Taxi gidari bat suizidatu da New Yorkeko udaletxean Uber eta politikariak arduradun eginez


2018ko otsailaren 8an - 12:23
Taxi gidariek Douglas Schifterren heriotza salatzeko prentsaurrekoa egin dute. (Argazkia: @NYTWA)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

New Yorkeko taxi gidariek asteartean omenaldia egin zioten 61 urteko Douglas Schifter gidariari. Astelehen goizean udaletxe aurrean bere buruaz beste egin zuen tiroz. Politikari lokalei eta Wall Streetek babesten dituen Uber gisako aplikazioei bera hondamendi ekonomikora eramatea egotzi zien Facebooken.

Ondorengoa idatzi zuen: "100 eta 120 ordu jarraian egin ditut lanean ia astero azken hamalau urteetan. Industria hasi zenean 1981ean, 40 eta 50 ordu artean egiten nituen lan astean. Ezin dut biziraun astean 120 ordu lan eginez! Ez naiz esklabua eta uko egiten diot izateari. Badirudi alkateak eta gobernadoreak Uberren aldeko aurreiritzia daukatela. Gezurtia, iruzurtia eta lapurra izateagatik ezaguna den konpainia".

New Yorkeko Taxi Gidarien Elkarteko kideekin hitz egin dute Democracy Now-n. "Douglas gisako gidari profesionalak ikusten ari dira nola beren ogibidea ekonomikoki lehertzen ari diren, eta berentzat ez dago beste alternatibarik".

Azken bost urteetan, bikoiztu egin da Uber erabiliz jendea hartzen duten autoen kopurua New Yorken. Horrek, ordea, finantza krisi handia ekarri die hiri horretan dauden 19.000 taxi gidariei.

 

 

 

Douglas Schifterrek astero 100  eta 140 ordu artean egiten zituen lan.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
Eguneraketa berriak daude