Igandean eginiko presidentetzarako hauteskundeetan berretsi da ezkerreko koalizioaren porrota eta eskuinaren gorakada: PDC Alderdi Kristau Demokratikoko Rodrigo Paz Pereira senatariak eta Jorge Quiroga presidente ohiak (2001-2002) lehiatuko dute presidentetza bigarren itzulian.
Inkesta gehienek aurreikusitakoari jarraiki, kolpe gogorra jaso du agintean den MAS Sozialismorako Mugimenduak igandeko Boloviako presidentetzarako hauteskundeetako lehen itzulian: Eduardo del Castillo koalizioko hautagaia seigarren geratu da, botoen %3,16 eskuratuta. Horrela, Evo Morales presidente ohia (2006-2019) 2005eko bozetan gailendu zenetik, ezkerrak ez du berirro aginduko Bolivian. Urriaren 19an izango da presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulia, eta horretan eskuineko bi hautagai lehiatuko dira: PDC Alderdi Kristau Demokratikoko Rodrigo Paz Pereira senataria eta Jorge Quiroga presidente ohia (2001-2002).
Herrialdeko Auzitegi Gorenaren arabera, bozetako parte hartzea % 78,55ekoa izan da, eta Paz Pereirera izan da boto gehien jaso dituena (% 32,14); inkesta gehienek PDCko hautagaia hirugarren eta bosgarren postuen artean geratuko zela aurreikusten zuten, Samuel Doria Medina enpresariaren atzetik. "Aberria berreraiki nahi dugu, eta ekonomia aldatu herriarena izan dadin eta ez estatuarena", adierazi du Paz Pereirak La Pazen (Bolivia) eginiko ekitaldian bozen emaitzak argitaratu ostean. Quiroga, berriz, presidente izan zen 2001etik 2002ra, Hugo Banzer diktadore eta gero presidente izandakoaren presidenteordea baitzen hari minbizia diagnostikatu ziotenean.
Eskuinaren gorakadaz gain, igandeko bozek agerian utzi dute Boliviako ezkerreko mugimenduek azken urteetan babesean eta ospean izan duten beherakada: Andrónico Rodríguezen Aliantza Popularra laugarren geratu da botoen %8,22 jasota; MASko hautagai Eduardo del Castillo, berriz, seigarren (%3,16). Pandemiaz geroztik, krisi ekonomiko larrian murgilduta dago Bolivia: Bloomber Línea atariaren arabera, 2025eko lehen hiruhilekoan inflazioa %23,96koa izan da, 1985tik erregistratutako altuena eta bigarren altuena latinoamerikar herrialdeen artean.
Ezkerraren porrotaren zergatiak
20 urteren ostean, Sozialismorako Mugimenduak ez du Bolivian gobernatuko: batik bat, azken urteetan koalizioan gertatu diren barne gatazkek eraginda. Izan ere, 2019an presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen Evo Morales presidente ohiak eta koalizioaren sortzaileak, baina Amerikako Estatuen Erakundeak leporatu zion emaitzak faltsutu izana. Ondorioz, Morales erbesteratu egin zen, eta hurrengo urtean eginiko bozetan haren alderdikide eta Finantza ministro izandako Luis Arce izendatu zuten herrialdeko buru.
Presidente kargua hartu zuenetik, ordea, Arceren eta Moralesen arteko harremana erabat hautsi da: elkarri traizioa eta narkotrafikoarekin harremana izatea leporatu ostean, Boliviako Fiskaltzak Morales atxilotzea agindu zuen 2024ko abenduan, "prostituzioa erraztea helburu zuen giza trafikoagatik". 2006 eta 2019 artean presidente izandakoak adierazi zuen Arceren gobernuak abiatutako "gerra judizial" bat pairatzen ari zela, eta ondorioz ezin izan du aurkeztu igandeko presidentetzarako bozetara. Arcek ere uko egin dio bigarren agintaldirako aurkezteari, eta haren ministro ohi izandako Del Castillo izan da ezkerreko koalizioaren hautagaia.
Moralesen ondorengoa zena, baztertuta
Senatuko egungo presidente Andrónico Rodríguez jo izan dute Moralesen ondorengo politikotzat. Laugarren geratu da bozetan (%8,22). MASko sortzailearen zaleek haren aurkako kanpaina abiatu dutela gaitzetsi du Rodríguezek behin baino gehiagotan hauteskundeen aurretik, "benetako aurkari politikoak zein diren ahaztuta eta horiei bidea irekita". Izan ere, Moralesek hari bozkatzera dei egingo zuela aurreikusten zuen jende ugarik, baina azkenean boto baliogaberako dei egin zuen presidente ohiak, Rodriguezi "traizioa" leporatuta. Evo Moralesek baliogabeko botoaren "garaipena" azpimarratu du, igandeko hauteskundeetan %19 gainditu baitzuen.
Gaza Hiria osorik okupatzeko onartu berri duten planaz kezkatuta, milaka israeldarrek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari exijitu die Hamasekin akordio batera iristeko "gerra amaitu" eta zerrendan dituzten bahituak aske uzteko. Herrialdeko lehen... [+]
Kontatzen ez dena ez da existitzen. Oso barneratuta daukagu lelo hori, baita informazioa boterea dela eta eragiteko gaitasun handia duela ere. Are gehiago gerra edo gatazketan, batik bat oraindik tresna digitalak asko garatu gabe zeudenean, informazioa ez baitzegoen hain eskura... [+]
Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]
Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]
Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]
AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]
IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]
Asteko albiste nagusietako bat izan da, zalantzarik gabe: ehuneko 50eko muga-zerga ezarri die Trump administrazioak Indiatik datozkien esportazioei. Brasilekin parekatuta, zerga estatubatuar astunenak pairatu beharko dituen ekonomia handia izango da, aldaketarik ezean,... [+]
Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]
Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.
Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]
Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]
Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.
Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]
Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari.