpen hurbileko aurpegi ezaguna zen Kirk.


Desberdintasunen garrantzia nazioarteko politikan

Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Trumpek dio Ukrainako gerra amaitzeko ez dela beharrezkoa su-etena, Kievek lurralde batzuei uko egitea baizik

AEBetako presidentea Zelenskirekin eta Europako haren aliatuekin bildu da astelehenean, Etxe Zurian. Badirudi Trumpek ontzat jo duela Vladimir Putinek ostiralean izandako bileran proposatutakoa: Ukrainako gerra amaitzeko Kiev "lurralde truke posibleez" hitz egiteko gai... [+]


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio "ondorio larriak" izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela "lurralderik oparituko"

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


2025-08-12 | Mikel Aramendi
Zergatik halako muga-zerga AEBek Indiari?

Asteko albiste nagusietako bat izan da, zalantzarik gabe: ehuneko 50eko muga-zerga ezarri die Trump administrazioak Indiatik datozkien esportazioei. Brasilekin parekatuta, zerga estatubatuar astunenak pairatu beharko dituen ekonomia handia izango da, aldaketarik ezean,... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Eguneraketa berriak daude