TIRA elikadura eta etxebizitza egituren aldeko jaialdia egingo dute martxoaren 19an Gasteizen

  • Auzoan Bizi eta Herrizoma Elikadura Sareak antolatu dute jaialdia elkarlanean, herri egiturak indartzea helburu. Larunbat honetan izango da Gasteizko Alde Zaharrean: herri bazkaria, jolasak eta Pelax eta Bidelapurrak taldeen kontzertuak izango dira, besteak beste.

Herrizoma Elikadura Sarearen aurkezpena 2021eko maiatzean (Argazkia: Herrizoma)
Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko martxoaren 16an - 09:06
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

TIRA Elikadura eta etxebizitza egituren aldeko jaialdia aurkeztu dute Auzoan Bizi Gasteizko Alde Zaharreko etxebizitza sareak eta Herrizoma Elikadura Sareak, martxoaren 19rako. Elkar ezagutu, auzora ireki eta sostengu ekonomikoa lortzea helburu duen jaialdia izango da, bi kolektiboek elkarlanean antolatua.

Herri bazkariak emango dio jaialdiari hasiera, 14:00etan Gasteizko Alde Zaharreko Auzolana Pilotalekuan. Ondoren, arratsaldean, jolas eta ekimenak egingo dira auzoan zehar. Gauean, 21:00etan, Pelax eta Bidelapurrak taldeen kontzertuak izango dira Gaztetxean, eta DJak amaitzeko. Kontzertuetarako sarrerak Txapelarri tabernan daude salgai, 5 euroan.

Herrizoma eta Auzoan Bizi kolektiboek "elkarlanerako hautua" egin dutela azaldu dute. Izan ere, egungo testuinguruan gure bizi kalitatea kaskartzen ari delako, eta egoera are gehiago larrituko dela aurreikusi daitekeelako, "beharrizanei kolektiboki erantzuteko apustua" egin dute bi kolektiboen artean. Horretarako, egitura autonomo herrikoien aldeko hautua berretsi dute: "Herri egituretan sinisten dugu, elkartasunean oinarrituta funtzionatuko dutenak. Gaur egun, daukagun diru kopuruak arautzen du ze eskubide dauzkazun, izan etxebizitza, elikadura zein bestelako beharrizanak asetzeko. Horren aurrean, egitura hauen bidez gaitasun kolektiboa handituz joango gara behar materialei erantzuteko, eta gutxituz joango da merkatuarekiko daukagun menpekotasuna, pixkanaka baina oinarri sendoekin".

Auzoan Bizi eta Herrizoma Elikadura Sarea, kolektiboki antolatzeko herri egiturak Gasteizko Alde Zaharrean

Duela urtebete inguru sortu ziren Gasteizko Alde Zaharrean Auzoan Bizi Etxebizitza Sarea eta Herrizoma Elikadura Sarea, elikadura zein etxebizitza problematiken aurrean kolektiboki antolatzeko bi egitura berri.

Auzoan Bizi Gasteizko Alde Zaharreko etxebizitza sarea da eta auzokideen etxebizitza problematikei modu kolektiboan erantzutea du helburu: "Etxebizitza problematika sistema kapitalista heteropatriarkalaren oinarrian bizitzaren esparru guztiak merkantilizatzea dago. Gaur egun sufritzen dugun klase ofentsibaren aurrean, pertsona orok eta bereziki langile klaseak, emakume* eta pertsona arrazializatuek etxebizitza duin bat izateko eskubidea bermatzen saiatzen gara". Horretarako autogestioan eta elkar laguntzan oinarritzen dira, asanbladara iristen diren etxebizitza problematikak modu kolektiboan erantzuten, dituzten tresnak erabiliz eta berriak sortzen saiatuz.

Herrizoma Elikadura Sareak, bere aldetik, elikadura beharrak kolektiboki asetzeko pausoak eman ditu azken urtean. Alde batetik, erosketa kolektiboak egiten dituzte: "Denon artean erosten ditugu produktuak, gertuko ekoizleekin harremanetan, ekoizpen ekologikoa edo produktu eskuragarriak lortzeko". Eta bestalde, badituzte ekoizpen propioak ere, "pixkanaka handitzen doazenak", eta modu komunalean banatzen dituzte horiek, jabetza kolektibokoak baitira ekoizten dituzten produktu guztiak. "Oraingoz baratza daukagu Errekaleorreko lurretan, garagardoa ekoizten dugu, sendabelarrekin higiene eta osasun produktuak egiten ditugu, perretxikoak, kontserba  ezberdinak… Maiatzean aurkeztu zen proiektua eta pertsona ugari batu dira ordutik sarera, handituz doa komunitatea", ospatu dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimendua
2025-09-15 | ARGIA
Independentziaren aldeko eta faxismoaren aurkako jarrera berretsi du Ernaik

Ernaik manifestazio jendetsua egin du igandean Donostian, estropaden ostean, "Ekin eta bultza askatasunera" lelopean. Milaka gazte elkartu dira independentziaren alde eta faxismoaren aurka. Txiki eta Otaegi omendu dituzte, beren borrokarekin jarraitzeko konpromisoa... [+]


Onintza Enbeita eta Feli Madariaga, lurrari lotutako bi emakume
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
"Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko"

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


Zinemaldi Alternatiboak zinema sozialaren bidez ehunduko ditu Donostiako auzoak

17. edizio honetan hamar proiekzio antolatu ditu Donostiako Zinemaldi Alternatiboak, beste horrenbeste eragilerekin elkarlanean. Helburua, urterokoa: "Zinemaren bidez hausnarketa kritikoa sustatzea, hainbat gizarte-gai eta -gatazkari buruzko lanak proiektatuta eta... [+]


Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga
"Film sexualki esplizitua izatea loturik dago errealitate bati, Maspalomasi"

Vicentek 76 urte ditu eta azken mende laurdena Kanaria uharteetan darama, Maspalomas herrian, 50 urteko bizialdian ezkutatu duen izatea haizatzen: homosexuala da. Ezbehar baten eraginez, Donostiara itzularaziko dute, eta zahar etxe batean sartuko. Atzera ere, armairuko ateak... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


2025-09-08 | Aimar Lopez
Istilurik gabe baina normaltasunik gabe ospatu dute bertze behin Alarde eguna Hondarribian

Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».


2025-09-08 | Gedar
Igorreko Kiñu Gaztetxearen aurkako epaiketa, irailaren 15ean

09:00etan Durangoko epaitegi aurrean biltzera deitu dute Kiñuko kideek. Duela bost urte hasi zen Gaztetxearen aurkako prozesua.


Jaizkibel konpainiak gutuna eman dio alkateari, desfilean: "Estrategia aldatzeko garaia dela adierazi diogu"

Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.


Enpatia garaia

Ekofeminismoak bizitza nondik eta nola baloratzen duen, ikuspegi konplexuagoa eraikitzeko proposamena dakart. Desazkundearen inguruko ekofeminismoa eta antiespezismoa ezagutzearen ondorio dira datozen lerroak; landa eremuan jaio eta hirigunean bizitzeak dakartzan ikuspegiekin;... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Armairutik plazara
MULTIMEDIA - dokumentala

Euskal Herriko LGTBI komunitateko hamar pertsonak armairutik nola atera ziren kontatzen dute, baita euren orientazio sexualak eta genero identitateak euren bizitzan zer-nolako eragina izan zuten ere.

Ondokoak dira protagonistak: Beñat Olea komikigilea, Aitzole Araneta... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


"Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari"

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude