Terrorismoa egotzita, zazpina urteko espetxealdi eskaera berretsi du Fiskaltzak Iruñeko istiluengatik

  • Iruñeko istiluen harira auzipetuta dauden Errenteriako eta Beasaingo lau gazteentzat zazpina urteko espetxe-zigorra mantendu du Fiskaltzak. “Ez zen iskanbila hutsa izan, izua sortzeko helburu terrorista zuten ekintza aurrez planifikatuak izan ziren”, adierazi du. Lauen absoluzioa eskatu dute defentsek.


2018ko maiatzaren 23an - 15:42
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

“Erakundeak desagertzen dira, baina ideiak eta gauzak egiteko moldeak mantendu egiten dira”, esan du Jose Perals fiskalak, “eta honek guztiak berdina izaten jarraitzen du”. Bere ahotan, “ETAren estrategiak markaturiko pautak” jarraitu zituzten gazteek.

Asier Petrirena, Ruben Iglesias, Endika Etura eta Julen Prado dira auzipetuak. Lauek ukatu dute terrorismo ekintzetan parte hartu izana. Lehenengo hirurek azaldu dute istiluak hasi zirenean handik joan egin zirela eta beraz ez zutela iskanbilan parte hartu. Pradok adierazi du istiluen unean berak harri bat hartu zuela, “inertziaz”, baina ondoko kale batean bota zuela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.