Su artifizialak 52 espetxetan aldi berean, presoen alde

  • Larunbat gauean Espainiako eta Frantziako estatuetako 52 espetxetan su artifizialak bota dituzte. Ekimenean 120 ekintzaile baino gehiagok hartu du parte.


2020ko abuztuaren 31n - 14:38
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Elkartasun ekimena bideo baten bidez jakinarazi dute. Ekintzaren prestaketa eta su artifizialak espetxeen ondoan pizten diren unea jasotzen dute irudiek. Bertan azaltzen denaren arabera, 120 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte asteburuko mobilizazio deigarrian, 52 espetxe argiztatu dituzte 100 kg suzirirekin, eta 58.694 kilometro bidaiatu horretarako. Euskal preso politikoei “elkartasun besarkada estua” helarazi nahi izan dio ekimenak, haien askatasuna aldarrikatzearekin batera.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude