Suzko barrikadarekin Luhuso eta Itsasu arteko errepidea moztu dute Ruizen egoera salatzeko

  • Patxi Ruiz preso politikoak gose eta egarri greban 12 egun bete dituela salatzeko Luhuso eta Itsasu arteko errepidea moztu dute suzko barrikada batekin goizean goiz, Behe Nafarroan. ARGIAra igorritako oharrean pertsona talde batek hartu du bere gain ekintza "ez da talde politiko baten izenean egin".


2020ko maiatzaren 22an - 10:50
Errepidean egin duten barrikadaren argazkia.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Jarraian oharra osorik:

"Patxi Ruiz euskal preso politikoa 12 egun egarri eta gose greban. Elkartasunez, bere egoera salatzen dugu eta bere borrokara batzen gira. Bide mozketa Luhuso eta Itsasu arteko departamentalean maiatzaren 22an, goizean goiz. Ekintza hau herritar batzuk egin dute, ez da talde politiko baten izenean egin.

Patxi ez zaitugu bakarrik utziko! Amnistia osoa!".

Kazeta.eus-en informatu dutenez, goizaleko 6:00etan suhiltzaileak joan dira barrikada itzali eta errepidea irekitzera.


Euskal preso politikoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...