TATek eskatu du Saioa Sanchezen kasua salbuespena ez izatea

  • Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) uste du eredu hartzeko modukoa dela Saioa Sanchez, Beatriz Etxebarria eta Iñigo Zapirain euskal presoei Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorrak bertan behera utzi izana eta epaiketa errepikatzea, auzian torturak ez zirelako ikertu. Halere, TATek atzo Gasteizen egindako agerraldian, Lorea Bilbao abokatuak zalantzak agertu zituen salbuespen gisa ez ote den hartu.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko uztailaren 20an - 11:52
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bilbaok agertu zuenez, "uste dut Beatriz Etxebarriaren kasuan oinarritu direla bakarrik, eta ez jurisprudentzia osoan". Izan ere, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiako Estatua zigortu zuen 2014an, Etxebarriaren tortura salaketa nahikoa ez ikertzeagatik. Lorea Bilbaoren ustez, Auzitegi Gorenak Sanchez, Etxebarria eta Zapirainen auziaz emandako epaiak "bidea zabaltzeko balio behar du, oinarri gisa torturapean lortutako deklarazioak izan dituzten zigorren baliogabetasuna eskatzeko".

Era berean, Espainiako Demokraziarako Epaileak elkarteak txalotu egin du Gorenaren erabakia "giza eskubideen defentsa aktiborako kultura sustatzen duela" argudiatuta. Auzitegi Gorenaren "ausardia eta zorroztasuna" azpimarratu ditu elkarte horrek, giza eskubideen defentsa irmoa egin duela esanaz. Azkenik, Demokraziarako Epaileak elkarteak hedabideek Sanchez, Etxebarria eta Zapirainen kasua isildu izana salatu du. Komunikabideetan "eskandaluzko isiltasuna" egon dela kasu hau ezkutatzeko esan du elkarte horrek, eta "Barne Ministerioa eta hainbat sektore atzerakoi" jo ditu erantzule.

Torturak, iaz

Astelehenean TATek Gasteizen egindako agerraldian, Espainiako Estatuko Torturaren Prebentzio eta Salaketarako Koordinakundeak (TPSK) 2015. urteko torturari buruzko txostenaren berri ere eman zuten. Nabarmendu zutenez, "Tortura estatu espainiarrean: 2015eko txostena" dokumentuan ustez funtzionario publikoek Hego Euskal Herrian egindako 9 tortura kasu zenbatu zituzten iaz, 54 pertsona kaltetu zituztenak. Bost kasu, 48 laguni eragin zietenak EAEn jaso ziren eta beste lauak, 6 kaltetugaz, Nafarroako erkidegoan. Dena den, azken urtean ez da inkomunikazio egoeran atxilotutako pertsonen salaketarik izan; izan ere, azken lau urtetan ez ei da inkomunikatutako atxiloketarik izan, gutxienez EAEn. Dena den, 2014ko datuakaz alderatzekotan, emaitzak gorabeheratsuak dira: alde batetik tortura egoerak apur bat jaitsi dira, 10etik 9ra; baina, beste aldetik, kaltetutako pertsonen kopurua ia laukoiztu egin da, 14tik 54ra pasatu baita.

Torturaren Prebentzio eta Salaketarako Koordinakundeak egindako txostenak, ustez, polizia-etxeetan, kartzeletan, kuarteletan eta bestelako atxiloketa zentroetan edota poliziak manifestazioetan edota beste toki batzuetan egindako esku hartzeetan izandako tortura, tratu txar eta heriotza kasuak zenbatzen ditu.

Lorea Bilbao TPSK-ko bozeramaileak adierazi zuenez Estatu espainolean 232 lagunek tortura, tratu txar edota bestelako erasoen biktima izan zirela salatu zuten 2015ean; aurreko urtean 961 kasu zenbatu zituzten, baina Bilbaoren esanetan, ez dituzte kasu guztiak zenbatu; kasu batzuetan kaltetuek zerrenda horretatik ateratzea eskatu dutelako eta beste batzuetan, ostera, informazio faltagatik aintzat hartu ez direlako.

Bestalde, Poliziaren edota funtzionario publikoen zaintzapean zeudela Espainian izandako heriotzen kopurua ere jasotzen du txostenak. Guztira, 30 pertsona hil ziren egoera horretan: 24 preso zeudela eta 6 kalean. Azken 15 urteetako datuak kontuan izanez gero, berriz, 616 dira gisa horretan estatu espainiarrean hildakoak.

Lehen aldiz, delitu mota horiengatik izandako epaiak ere zenbatu ditu TPSK erakundearen txostenak. Guztira, gisa horretako 95 epai izan dira 2015ean: 43tan erasotzaileak zigortu egin dituzte eta 52tan, berriz, absolbitu. Ildo horretan, 68 funtzionario publiko zigortu zituzten 2015ean Espainian torturagatik edota tratu txarrengatik.

Salaketa kopuruan Espainian izandako jaitsierari buruz galdetuta, Cesar Manzanos Salhaketa elkarteko ordezkariak adierazi zuen zenbaitek errepresaliak izateko beldurra dutela, beste batzuek auzitegiekiko mesfidantza dutela eta badirela salaketak egiteko zailtasun ekonomikoak dituztenak ere.

Halaber, praktika horiek "ezkutatzeko estrategiak" salatu ditu. Aldi berean, tortura edo tratu txar kasuak ikertzeko mekanismoak martxan jartzeko jarrera proaktiborik ez izatea egotzi die justizia erakundeei eta politikariei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
Torturaren beste sei biktima aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Joxe Lacalle Huarte da horietako bat, 1978an Guerrilleros de Cristo Rey taldeak bere tabernan egindako eraso baten biktima izan zen; 1979an lehergailu bat jarri zioten tabernan eta 1981ean Guardia Zibilak torturatu egin zuen. Gainerako bostak Espainiako Poliziak torturatu... [+]


Estatuaren beste sei biktima aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zor elkarteak ostegunean jakinarazi dutenez, Nafarroako Gobernuak “giza eskubideen urraketaren biktima” modura aitortu ditu sei herritar, 16/2019 Foru Legearen babesean.


2025-07-21 | ARGIA
Egiari Zor-ek NBEren gomendioak betetzea eskatu die Espainiako erakundeei

Egiari Zor elkarteak pozgarritzat hartu du Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak Espainiako Estatuaren indarkeriaz egin duen txostena. Elkarteak azpimarratu du txostenak Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak dokumentatutako 5.000 tortura salaketak balioan... [+]


Tortura argitara atera ezinik oraindik Euskal Herrian

Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]


Beste bi torturatu aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Guillermo Garcia eta Ioseba Pagola “giza eskubideen urraketen biktima” izan zirela aitortu du gobernuak. Egiaren Garaia Da plataformak “positiboki” baloratu ditu beste bi aitortza hauek.


Egoi Irisarri: “Grande Marlaskari torturak kontatzen nizkionean, primeran gogoratzen dut nola irribarre batekin entzuten zituen”

Beste 20 pertsonarekin batera, Guardia Zibilaren esku zegoenean pairatu zituen torturak aitortu dizkio Nafarroako Gobernuak. Urrats honetara heltzeko Torturatuen Saretik egindako lan kolektiboa azpimarratu du Euskalerria Irratian. Ziklo baten itxieratzat hartu du aitortza... [+]


Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


2025-06-05 | ARGIA
Sorzabalen absoluzioari helegitea jarri dio fiskalak, eta bere kontrako epaiketa errepikatzea eskatu du

Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.


Tortura zantzuak izan arren, Raul Fuentesen kasua ez duela ikertu gogorarazi diote NBEtik Espainiari

1991n atxilotua izan zenean Espainiako Poliziak Bilboko Komisarian torturatu egin zuela salatu zuen Raul Fuentesek. Espainiako auzitegiek ez zuten salaketa aintzat hartu, besteak beste delitua preskribituta zegoelako. Orain, Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak... [+]


Iratxe Sorzabalen aldeko epaiari helegitea aurkeztuko dio fiskalak

Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak kasazio helegitea aurkeztuko du Auzitegi Gorenean, Guardia Zibilak eragindako torturak onartu eta Sorzabal errugabetu zuen epaiaren aurka. Sorzabalek bere burua autoinkulpatu zuen gutuna torturen ondorioz idatzi zuela ebatzi zuen Auzitegi... [+]


40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


Sorzabalen epaia oinarri hartuta tortura bidez eraikitako frogak indargabetzeko eskatu du Euskal Herriko Torturatuen Sareak

"Erantzukizun publikoa hartzeko ordua" dela esan du Euskal Herriko Torturatuen Sareak, Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabal Guardia Zibilak torturatu zuela onartu eta horregatik errugabetu ostean. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio EAEko aitortza eta erreparaziorako... [+]


“Bi arnas” dokumentala emitituko du ETB1ek

Iratxe Sorzabalek sufritutako torturen gaineko testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Maiatzaren 20an emango dute dokumentala, 23:40an. Iaztik dago Primeran plataforman ikusgai, baina lehen aldiz emango dute telebistan.


Espainiako Estatuaren "isiltasuna" salatu eta hori egitea "tortura estaltzea" dela azaldu du EH Bilduk

Giza eskubideen urraketa horietan duten erantzukizuna aitortu gabe jarraitzen dutela seinalatu du koalizio subiranistak.


Eguneraketa berriak daude