SOS Nafarroak 11.000 dei baino gehiago jaso ditu Sanferminetako lehen bost egunetan

  • Uztailaren 6tik 10era bitarte 11.261 dei erantzun dituzte SOS Nafarroaren 112 zenbakian. Besteak beste, entzierroaren osasun azpiegitura koordinatzen da zerbitzuaren egoitzatik.

Remirez eta Indurain, SOS Nafarroako bisitan. Argazkia: Nafarroako gobernua.

2023ko uztailaren 11n - 11:48
Azken eguneraketa: 15:00

Nafarroako presidenteorde Javier Remírez eta Osasun sailburu Santos Indurainek astelehenean bisitatu dute SOS Nafarroa larrialdiak kudeatzeko zerbitzuaren egoitza, eta hainbat datu eman dituzte bertan.

Egunero 2.252 dei jaso ditu 112 zenbakiak batezbeste Sanferminetako lehen bost egunetan, eta kopurua igo egin da asteburuan: 2.625 dei ostiralean, 2.994 larunbatean, eta 3.151 igandean.

Remirezek adierazi du Poliziaren aurrean 1.252 salaketa aurkeztu dituztela herritarrek. horietariko %79 –988 salaketa– lapurretengatik . Poliziaren arabera hamabost eraso matxista gertatu dira, eta 11 pertsona atxilotu dituzte horiek egitea leporatuta. Mugimendu feministaren arabera, edonola ere, hogei eraso baino gehiago egon dira astelehenera arte.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sanferminak
Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Hamaika gizon atxilotu dituzte Sanferminetan, sexu erasoak egotzita

Sexu erasoak gaitzesteko elkarretaratzea deitu du Iruñerriko Mugimendu Feministak astelehenean 21:00etan Gaztelu Plazan. Cristina Ibarrola alkateak dio "sexu erasoak kenduta" festak lasaitasunez ospatzen ari direla.


Eguneraketa berriak daude