Nagusiki petrolioaren eta gasaren sektorean inbertitzen segitu arren, energia berriztagarrietan bideraturiko inbertsioetan zentratzen du bere komunikazioa Frantziako multinazionalak. Azken bi urte eta erditako agirien aztertzen aritu da Bloom Gobernuz Kanpoko Erakundea, eta hortik osatu du maiatzaren 24an plazaraturiko txostena.
"Dituen azpiegitura klimatizidoak berdetzen dabil Total Energies", Bloom Gobernuz Kanpoko Erakundearen hitzetan. Frantziako multinazionalak azken bi urte eta erdietan plazaraturiko agiriak ikerturik, plazaratu du egiaztapen hori ingurumenaren alde dabilen erakundeak. Maiatzaren 24an egin du publiko ikerketa independentea.
Gasaren eta petrolioaren sektorean inbertitzen segitzen du azkarki Total Energiesek. Hain zuzen, 2021ko urtarrilaz geroztik 30 egitasmo berri ditu munduan barna barreiaturik. Alta, urte horretan emana zuen abisua Nazioarteko Energiaren Agentziak: beroketa heina 1,5 gradutara mugatu nahi bada, energia fosiletan oinarrituriko egitasmo berriekin bukatu behar da.
Besteak beste, Ugandan eta Tanzanian xede duen Tilenga izeneko petrolio estrakziorako azpiegiturak eta baliabidea garraiatzeko Eacop petrolio-hodiak garatzen dabil Total Energies, ingurumena eta herritarren nahiak kontuan hartu gabe.
Adierazpenetatik errealitatera
Enpresaren agiriei fidatuz gero, ingurumenaren zaintza eta energia berriztagarrien garapena du lehentasunen artean multinazionalak. Errealitatea, ordea, bestelakoa da: berriztagarriek Total Energiesek ekoizturiko energiaren %15 bakarrik ordezkatuko dute 2023an. 313 agiriak azterturik, Bloomek dio energia berriztagarriei buruzko egitasmo guzien berri ematen duela multinazionalak, onura handiko proiektu gisa aurkeztuz; eta horrez gain, energia fosilei buruzko agirien %66tan goraipatzen dituela paraleloki garaturiko energia berriztagarridun proiektuak edota karbono isurketa gutitzeko egitasmoak.
Enpresaren 'greenwashing' politikarekin Frantziako Gobernuak duen lotura ere salatzen da txostenean. Hain zuzen, iazko azaroan jakitera eman zuen Emmanuel Macronek 5.000 milioi euroko diru laguntza banatuko zuela Frantziako "sektore kutsakorrenari" –Total Energies barne dago–, Frantziako Estatuen dituzten "guneen deskarbonatzeko".
Duela 34 urte Shell konpainiak klima aldaketaren eraginak aztertu zituen, hilabete honetan Benjamin Franta ikertzaileak zabaldu duen txosten konfidentzial batek azaltzen duen bezala. Klima aldaketaren jatorriaren eta bere eragin ezberdinen jakitun izanik ere, petrolio konpainia... [+]
Bi herrialde horiek Errusiako petrolio inportazioen %90 osatzen dute. Europak nabarmen jaitsi du eskaera, baina gainontzeko herrialdeen eskaerak handituta, Errusiaren esportazio osoa handitu egin da. Prezioen jaitsieraren ondorioz, ordea, Errusiak diru sarrera gutxiago jasotzen... [+]
Petrolio enpresek erregaiarekiko deskontua baliatu zuten prezioak igotzeko, azterketa batek erakutsi duenez. Litroko 20 zentimoko beherapenetik, kontsumitzaileak 14ren onuradun izan ziren eta 4,7 enpresen esku geratu zen. 1,3 diru-kutxa publikoetara joan zen.
Total Energies multinazional frantsesak eta CNOOC China National Offshore Oil Corporation txinatarrak "karbono bonba" ikaragarria dute xede Afrikako Tanzania eta Uganda herrietan: bertako petrolioa ateratzeko 400 putzu eta horiek esportatzeko 1.443 kilometroko oliobide... [+]
Urteak dira Peak Oil edo Petrolioaren gailurrari buruz hitz egiten ari direla adituak. Oraingoan baina, Arabia Saudiko Mohammed bin Salman printzeak hitzaldi publiko batean adierazi du espero baino lehenago iritsiko dela puntu hori, 2027an.