Erramoun familiak biziarazten du Jauberria etxaldea Azkaraten (Nafarroa Beherea). Jean-Michel eta Marie-Pierrek hazten dituzte haragitarako behi-zekorrak eta euskal zerriak. Laster semea elkartuko zaie baserri lanetan. Duela hiru urte ekin zioten haragiaren transformazioari.
Zuen etxaldea aurkezten ahal daukuzue?
Azkarateko Osiarte kartierrean gira. Behi haragitakoak eta euskal xerriak hazten ditugu 43 hektaretan. Arto ensilaja egiten dugu 5,5 hektaretan Ortzaizen ditugun funtsetan. 45-50 behi ama ditugu. Ohotsak tratulantari saltzen ditugu, urrixak zuzenki guhauk transformatuz, behiak gizentarazteko saltzen ditugu Deux Sèvres departamenduan dutan laborari lagun bati. Euskal xerriendako, bi parke ditugu, 33 xerri ohatzen dituela bakotxak. Bestalde, etxe bat alokatzen dugu “gite” bezala. Horren kontra produktoak saltzen dira beti kotsia.
Noiztik eta zendako abiatu zinezten transformazioan?
Ahatxekia saltzen hasi gira 2010ean, bazka gastuak goiti ari baitziren eta errebenioa beheiti. Lehen, lapina hazkuntza baginuen, Arrosako hiltegiari saltzen ginuen. Material guzia arraberritzekoa ginuen eta semeak gustu guti zuen lapinekin. Gainera “hors-sol” produkzionea zen, bazka guzia ekarrarazi behar ginuen. Beraz uztea erabaki dugu eta euskal xerri hazkuntzan hasi gira. Duela bi urte, transformazioan ere abiatu gira, 7 xerri transformatuz. Aurten 10-12 egin nahi ginituzke. Gaineratekoa Oteizari saltzen dugu. Behi haragian, 14 ahatxe transformatu ditugu jaz eta 4 behi. Hauek 6-7 hilabetez gizentarazten ditugu, hasten gira ahatxeak hilabete terdi duelarik eta ama eta ahatxea batean eramaiten ditugu.
Zer abantail eta zer nekezia ekartzen dauzue transformazioak?
Errebenio hobea ekartzen du bai eta gauzak bururaino eramaiteko parada ere. Ainitz da. Eroslea kontent delarik, segitzeko enbeia emaiten du. Klientekin dugun harremana biziki aberatsagarria da. Gure etxaldeari buruz, ez dugu beste aterabiderik, eremurik ez da, dena patar dugu, geroa transformazioan dugu. Semea ixtante instalatuko da, gustua badu, ideki dugun bidean abiadura emendatuko du. Eta bi tresna balios baditugu ondoan, Garaziko hiltegia eta Xuhito gela. Nekezietan : lan gehiago bada bultaka, trakasa gehiago. Transformazioarendako ainitz formazio segitu ditugu, ez ginuen uste hainbeste beharko zela. Balio dute, ikasteko. Gauzak ez dira nola nahika egiten ahal, janaria saltzeko delarik partikulazki.
Saltze bideak nola atxeman dituzue?
Ahatxearendako, telefona hartu eta kostaldeko herri bat osoki deituz abiatu gira. Hastapenean egun osoak horrela pasatu ditugu. Lehenbiziko urtea zen, gero aipamenarekin emendatu zauku klientela. Berriki Baiona Balichoneko AMAPean sartu gira, haragi fresko eta kontserbendako. Kostaldean ditugu klienta gehienak, pixka bat hemen inguruan.
Xuhito haragi mozte gela aipatu duzue. Zer ekartzen dauzue tresna horrek ?
Hogoita hiru laborari gira Xuhiton, ez da errex elgar antolatzeko bainan biziki untsa pasatzen da, elgar laguntzen dugu ainitz. Orain arte, transformazioa beste norbaiti eginarazten ginuen. Ekoizpenaz mintzatzeko ez da beti errex. Hor badakigu zertaz ari giren, errezetak gureak dira, kalitate gehiago bada. Klienteri etxaldea idekitzen diegu, Xuhito nola martxan den erakutsia diegu ere. Guretako tresna horrek balioa badu hurbil girelakotz ere. Tresna beharrezkoa da, ez da posible etxean bakarrik plantatzea haragi transformazioan. Aski fite, lan postu bat sortu nahi ginuke Xuhiton. Mozte eta garbiketa lanetan aritzeko. Hor pasatzen ditugun egunak luzeak baitira.
Zuen etxaldea egoera onean dela erran zinezakete?
Gure ustez, transformazioa garatuz, bada bizitzeko manera. Gazte batek bizia egiten ahal du, serioski ari bada. Urte baten buruan, semea instalatuko da, guri juntatuz. BTSaren egiten ari da, transformazio eta komerzializazioan. Behiak ez ditugu emendatu nahi, zerriak aldiz bai, parke gehiago plantatuz, xerri gutiagorekin bakotxean. Hortarako baliatzen ahal diren funtsak baditugu. Xerri haragi freskoa urte guzian eskaini nahi ginuke. Merkatuak egiten ditugu maiatzetik urrirat Getarin. Xingarrak arrakasta haundia du, jendeak harrapaka eramaiten du. Gure etxaldearen problema haundiena da bazka autonomiarik ez dugula, ez baitugu aski lur erabilik.
Geroari buruz ez duzue arrangura berezirik...
Ez bagina transformazioan abiatu, ez ginuen luzaz iraunen. Ez dakigu PAC berria norat buruz ari den. Araiz hazkuntzaren laguntzearen alde joanen da, bestela katastrofikoa izanen da. Zuzenki saltzearen hautua ez baginu egin, kanporat joan beharko zuen norbaitek lanerat. Gure helburua da egin ahala transformatzea, nahiz ez dugun sekula dena egiten ahalko, kalitateari kasu eman behar baita, publizitate ona fite egiten da bainan txarra ere. Zortzi urtez goitiko behirik ez dugu gizentarazten. Gure ahatxeak 280 kilotan transformatzen ditugu. Hiru hilabetarik goiti, barnean atxikitzen ditugu alde bat, hilarazi artio, bestela sobera musklatzen dira. Idokinizanez, behi eta ahatxeri ez diegu “granulé”-rik emaiten, zaldare nahasketa bakarrik : artoa, garagarra, ogia, liho turtoa, luzerna bihia eta pulpa. Deux Sèvres-etan dugun lagunak nahasketa pentsatu eta kalkulatu zaukun eta koperatibari hala manatu ginakon. Geroztik, bazka hori saltzen du koperatibak.
Azkaraten laborantxak atxikitzen du bere tokia ?
Orotarat 15 bat laborari gira, 9 hemen gainean eta 6 beherean. Gure kartierrean, segidarik gabeko etxaldeak baziren. Orai badute norbait, bainan zonbaitetan segida egin da beste nunbaiteko etxaldeak haundituz. Beste batzutan, gazteak dira, kanpoan ere lan egiten dutenak. Gure etxaldean, xantza badugu semea instalatzen baita. Behiekin eta transformazioan gustua badu. Orai motorra flakatzen hasia zauku eta odol berria behar dugu !
Diziplina askotan ibilia da Amaiur Epher (Izpura, 1994). Aktore lanak egiten ezagutu nuen orain urte batzuk. Diabolo Kiwi edo Frigo taldeekin erritmo dantzagarriak joz ikusi eta entzun du, ziur, batek baino gehiagok. Eta idazlea ere bada. Bigarren liburua argitaratu berri du:... [+]
Salatu dute 69 urteko gizonak hogei urtean egin zituela erasoak. Donostian bi gizon atxilotu dituzte, adingabe bat bortxatzea leporatuta; beste bi gizon ere ikertzen ari dira, talde bortxaketako parte izan daitezkeelakoan. Salaketa jarri duen adingabea Gipuzkoako gizarte... [+]
Azterketa euskaraz egitea debekatzen dietela salatu du Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Pasaden urtean egindako eskakizunei jarraiki, aurten ere azterketak euskaraz egiteko eskatu dute.
Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.
EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.
Euskal hizkuntzalaritza esperimentaleko katedra berria estreinatu dute Baionako fakultatean.
Hirurehun bat pertsona hurbildu ziren jende katea osatzeko Marengo eta Pannecau zubien artean.
Arrazismoaren aurkako nazioarteko eguna kari, larunbat honetan 16 alderdi, kolektibo eta elkartek deia luzatu dute, Baionako Marengo eta Pannecau zubien artean giza kate bat osatzeko. Aniztasuna, elkartasuna eta giza eskubideen errespetua aldarrikatzera deitu dute,... [+]
Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Martxoaren 8an kalera ateratzera deitu ditu herritarrak mugimendu feministak, "desberdinkeriek bere horretan" dirautelako. Zapalkuntza mekanismo berriak agertu direla salatu dute, eta feminismoa "ezkerreko borroken erdigunera" eramateko beharra aldarrikatu.
Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]
Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]
Arrigorriagako Udalak elkarretaratzea egin du igandean udaletxeko plazan, ostiralean txinatar jatorriko merkatari batek bere dendan jasandako erasoa salatzeko eta biktimari babesa adierazteko. Horrez gain, Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea antolatu du... [+]
Teilatura igo, eta hainbat instituziok Euskararen Nazioarteko Eguna “aurpegi zuriketarako aprobetxatu ohi dutela” salatu du bikote aktibistak. Frantziako eta Espainiako Konstituzioak “supremazistatzat eta euskaldunentzat baztertzailetzat” jo dituzte, bi... [+]