Parisko atentatua, “terrorismoaren kontrako gerra” berrirako aitzakia?

  • Frantziak goi bilera deitu du iganderako "terrorismoaren kontra". Bertan izango dira Europar Batasuneko eta Estatu Batuetako ordezkariak.


2015eko urtarrilaren 9an - 09:22
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Jean-Claude Juncker Europar Batzordeko presidentea. (Argazkia: www.eldiario.es)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Charlie Hebdo aldizkariaren aurkako erasoaren ondoren iragarri du goi bilera egiteko erabakia Frantziako Bernard Cazeneuve Barne ministroak, El País egunkariak argitaratu duenez.

Bileran izango da, besteak beste, Jorge Fernández Díaz Espainiako Barne ministroa. Baita, Europar Batasuneko koordinatzaile antiterrorista eta Europako Barne komisarioa ere.

“Europak erantzun egin behar du Charlie Hebdoren aurkako erasoaren aurrean. Gure bizi ereduaren kontrako erasoa ere bada”, esan du Jean-Claude Juncker Europar Batzordeko presidenteak.

Estrategia berria

Junckerrek aurreratu du “terrorismoaren” aurkako estrategia berri batean lanean ari direla. Abenduan iraungi zen orain arte indarrean zegoena.

Europar Batzordeko buruak esan du herrialdeen arteko mugetan kontrol handiagoa ezarri dezaketela hurrengo hilabeteetan. Europar Batzordea eta Europar Batasuneko herrialdeak segurtasuna nola bermatu ikertzen ari dira.

Europar Batasunaren barruan libre mugitzeko askatasuna bermatu nahi dutela esan du Batzordeko buruak, bertako herritarrei sistematikoki kontrolik egin gabe. Hala ere, bidaiaria "arriskutsutzat" hartzen den kasuetan nortasun agiria eskatu ahal izango da datu polizialekin alderatzeko.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!