Herria astekariaren ez hain aspaldiko aleak irakurtzea aski da antzemateko Mixel Garikoitzek Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gizarte nagusiki katolikoan utzitako arrastoaren sakonari.
Ibarreko Garakoitxeko semea, bertze ordezkaririk ez du Iparraldeak Erromako Elizaren sainduen izendegian. Zerrenda mardul bereko Frantzisko Xabierkoarekin edo Inazio Loiolakoarekin ikusteko guti, ordea. Etorki noblerik ez odolean; laborari xumeen etxe batean munduratu zen Mixel, sei haurridetan lehena. Haren ondorea ere ez dago horienaren heinean. Bétharramitak urrun daude jesuitetatik, kopuruz eta ospez. Erlijio kontuetan ere ezin parean egon Pirinioek Euskal Herria bereizten dituzten bi aldeak.
Garikoitzek Bétharram herri gaskoia hautatu zuen, Bearnoren eta Bigorraren arteko mugan, bere Loiola apala paratzeko. Hura hil ondoan, bertze euskaldun batek, Auguste Etxekopar donapaleutarrak, hartuko zuen hark sortu ordenaren gidaritza. Horrek are gehiago sendotuko zuen Iparraldeko jendeak ibartarraren itzalari izan dion atxikimendua.
Ezin harritu Bétharramgo Notre-Dame barnetegiak Iparraldeko aita-amen artean izan duen arrakastaz. Igande arratsalde guztietan neska-mutilez beteriko autobusa abiatzen zen
Jean-Baptiste Etxeberri euskal idazleak Michel Garikoitz sainduaren bizia eta bertuteak argitaratu zituen 1962an. Junes Casenavek, berriz, San Mixel garikoitz pastorala plazaratu zuen 1994an Donaixti-Ibarren, sainduaren sorlekuan. Haren izena du Kanboko (Lapurdi) elizak, Donapaleuko (Nafarroa Beherea) Errecart laborantza ikasketen lizeoari loturiko ikastetxeak eta Domintxineko (Zuberoa) eskolak ere. Maiatz guztietan erromesaldi jendetsua egin izan da haren sortetxera, Ibarren, inguruko eta are urrunagoko herri euskaldun guztietatik.
Ezin harritu, beraz, Bétharramgo Notre-Dame barnetegiak Iparraldeko aita-amen artean izan duen arrakastaz. Igande arratsalde guztietan neska-mutilez beteriko autobusa abiatzen zen Donibane Lohizunetik Bearnoko herriraino, Miarritzen eta Baionan geldialdiak eginda. Ortziralean, kontrako bidaia.
Euskal Herriko ikasle horietarik dira, bertze toki batzuetakoekin batera, Frantziako justizian aurkeztu diren ehun salaketa baino gehiagoren egileak. Eraso fisiko eta sexualak eguneroko ogia, nonbait, Bètharramgo ikastetxean. “Depredatzaileendako supermerkatua”, lekuko batek horrela deskribatu du hango egoera. Auzia ez da bart arratsean piztu; lehen salatuetariko batek, Pierre Silviet-Carricart apez muskildiarrak, 2000n egin zuen bere buruaz bertze. Alabaina, orain ari da zalaparta eragiten Frantziako gizartean eta politikan, François Bayrou lehen ministroa zipriztintzeraino. Iparralde tradizionalaren sukaldeetan, lurrikara bat, ikusirik lokatzean Garikoitzen itzala.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]