Behin-behineko dosierra aurkeztu dute, 2023. urteak Euskal Herriko trantsizio feministan eta emakumeengan izandako eragina aztertuz. Otsailaren 17an itxiko dute, Orereta/Errenteriako Talaia Feminista Unean.
Talaia Feminista 2023. urteko behin-behineko dosierra aurkeztu dute talde sustatzaileko kideek Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. 2023ko sei gertakari nagusi hartu dituzte abiapuntu, eta horietan oinarritutako sei ardatz ditu dosierrak. Horietan jasotakoak emakumeengan izandako eragina aztertu dute, baita euskal estatu feministaranzko trantsizioan izandakoa ere.
Otsailaren 17a izango da behin betiko dosierra osatzeko mugarri nagusia: Talaia Feminista Unea ariketa kolektibo zabala egingo dute Orereta/Errenteria Lekuonan. Euskal Herriko emakume feminista eta subiranista oro gonbidatu dute; Talaiafeminista.eus webgunean eman behar da izena, otsailaren 13a baino lehen.
"Emakume feminista, subiranista eta independentistak gara; jatorri, eremu eta borroka politiko ezberdinetakoak. Ez gara elkarte feminista bat, baina feminismotik eta ezkerretik eragin nahi dugu. Euskal prozesu subiranistaren parte sentitzen gara, eta Euskal Herri feminista bat eraikitzeko konpromisoak gidatzen gaitu", azaldu du lehenik Amaia Andrieu talde sustatzaileko kideak.
2022ko abenduan Iruñean jarritako mugarria ekarri du gogora: "Euskal Herriaren koiuntura eta trantsizio feminista aztertzeko urteroko dosier bat egiteko konpromisoa hartu genuen". Horretan aritu da talde sustatzailea azken hilabeteetan.
Talaiaren izaera plurala nabarmendu du Andrieuk: "Parte hartu dugun guztiok ez dugu nahitaez partekatzen dosierrean agertzen den guztia. Desadostasunei eta eztabaida eraikitzaileari lekua egiten die". Ordea, filosofia kolektibo, holistiko eta eraldatzaileak batzen ditu: "Kolektiboki aztertu nahi ditugu inguratzen gaituzten, eragiten diguten eta moldatzen gaituzten gertaerak". Argi dute gertaera horiek elkar gurutzatzen direla: "Etengabeko eraldaketan dagoen mundu hau poliedro konplexu bat da, aurpegi eta ertz askotarikoa, eta horiek elkarrekin estekatuta osotasun bat osatzen dute, sistema bat". Sistema horren eraldaketan ekarpena egin nahi du Talaiak, errotiko aldaketa feministaren ideiak jendarteratuz: "Zentzu eraldatzailea ematen diogu: ez dugu hitz egitera edo teorizatzera mugatu nahi; aitzitik, espazio baliagarri bat izan nahi dugu ikuspegi kritiko partekatu bat lantzeko, aliantzak eta subjektu politikoak sortzeko".
Unetik hedapenera
Maider Barañanok dosierraren nondik norako nagusiak azaldu ditu: "Sei gertakari nagusi aztertu ditugu: eguraldia eta krisi ekologikoa; azaroaren 30eko greba feminista; bizitza garestitzea; euskararen aurkako oldarraldia; Rubiales, Mario Lopez, PPDA eta indarkeria matxista; eta abayaren debekua". Gai horiek zergatik aukeratu dituzten ere adierazi du: "Patriarkatuaren hainbat dimentsio (lana, indarkeria, estatua, esfera soziala, ekosistema) loturan jartzeko eta Euskal Herriaren koiuntura analisi feminista bat egiteko bideak irekitzen dizkigute". Haren hitzetan, dimentsio horien arteko loturan dago menderakuntzaren gakoa.
Ardatz horietako azterketek ondorio eta irakurketa komun baterako oinarri argia dute. Hain justu, zeregin horri helduko diote orain, Idoia Zengotitabengoak iragarri duenez: "Otsailaren 17an, Orereta/Errenteriako Lekuona fabrikan Talaia Feminista Unea egingo dugu, 9:00etatik 14:00etara. Euskal Herriko ehunka emakume feminista eta subiranista batuko gara". Aurreratu dutenez, dosierraren azalpen orokorra, ardatz bakoitzeko lantaldeetako hausnarketak, eta ondorioak jorratzeko plenarioa egingo dituzte. "Edukietan sakontzeko ez ezik, elkartzeko eta harremanak indartzeko momentua ere izango da".
Baina otsailaren 17an ez da ezer bukatuko; behin betiko dosierra osatu ostean, hura zabaltzeari ekingo diote, eragile sozial, sindikal eta politikoekin partekatzeko eta haien agendetan esku hartzeko. "Eraldaketa feministarako, politika publikoetan esku hartu behar dugu, komunitatean, hedabideetan, merkatuetan, jendearen sen onean, agenda politiko, sozial eta sindikaletan...". Badator, beraz, Talaia Feminista, indartsu eta luzerako
Euskal dantzak, pilates, bilobekin egon, gurutzegramak egin eta beste zaletasun asko ditu Grego Idiakez Kortak (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1950). 62 urterekin iktus bat izan zuen, eta ordutik, ezin ditu nahi beste gauza egin. Iktusaren ondorioz, begi baten ikusmena galdu du, eta... [+]
Bizi-biziak dira oraindik musikan dabiltzan emakume eta genero disidenteen azalean bizi izandako indarkeriaren orbainak. Ugaritu dira, halaber, orbain horiei buruzko ahotsak komunikabideetan, ikerketetan zein hainbat ekimenetan. “Asko dago egiteko oraindik”, diote... [+]
Langabezian geratu nintzen 24 urterekin, eta ezagun batek lan xelebrea eskaini zidan: ezkondu aurreko despedidak antolatzea. Logroñoko bere enpresa hedatu nahi zuen beste hiriburuetara, tartean Bilbora. Ezkongaien lagunen deiak jasotzen nituen, eta askotariko jarduerak... [+]
Motorrez gainezka dago Iñaki Mujikak Altsasun duen tailerra. Ilaran daude denak, baina bada barreneko gelaxka batean aparte gordetako bat. Mujikak beretzat egokitu nahi duen motorra da. 2021ean igo zen azkenekoz motor gainera; istripu larria izan zuen moto-kros zirkuitu... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Norbere gorputzaren gaineko erabakiez, estetika heteropatriarkalaren morrontzaz, kontraesanez eta musikaren industriaz solastatzeko baliatu dugu Arrigorriagako polemika: herri horretako jai batzordeak Vulkano orkestra festa-egitarautik kentzea erabaki du, ikuskizuneko... [+]
30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.
Euskal Herrian zein munduan, gero eta ugariagoak dira lurraren defentsan sortzen diren mugimenduak, bizitzari eusteko ezinbestekoa den lurraren balioa aldarrikatzen dutenak. Borroka hauek ez dira soilik erresistentzia; itxaropenaren eta konplizitatearen oinarri ere bihurtu dira... [+]
“Bohemioa”, “poeta”, “mozkorra” eta “amodioaz maiteminduta” dagoen drag bat da Travis Tea (2024, Travistonia planetakoa). Autopertzepzio bat dela dio, eta kanpotik “talenturik gabeko eta antigoaleko poetatzat” dutela... [+]
1925. urtea izango balitz, akaso emakume erraketistak izango lirateke Zeruko Argiako aktualitate orrialdeetako protagonistak. Agian haien kirolari merituak goraipatzeko, agian feminitate arauak desobeditzeagatik seinalatzeko. Nire buruari agindu diot haien izenak memorizatzeko... [+]
Emakundek babestutako Hizkuntza aldaketa sozialerako tresna: hizkuntza inklusiboaren erabileraren ondorio batzuen azterketa teorikoa eta enpirikoa ikerketak ondorioztatu du hizkuntza inklusiboa erabiltzea garrantzitsua dela genero ezberdintasunak ez areagotzeko.
Uda giroan barneratuta, heldu dira herriko festak, baita sexu erasoen salaketen gorakada ere. Gozamenerako guneak sortzeko hilabeteetako lana egiten dute jai eta txosna batzordeetako kideek, eta goraipatzekoa da espazio horiek bermatzeko herritar boluntarioek egiten duten... [+]
Sanferminak ate joka direla, Iruñerriko feministek Alde Zaharreko kaleak zeharkatu dituzte, eraso sexisten aurkako aldarria zabalduz.
"2000. urteko San Joan egunez, aspaldiko urteko jende multzorik handiena bildu zen Andoaingo Goikoplazan, hamabiak jotzearekin batera dantzarako prest. Lehenengo aldiz gizon eta emakumez osatuta zegoen axeri-dantzarien taldea zen". Hitz horiekin ireki zuen "Emakumeak... [+]
Zezenketaren kontrakoa naiz, baina debekua heltzen den bitartean, jarraituko dut zezen-plazetan gozatzen”. Lagun baten iruzkin zinikoa gogorarazi dit Jose Luis Ábalos PSOEko ministro ohiaren azken polemikak.
Izan ere, Koldo ustelkeria kasuaren testuinguruan... [+]