Ikerketa batek glifosatoa eta beste hainbat toxiko arriskutsu aurkitu ditu Frantzian saltzen diren pixoihaletan. Hori bereziki kaltegarria da umeentzat, horrelako substantziekiko sentiberagoak direlako.
Guztira hamabi pixoihal marka aztertu ditu ikerketak, eta horietako hamarrek toxiko arriskutsuak dituztela frogatu du. Besteak beste, glisofato herbizida arrastoak aurkitu dituzte pardeletan. Sustantzia horrek hormonak kutsatzen dituela eta kantzerigenoa dela diote hainbat txostenek.
Glisofatoa eta aurkitu dituzten beste substantziak pixoihaletan egotea bereziki arriskutsua da. Izan ere, pardelak etengabeko kontaktuan daude umearen azalarekin, eta horrek erraztasunak ematen dizkio gorputzari toxikoak barneratzeko, are gehiago azala narrituta badago.
Frantziako 60 Millions de Consommateurs aldizkariak egin du ikerketa, eta otsailean argitaratuko du glisofato hondakinak dituzten pixoihal marken zerrenda. Momentuz, adierazi du Baby Dry eta Eco Planete direla kutsatuen daudenak, eta inolako toxikorik ez duten markak Love&Green eta Leclerc direla.
Umeen kasuan, organismo sistema ez dago guztiz eratua, osatzen ari da oraindik. Euren gorputza oso modu azkarrean ari dira hazten eta garatzen. Hori dela eta, kilogramoko, heldu batek baino substantzia toxiko gehiago xurgatzen ditu ume baten azalak. Horrez gain, gaitasun txikiagoa dute kanpoko kutsatzaileak neutralizatu eta deuseztatzeko.
Toxikoek ez dute berehalako kalterik eragiten, baina hainbat urte igaro ostean azaldu daitezke ondorioak, baita hurrengo belaunaldietan ere.
2023an Osakidetzan basektomia ebakuntza egiteko izapideak hasi zituen Ibon Urizar Oleagak. Ebakuntza “azkar” egingo ziotela agindu bazioten ere, bi urtera jaso zuen deia. Zerbitzua “bertan behera” geratu dela eta oraindik basektomia egin nahi izatekotan,... [+]
Udazken sasoia iritsi zaigu eta ohikoak diren irudiak etorri zaizkigu; hostaje gorrixkak, erortzen ari diren hosto bakan malenkoniatsuak, haizeak astindutako orbela.
AEBn egindako ikerketa batean frogatu dute maila sozioekonomikoan diferentzia handiak egoteak arrastoa uzten duela haurren garapen neurologikoan. Hala, desberdintasun ekonomiko nabarmenean bizi diren haurrek osasun mentaleko arazoak izateko joera handiagoa dute, hainbesteko... [+]
Frantzian, ofizialki bermatua da haurdunaldiaren borondatez eteteko eskubidea (HBE) —baita 2024aren hastapeneko konstituzio inskripziotik ere—, baina gertakarietan sarbideak ahula eta desberdina izaten jarraitzen du, lurraldeen arabera, Desberdintasun horien... [+]
Objektu arriskutsuak identifikatzea, komuna egokitzea eta errutina bat adostea dira, besteak beste, Lares Nafarroa elkarteak zaharren ongizatea eta autonomia sustatzeko proposatzen dituen zenbait aholku.
Hilabeteetako aldarrikapena izan da, haur eta gazteentzako psikiatria zerbitzua bertan behera geratu zenetik Donostiara joan behar izan baitute Bidasoaldeko familiek, eta Donostiako zerbitzua gainezka zegoela salatu dute behin baino gehiagotan.
Urteak daramatzate salatzen administrazio publikoak “albo batera begiratu beharrean” tratamendu “integrala” eman beharko lukeela.
Uda sasoian hamalau egunetan baino ez dute medikurik izan herrian, “inoiz baino jende gehiago” biltzen den egunetan, hain zuzen. Osakidetza “gainbeheran” dagoela salatu du udalak, eta herritarrak mobilizatzera deitu ditu.
Jatorra, alaia eta positiboa da Sara Mirones (Bilbo, 1997). Pandemian mastozitosia izeneko gaixotasun arraro bat diagnostikatu zioten. Ordutik, Maratón de Lunares kanpaina abiatu du gaixotasuna ikusarazteko, gizartea kontzientziatzeko eta ikerketarako dirua biltzeko... [+]
Aintzane Mariezcurrena Afan elkarteko psikologoak nabarmendu du “oso garrantzitsua” dela txikitatik alzheimerrari loturako zalantzak argitzea eta gaiaz hitz egitea, haurrek beldurrik izan ez dezaten.
Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]
Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz... [+]
Nafarroako Osasun Departamentuak iragarri du ospitaleko solairu gehienak klimatizatuko dituztela 2026 amaierarako. ARGIAk elkarrizketaturiko bi erizain laguntzaileek nabarmendu dute premiazkoa dela banako gelak, komun irisgarriak eta aire girotua izatea.
Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.