AnimalNaturalis eta PETAk manifestazioa egin dute Iruñeko Udaletxearen aurrean, tauromakia bekatua da lelopean.
Urtero legez AnimaNaturalis eta PETA tauromakiaren kontra protestatzeko batu dira. Uztailaren 5ean udaletxearen aurrean mobilizazioa egin dute praktika "anakroniko eta biolento" bati gaitzespen soziala erakusteko. Nabarmendu dute Iruñea tradizio katolikoko hiria dela eta bere ohitura taurinoek ez datozela bat hainbat aita santuren buldek adierazitakoarekin. Aipatutako buldek tauromakia "bekatu" eta "deabruen" praktika dela adierazten dute, antolatzaileen esanetan. Horrez gain, animalien "tratu txarrak krudelkeria onartezina" direla salatu dute bertaratutako dozenaka lagunek.
Sanferminen antolatzaileei eta bereziki Iruñeko Erruki Etxeari eskatu diete antolatzaileek errukiz jokatzea izaki bizidun guztiekin. Iruñeko Erruki Etxearen papera nabarmendu dute, zezenketak antolatzen dituelako eta Iruñeko zezen plaza kudeatzen duelako.
Iruñeko inkesta
Iruñeko Udalak ekainaren 1etik uztailaren 5era zabaldu duen inkesta "aukera historikoa" da iruindarren iritzia ezagutzeko, antitaurinoen esanetan. Inkestan sanferminen inguruko iritzia jaso dute. Joseba Asiron Iruñeko alkatearen adierazpena gogoratu dute AnimaNaturalis eta PETA taldeek: "Inork ez du imajinatzen animalien sufrimenduan oinarritutako aisialdirik, gizarteak gero eta argiago dauka".
Herriko gazteek eta jai batzordeak bultzaturiko galdeketaren bidez hartu da erabakia. Herritarren %22ak gutxi gora behera hartu du parte kontsultan, eta orain “jaien antolaketa birplanteatzea” dagokio udalari.
Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak deitu zuen mobilizazioa, “Ez da kultura tortura da” lelopean. Donostiako Aste Nagusian zezenketak egongo dira aurten ere, jaietako egitarautik kanpo bada ere, hiru ikuskizun eskainiko dituzte abuztuaren 15,16 eta 17an Illunbeko... [+]
Zezenketez gain, burtzikatzeak, zekorketak eta haztegiak debekatuko dituzte 2027. urtetik aurrera. “Erabaki historikoa” izan dela adierazi du Kolonbiako presidente Gustavo Petrok.
Zezenketarik gabeko besten inguruan mintzatu dira zenbait eragile, Zaunk! Iruñerria antiespezista eragileak Iruñeko Laban antolaturiko 'Zezenketen bidegurutzeak' solasaldian. Alternatibak indartzearen garrantziaz, peñen erantzukizunaz eta legeak... [+]
Zezenak torturatu eta hilko dituzte aurten ere Donostiako Aste Nagusian, hiru egunez. Arte y Cultura BMF enpresak iragarri ditu Illunben aurten egingo dituzten zezenketak, eta Aste Nagusiko bigarren asteburuan izango dira, abuztuaren 15ean, 16an eta 17an (18:00etan).
Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.
AnimaNaturalis eta PETA erakundeak antolatu dute protesta, Udal Plazan 12:00etan, festak hasi baino egun bat lehenago. Nafarroako, Espainiako eta Europako aktibistak elkartuko dira. Manifestazioa AnimaNaturalisen “odolik gabeko Sanfermin” kanpainaren barruan dago.
Joan den larunbatean, ekainaren 17an, Bilbon, Animalistak kolektibo antiespezistak Azken erasoaldia lelopean antolatu zuen manifestazioa.
Cristina Lage Turismo zinegotziak Urrezko Maskorra saria eman dio berriki Roca Rey toreatzaileari, 2022ko Aste Nagusian faenarik onena egiteagatik. Horren aurrean, Eguzki Erakunde Ekologistak salatu du Donostiako Udaleko zinegotzi batek toreatzaile bati sari bat emateak... [+]
Sindikatuak azaldu duenez, greban dagoen udal langile brigadari dagokio zezen plaza muntatzea, baina horren ordez "zezen zale elkartekoak ari dira alkatearen laguntza zuzendarekin". ELAren ustez langileen greba eskubidea urratzen ari dira eta Lan Ikuskaritzaren esku... [+]
Abuztuaren 15ean Donostiako Ilunben sei zezen nola hiltzen dituzten erakusten duen bideoa kaleratu du Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak, Linas Kortarekin batera egina, herritarrak sentsibilizatzeko helburuarekin.
Abuztuaren 13rako deitu dute mobilizazioa Donostian, arratsaldeko 18:00tan.