Trena estrategikoa da Nafarroarentzat, baina ez Prestazio Handiko Trena

  • Duela gutxi, David Zabalza ANETeko Logistika Ataleko lehendakariordearen artikulua irakurri dugu. Artikulu horretan, gaur egun merkantziak trenbidez garraiatzeak dituen arazo guztien berri eman digu, eta, arazo horiek konpontzeko, Prestazio Handiko Trena, TAP (betiko Abiadura Handiko Trenaren mozorroa) Nafarroan ezartzea proposatu du.


2019ko azaroaren 18an - 10:48
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zabalza jaunak adierazitako arazoak aspalditik ezagunak dira, eta jakina, Prestazio Handiko Trenarekin ere mantenduko dira, beste arazo batzuek izateaz gain. Hala, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren "2017. urteko merkantzien tren bidezko garraio-merkatuari buruzko txostena" izenekoak argi eta garbi azaldu zituen zeintzuk diren trena merkantziak garraiatzeko horren gutxi erabiltzeko arrazoiak.

Arazo nagusia trenbideak fabrika eta industrialdeetan sarbidea ez izatea da. Espainiako Estatuan hori bakarrik gertatzen da 193 tokietan; aldiz Frantzian edo Alemanian 2.000 dira. Esanguratsua da Nafarroan Imarkoaingo Garraio Hiriak intermodalitatea ahalbidetzen duen trenbide-terminalik ez izatea, eta ez dirudi izango duenik. Erabilera horretarako gordeta zegoen lursailean Iruñerriko hondakin planta eraiki nahi dute.

Arazo nagusia trenbideak fabrika eta industrialdeetan sarbidea ez izatea da. Espainiako Estatuan hori bakarrik gertatzen da 193 tokietan; aldiz Frantzian edo Alemanian 2.000 dira

Hala ere, Prestazio Handiko Trenean merkantziak garraiatzen saiatzea Afrikako sabanan ñuen ihesaldi baten erdian elefante bat sartzen saiatzea bezala da, oso zaila. Zaila den bezala, 300 km orduko bidaiari-trenak igarotzen diren bide batean, 100 km orduko merkantzia-trenak sartzea. Azken hauek aukera gutxi izango dute pasatzeko, eta bazterbide asko beharko dituzte bidaiarien tren azkarrak pasatzen uzteko.

Estatu espainiarrean, Bartzelonako portuaren eta Figuereseko Frantziako mugaren arteko trafiko mistoko Abiadura Handiko linearen adibidea dugu. Bertan neurri batean operatzen zuen TP-Ferro enpresa pribatuak, haren jarduera hasi eta gutxira, hartzekodunen konkurtsoan deklaratu behar izan zuen.

Sektoreko hainbat erakundek, hala nola Espainiako Logistika Zentroak edo Enpresa Erakundeen Espainiako Konfederazioak berak, zalantzak erakutsi dituzte. Hitzaldi ugaritan Ramon Garcia Garciak, berrikuntza eta proiektuen zuzendariak, jakinarazi duenez, Abiadura Handia eta merkantziak nekez bateragarriak dira. Hori gertatzen da Abiadura Handiko trenbideak bidaiariek erabil ditzaten diseinatzen direlako, eta horietan merkantziak ere sartuz gero, arestian aipatutakoaz gain, "mantentze kostua izugarria izango litzateke", hitzez hitz Ramon Garciak dioen bezala.

CEOEk ere antzeko zerbait adierazi zuen bere garaian, 2009ko garraio-sektoreari buruzko memorandumean. Haren iritziz, erabilera mistoko mota honetako lineak "ez direla inolaz ere linea fidagarriak eta merkantziak garraiatzeko egokiak". Edo Ekonomia Aplikatuko Ikasketen Fundazioak berak (FEDEA), non Espainiako Bankuak parte hartzen duen, behin baino gehiagotan adierazi du: "Azken urteotako trenbideko kilometro-kopuruaren gorakada Abiadura Handiko trenari lotuta egon da, eta, beraz, gutxi lagundu du merkantzietarako azpiegituren kalitatea hobetzen. Are gehiago, Abiadura Handiko Trenerako inbertsioak tren konbentzionaleko sarea garatzeko eta mantentzeko inbertsioak zurrupatu ditu”.

Sektoreko hainbat erakundek, hala nola Espainiako Logistika Zentroak edo Enpresa Erakundeen Espainiako Konfederazioak berak, zalantzak erakutsi dituzte

Bistan da beharrezkoa dela bidaiarien eta merkantzien garraioa modu bateragarrian eta sostengarrian ahalbidetuko duen azpiegitura bat. Eta hori egin eta egiten jarraitzen duena trenbide konbentzionala da, arrazoizko kostuarekin eta ingurumen-inpaktu txikiagoarekin.

Eta sare konbentzional horrek behar duena da bere modernizazioa, hala nola, bere ardatz-zabalera Europako zabalerara egokitzea, interoperabilitatea ahalbidetzeko, adibidez hirugarren erreiaren teknologia erabiliz. Eta intermodalitatea indartzea ere behar dugu, trena industrialdeetara hurbilduz, eta trenetan eta terminaletan inbertituz.

Baina ez hori bakarrik. Kamioiez gain errepideetatik autoak atera ahal izango dituen tren bat behar dugu, herritarrei zerbitzu ona eskainiz, distantzia luze eta laburretan. Zerbitzu iraunkor bat eman dezala zeharkatzen dituen herrietatik, geltoki eta geraleku gehiagorekin, eskualdeen despopulazioa eragotzi eta lurraldea egituratuko duena.

Gure trenbide-sarea dagoeneko pentsatuta dago bide bikoitza jarri ahal izateko, desjabetzerik gabe, lur emankorrak edo komunalak kendu gabe eta parke naturalak zeharkatu gabe. Beraz, erraz hobetu daiteke, eta merkantziak eta bidaiariak eramatea lortu.

Prestazio Handiko Trenak ez du merkantziarik garraiatuko. Fisikoki bitan zatituko du lurraldea iparraldetik hegoaldera, eta Iruñeak bakarrik izanen du geraleku bat. Abiadura Handiko Trenak esan nahi du egungo azpiegitura bikoiztuko dela prezio desorbitatu batean, daukaguna egokitu beharrean. Milaka nafar gara jada trenaren beharra gero eta argiago ikusten dugunak. Hori bai, ekonomikoki bideragarria, pertsonei eta merkantziei zerbitzu zabala emanen diena eta lurraldea errespetatu eta trinkotzen duena. Azken finean, tren publiko eta sozial bat.

Sustrai Erakuntza Fundazioaren iznean:

 

Martín José Zelaia García

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Tortura argitara atera ezinik oraindik Euskal Herrian

Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]


Teknologia
Whatsappa utzi

Ez naiz buruan ideia hau darabilen bakarra, asko gara munduan Whatsapp eta Telegram mezularitza aplikazioak hartzen ari diren botereaz kontziente bide hori jorratu nahi dugunak.

Familia, lagunak, komunitateak, lana, komunikabideak... Mezularitza aplikazioekin dena dugu... [+]


2025-07-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hondakinak

Hondakinak etorkizuneko material berriak dira. Iragarki marketineroa izan daiteke, baina diseinu eta eraikuntzaren ikerketa munduan sormen bideak irekitzeko aukerak ekarriko ditu, dudarik gabe. Europako hondakinen legedia zorrotz jarriko dela iragartzean, nolabait ulertarazten... [+]


2025-07-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Torre-Pacheco

Twerk klasean gertatu zen, Bilbon. Merkataritza-gune batean dago dantza eskola, eta gortinek ez dituzte kristalak erabat tapatzen. Emakumezko lau ikasleok eta irakasleak luzaketak egiten geundela, gure short labur eta top-ak jantzita, bi mutiko hasi zitzaizkigun kristalaren... [+]


2025-07-16 | Aingeru Epaltza
Garikoitzen itzala

Herria astekariaren ez hain aspaldiko aleak irakurtzea aski da antzemateko Mixel Garikoitzek Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gizarte nagusiki katolikoan utzitako arrastoaren sakonari.

Ibarreko Garakoitxeko semea, bertze ordezkaririk ez du Iparraldeak Erromako... [+]


Nagusikeria

Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]


Espektakuluen tranpa

Semea futbol talde batean jolasten da eta, kurtso amaieran jokatutako hamaika torneoren artean, Athletic Cup-era gonbidatu dute bere ekipoa aurten. Txapelketak laurehun talde eta 5.000 futbolari inguru batu ditu; haur eta nerabe, senideak eta lagunak kontatu gabe. Itzelezko... [+]


Atera daitezela herriko plazara

Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]


2025-07-16 | Karmelo Landa
Zenbait traba eta bide bat

Gauzak ez dira horrela, baina horrelaxe daude, bai. Euskal erreferente politiko ofizialak Espainiara eta Frantziara begira daude Euskal Herrira bainoago. Estebanek eta Otegik etengabe kontseiluak ematen dizkiote Sánchezi gobernagarritasun modu berriaz eta Espainiako... [+]


EIRE euskal unibertsitate-irakasleen elkartearen amaiera

Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.

Euskal Herrian ere... [+]


2025-07-14 | Rober Gutiérrez
25 urteko bidaia

Sortze beretik proiektu batekiko lotura profesionala egon denean eta atxikimendu emozionala hain handia denean, zaila izaten da berari buruz hitz egitea. Bai Euskarari ziurtagiriak 25 urte bete ditu, eta bizi izandako oroitzapenak eta esperientziak metatzen zaizkit oroimenean... [+]


Eguneraketa berriak daude