Tabakoaren kea irensten duten haurrek erretzaile aktiboen antzeko arrastoak dituzte DNAn

  • Erretzailea ez izan arren tabakoaren kea jarraikortasunez irensteak ekar ditzaken osasun arazoak ikertu ditu Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuak, eta frogatu du arrasto arriskutsuak uzten dituela haurren DNAn.


2025eko otsailaren 12an - 12:26
Azken eguneraketa: 13:31
Tabakoa jmendicute (CC BY 2.0)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Jakina da eta behin baino gehiagotan frogatu dute erretzen ez duten pertsonengan ere osasun arazoak ekar ditzakeela tabakoaren kea irensteak, baina orain Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuak ikerketa batean frogatu duenez, "tabakismo pasibo" deiturikoak haurren DNAn arrasto negatiboak utz ditzake.

"Aurkitu ditugun arrasto hauek arnasketa arazoetatik eta arazo kardiobaskularretatik gertuko geneetan daude", adierazi du Marta Cosin-Tomàs OGIko ikertzaileak, elDiario.es hedabideak jaso duenez. Ikerketa 7 eta 10 urte arteko 2.689 haurren odol laginei eginiko frogetan oinarritu da, jatorriz zortzi herrialde europar ezberdinetakoak.

Bartzelonako Osasun Publikoko Agentziak 2019. urtean ikerketa batean ondorioztatu zuenez, Espainiako Estatuko 12 urtez azpiko haurren hiru laurdenek tabakoaren kea irensten dute jarraikortasunez: horietatik %29,2k etxean edo kotxean, eta %42,5ek eremu irekietan edo publikoetan. 

 


Irakurri gehiago: Osasuna Gizartea Tabakoa Drogak
Osasuna kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...