Traumatologian ere aurrez “asmatu” zituzten zeinentzako izango diren lanpostuak

  • Elkarrekin-Podemosek notarioaren aurrean aurkeztutako aktak erakusten duenez, azterketa egin orduko erabakita zegoen notarik altuenak nortzuk aterako zituzten eta ospitalean plaza lortu.


2018ko uztailaren 19an - 09:56
Notarioaren aurrean aurkeztutako akta da, izenak tapatuta dauzka.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Aktan idatzita zeuden bost izenak izan dira azterketan notarik altuena atera eta Debagoienako ospitaleko traumatologia zerbitzuan plaza finkoa eskuratu dutenak El Diariok jakitera eman duenez.

Debagoienako traumatologia zerbitzuan guztira zortzi pertsona daude: hiruk plaza mugiezina dute, bi azterketa ebaluatu duten tribunaleko kideak dira eta gainontzeko bostak aktan izendatutakoak.

Iruzur zantzu nabarmenak erakusten dituen bigarren akta da traumatologiakoa, anestesiologia espezialitatean ere aurkitu zituztelako irregulartasunak, antzeko bidea erabiliz.

Eusko Legebiltzarrera joango da Jon Darpon Osasun sailburua ostegun honetan, Osakidetzako lan eskaintza publikoan izandako irregulartasunen azalpen gehiago ematera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruzurra Osakidetzan
Eguneraketa berriak daude