Trikuharri Gazte Asanbladak Gasteiz Hiribideko Simply supermerkatuari boikot egiteko deia luzatu du

  • Txagorritxuko Simply supermekertuak ere urteko 365 egunetan irekiko ditu ateak, 07:00etatik 01:00ak arte. “Langile klasearen aurkako eraso berri honen aurrean elkartasuna adierazteko eta komertzio hauetan ez erosteko” deia luzatu dute auzoko gazte asanbladako kideek.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko azaroaren 26an - 12:23
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Uda hasi aurretik, protestak ikusi ziren Gasteizko erdialdean: Supercor supermekerkatuak urteko 365 egunetan ateak irekiko dituela jakin zen orduan, 07:00etatik 01:00ak arte. Orain, ikasturte berriarekin, Supermercados Sabeco–Simply-k ere ordutegi berdina izango du eta igande eta jai egunetan ateak irekitzen hasi da. Hau, berriz, Txagorritxu auzoan kokatuta dago, Gasteiz Hiribidean.

Enpresa Komiteak (CGT, ESK, UGT) eta Jai Egunetan Denok Jaia plataformak ordutegi honi aurre egiteko erabakia hartu dute:  Gasteiz Hiribidean kokatuta dagoenean supermekerkatuan igandero greba egiteko deia luzatu dute, abenduaren 31ra arte luzatuko dena.

Enpresa Komitetik eta Jai Egunetan Denok Jaia plataformetatik salatu dutenez, langileek 800 euro kobratzen dituzte hilabetean. “Orain, hori gutxi balitz, igandetan eta jai egunetan ere lan egingo dute, marka handiak gehiago aberasteko. Horren atzean jartzen duten aitzakia, gizarteari zerbitzu hobe bat eskaini nahi dietela da, baina bizi-kalitatearen aurkako eraso bat baino ez da hau”. Gainera, Enpresa Komitearen ustez, jendarteak ez du ordutegi zabal hauen beharrik: “Gasteiztarrek ez dute ordutegi zabal hau eskatu”.

Baina langileetatik eta sindikatuetatik haratago, auzoko eragileak ere mugitzen hasi dira. Horren adierazle da Trikuharri Gazte Asanbladak kaleratutako oharra eta boikot deia.

“Neurriok saltoki hauen langileen lan baldintzen prekarizazioa dakarte, esplotazioa bermatzen dute eta saltoki txikietan zuzeneko kaltea eragiten dute, epe motz zein ertainera hauen itxiera suposatuko duena”, gaitzetsi dute. “Gaur egun langile gehienok sektore ezberdinetan jasaten dugun prekarizazioaren bidea jarraituz, beste atzera pauso baten aurrean aurkitzen gara, honek dakartzan ondorioekin”.

Trikuharri Gazte Asanbladak argi dauka elkartasuna beharrezkoa dela kasu hauetan eta, beraz, auzo eta hiri mailan “esplotazio forma berri honen aurka borrokan dauden guztiei” babes mezua helarazi nahi izan diete.

Egoera honen aurrean, auzoko eta Gasteizko hiritarrei “langile klasearen aurkako eraso berri honen aurrean elkartasuna adierazteko eta komertzio hauetan ez erosteko” deia luzatu dute. “Egoera hau ohiko bihurtu ez dadin, abenduak 2 eta abenduak 23 igandeetan 11:30ean Supercor (Foru kalea, 22) eta 12:30eaan Simply (Gasteiz Hiribidea, 87) saltokietan antolatzen diren elkarretaratzeekin bat egiteko gonbitea luzatzen dizuegu, baita deituko diren beste mobilizazioetan parte hartzeko ere”.

 

 

Albiste hau Hala Bedi-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gasteiz
2025-09-16 | Jon Torner Zabala
Gasteizko lorezainek Olarizun ere agertu dute haserrea, greban ia urte erdi daramatenean

Ohiturari jarraituta, astelehenean Olarizuko zelaietan agurtu dute uda gasteiztarrek. Aurtengoa, ordea, desberdina izan da, egunak argitu duenetik presente izan baitira lorezainen aldarrikapenak, greba hasi zutenetik ia urte erdia bete denean.


“Gasteiz Euskararen Hiria ekimena euskara erdigunean jartzeko eguna da”

Larunbat honetan Gasteiz Euskararen Hiria ekimenak hartuko du Gasteizko Andre Mari Zuriaren plaza. Goizean hasi eta gauera arte, “euskararen aldeko festa handia” izatea nahi dute euskalgintzako eragileek, kirol jarduerak, kultur emankizunak edo arratsaldeko... [+]


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
"Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea"

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


"Intentsitate altuko" bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gasteizko lorezainek lau hilabete bete dituzte greban, Jaurlaritza eta Enviser enpresa aurrean manifestazioa eginda

Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik. 


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Txosnetako "beto politikoaren" aurkako GKSren kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Zabaltzen ari den morofobiaren azken adibidea, Gasteizen

Gasteizko hainbat auzotan ezarri dituzten “Moros fuera de España” kartel eta pegatinak ikertzen ari da Ertzaintza. Irun, Hernani, Barakaldo… Ez dira kasu isolatuak, eta “etorkinen kontura jarraitzaileak irabazi nahi dituen ideologia” ikusten du... [+]


Langile bat hil da Gasteizen, altueratik erori eta gero

Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.


Hasi dira Higa Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen topaketak, Gasteizen

Astelehenetik ostiralera bitarte, 18 eta 35 urte arteko 80 gaztek mundu osoko hizkuntza gutxituen arteko harremanak sendotuko dituzte hitzaldi, mahai inguru eta mintegien gisako jarduerekin. Guztira 68 hizkuntza gutxituk izango dute presentzia topaketan, inoizko kopuru handiena.


Gasteizko lorezainek greban jarraituko dute sindikatuek Jaurlaritzaren proposamenari uko egin eta gero

ELA, LAB eta ESKk Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren proposamena errefusatu dute, nahikoa ez dela arrazoituta. 100 egun baino gehiago daramate lorezainek greban.


Gasteizko lorezainak negoziazioetara bueltatu dira 100 greba egun eta gero, Jaurlaritza erdian

Gasteizko lorezainen eta udalak azpikontratatutako enpresaren arteko negoziazioak uztailaren 7an hasiko dira Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzarekin. 


Eguneraketa berriak daude